Bilbaok dio langabeziak eta ustelkeriak sortzen dituztela mugak
Izaskun Bilbao EAJren EBko hauteskundeetarako hautagaiak salatu du "langabezia % 25eraino eramaten duten politika ekonomikoak eta ustelkeria maila altuak" direla mugak jarri nahi izatea eragiten dutenak, Espainiako Estatuari erreferentzia eginez.
Forum Europak antolatutako hitzaldi batean parte hartu du Izaskun Bilbaok, eta Andoni Ortuzar EAJren presidenteak aurkeztu du.
"Euskadi gehiago Europan eta Europa gehiago Euskadin" defendatu eta gero, hautagai jeltzaleak Europar Batasun "hobea, federala" aldarrikatu du.
"Subiranotasun eta nortasun nazional kontzeptu berrien alde egiten dugu, eta estatu zaharrek ez dute onartzen. Langabezia % 25eraino eramaten duten politika ekonomikoak eta ustelkeria maila altua dutenek eragiten dute", azpimarratu du hautagai jeltzaleak.
Gainera, ez du uste Europako erakundeek uko egingo diotenik proiektu komuna eraikitzerako garaian euskal herritarrak, eskoziarrak edo kataluniarrak ondoan edukitzeari.
Bestalde, Bilbaok alderaketa egin du EAJren proiektuaren eta "pankartako eta megafonoko independentistak bakarrik" direnen artean, EH Bilduri erreferentzia eginez.
Gainera, "bake eta adiskidetze prozesuan gehiago inplikatzeko" eskatu dio Europar Batasunari.
Europar Batasuna, "arazoa" barik, "konponbidea" da
Andoni Ortuzar EAJko presidentearen hitzetan, posible da Estatuko arazoak eta "euskal arazoa" Europan "bideratzea", Europar Batasuna, "arazoa" barik, "konponbidea" baita.
Izaskun Bilbao Europako hauteskundeetarako EAJko zerrendaburuarekin batera egindako gosari informatiboan, jeltzaleei botoa ematea "eraginkorra" dela esan du. Horrez gain, Izaskun Bilbaok Euskadiko herritarren alde Bruselan egindako lana goratu du Ortuzarrek.
"Europa EAJren DNAn dago. Gure arazoen konponbidea bertan dago", esan du. Hala ere, egungo Europarekin pozik ez daudela azpimarratu du, "arreta, pertsonei baino, merkatuei jartzen dielako. Arima eta bihotza faltan ditu Europak", EAJko presidentearen ustez.
Zure interesekoa izan daiteke
Youtuberra, komunikatzaile polemikoa eta ohikoa auzitegietan... Nor da Luis Alvise?
Gutxik espero zituzten atzo Se Acabo la Fiesta ultraeskuineko taldeak lortutako emaitzak. Luis Alvise elkarte horretako buruak UPyDn eta Ciudadanosen eman zituen aurreneko pausoak. Egun, ehunka milaka jarraitzaile ditu sare sozialetan.
PSOEk irabazi du EAEko hiriburu guztietan, eta PP lehenengo indarra da Iruñean
Alderdi Sozialistak irabazi ditu hauteskundeak Gasteizen, Donostian eta Bilbon, eta Alderdi Popularrak gauza bera egin du Iruñean.
Sei ordezkarik eramango dute Euskal Herriaren ahotsa Europako Parlamentura
Idoia Mendia (PSE-PSOE), Oihane Agirregoitia (EAJ-CEUS), Pernando Barrena (EH Bildu-Orain Errepublikak), Elena Sancho (PSN-PSOE), Javier Zarzalejos (PP) eta Antonio Lopez Isturiz (PP) izango dira gaurko bozen ondoren Europako Parlamentuan eserlekua izango duten euskal herritarrak.
Ultraeskuina eta migrazioa, Europako ardatz nagusietakoak, izan dituzte hizpide alderdiek
EAJ, EH Bildu, PSOE, Sumar, PP eta Podemos hautagaitzen ekitaldi politikoak kanpainaren 10. egunean.
Europan lehiakorrak izateko neurriak proposatu dituzte euskal alderdiek
EAJ, EH Bildu, PSOE, Sumar, PP eta Podemos hautagaitzen ekitaldi politikoak kanpainaren 9. egunean.
Liberalen eta berdeen gorakadak ultraeskuina geldiaraztea lortu du Europan
Popularrrak izan dira garaile, eta sozialistak, bigarren indarra. Euroeszeptizismoak gora egin duen arren, ez du lortu Euroganbera blokeatzeko behar adina indar batzea.
Ultraeskuinaren gorakadari so hautatu dituzte europarlamentariak Ipar Euskal Herrian
Ipar Euskal Herriak eta Biarnok osatzen duten departamenduan, Pirinio Atlantikoetan, % 43,99koa izan da parte-hartzea 17:00etan, orain dela bost urte baino sei puntu handiagoa.
EAJk eta EH Bilduk eurodiputatua izango dute berriro
Bestalde, PSOEk Europako hauteskundeak irabazi ditu Espainian, 20 eserleku lortuta, ondoren PPk 12 erdietsi ditu. Gainera, Puigdemonten zerrendak garaipena eskuratu du Katalunian.
Europarrak bozkatzen hasi dira, zatikatuago ageriko den Euroganbera osatzeko
Herbehereek eta, paradoxikoki, martxoan 'brexita' gauzatu behar zuen Erresuma Batuak gaur, osteguna, abiatu dituzte hausteskundeak, Estatu gehienetan igandean egingo direnak.
EAJk gazteen mugikortasuna eta prestakuntza sustatzen duten programekin bat egin du
Hamar urte daramatza Izaskun Bilbaok Europako Parlamentuan diputatu gisa, eta EAJk aspalditik Europa sozial baten alde egiten duela gogoratu die gazteei hautagaiak.