Alderdiek arratsaldeko ekitaldiak aurreratu dituzte, azaroaren 25eko manifestazioengatik
Kanpaina astearen erdialdera iritsi da, hautestontziekin hitzordua egiteko bost egun falta direnean.
EAJk "autogobernua eta Kontzertua" defendatzeko gaitasuna lortu nahi du Madrilen
EAJk gosari informatiboa egin du Bilbon, Kongresurako Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako hautagaiak bertan zirela. Aitor Esteban EBBko presidenteak aurreratu egin du bere alderdiak talde propioa lortuko duela Kongresuan azaroaren 29aren ostean, eta ziurtzat jo du PPk eta Voxek gehiengo absolutua lortuko dutela. Hori dela eta, autogobernua eta Kontzertu Ekonomikoa defendatzeko "gaitasuna" izatea espero du.
Kanpaina ekitaldien agenda asteazken honetarako:
- PSE: Basauri (11:30) / Doonostia (17:00)
- EAJ: Bilbo (9:00) / Donostia (17:00)
- EH Bildu: Bilbo (11:00) / Donostia (16:30)
- PP: Bilbo (11:00) / Irun (17:00)
- Fronte Zabala: Basauri (11:30)