Maiatzak 25
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSE: 'Ikurrina Estrasburgon jartzea ez da Europako debatearen ardatza'

Gainera, Rodolfo Aresek ohartarazi duenez, "Europan ez dago EBren kide diren herrialdeetatik banandutako nazio berriak erregistratzeko aukerarik".
ares pse ee jauregi europako hauteskundeak europeas EFE
ares pse ee jauregi europako hauteskundeak europeas EFE

Rodolfo Ares PSE-EEren Organizazio eta Koordinazio idazkariak esan duenez, "Europako debatea"ren ardatza ez da "Batasuna zelan apurtzen dugun" edo "ikurrina edota senyera Eestrasburgon jartzen dugun", baizik eta enplegua sortzea, zerga sistema eta ongizate estatua.

Aresen esanetan, 2014ko Europako hauteskundeetan "bi aukera besterik ez dago: ezkerra eta eskuma", eta ez dago "hirugarren bide bat"; "nahiz eta askok Euskadiren izena erabiltzen duten nazionalismoa justifikatzeko, Europa indargabetu izan dute beti".

Gainera, ohartarazi duenez, "Europan ez dago EBren kide diren herrialdeetatik banandu diren nazio berriak erregistratzeko aukerarik, EBko zenbait arduradunek esan dutenaren arabera".

Aresek sozialistek Euskadin egingo duten kanpaina aurkeztu du gaur, astelehena. Sozialisten zerrendaburua Elena Valenciano da, eta Arrosaren Eguna dela aprobetxatuta, Durangon egitekoa den ekitaldian parte hartuko du.

Halaber, Alfredo Perez Rubalcaba Donostian izango da, ekitaldi batean, igandean, maiatzaren 10ean; Patxi Lopez eta Eduardo Madina Barakaldon 22an egingo duten ekitaldian izango dira, eta kanpainaren itxieran, 23an, Patxi Lopezek eta Ramon Jauregik parte hartuko dute, Gasteizen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X