Hauteskunde kanpainako azken-aurreko eguna Euskadin: hau da ostegunerako alderdien agenda
EH Bilduk etxebizitza-merkatuaren "esku-hartzea" defendatu du, espekulazioarekin amaitzeko
EH Bilduko ordezkaritza bat Erandioko "Los Ochos" blokeetan izan da gaur. Bloke horietako jabea den inbertsio funtsak alokairuak berritzeari uko egin dio. Bertan, Oskar Matute Bizkaiko zerrendaburuak etxebizitza merkatuaren esku-hartzea defendatu du, espekulazioarekin amaitzeko. "Merkatuan, esparru publikotik, esku hartu behar da, eta arautu, jendea defendatzeko eta babesteko. Inor ez dezaten bere etxetik bota gutxi batzuen espekulazio-irrikagatik ".
Ehun bat gaztek Jon Echeverria PPko hautagaia iraundu dute Donostian, hauteskunde ekitaldi batean
Istiluak izan dira PPk goizean Donostiako Oñati plazan, EHUn, egitekoa zuen ekitaldian: ehun gaztetik gora bildu dira hauteskunde-ekitaldia aurreikusita zegoen lekuan, eta Jon Echeverria PPren Gipuzkoako hautagaia iraindu dute, hedabideen aurrean adierazpenak egiten zituen bitartean. Gainera, arkitektura fakultatearen fatxadan, pribatizazioaren aurkako pankarta bat zintzilikatu dute, Jon Echeverriaren aurpegiarekin eta PPren siglekin.
"Ez dago ideologiarik pertsona baten erailketa justifikatu dezakeenik"
Sagastizabalek azpimarratu du “memoria guztiak aitortzeak ez duela esan nahi indarkeria guztiak maila berean jartzen ditugunik, ezta bakar bat ere justifikatzen dugunik”. Biktimak aitortzea eta gertatutakoa argitzea bilatzen dugu. “Ez dago ideologiarik ,ez eta kausa politikorik edo herri proiekturik ere, pertsona baten erailketa justifikatuko duenik”, ezarri du. Azkenik, gizarte osoaren erantzukizun kolektiboa erreklamatu du, denon artean memoria anitz eta partekatu bat eraikitzeko eta belaunaldi berriei transmititzeko “gure iraganaren historia oso eta kritiko bat”.
Sagastizabal: "Memoria ez da elkarbizitzarako oztopo bat, baldintzarik funtsezkoenetakoa baizik"
Jeltzaleek memoria izan dute hizpide gaur goizean egin duten ekitaldi politikoan. Horren harían, Idoia Sagastizabal Bizkaiko hautagaiak azpimarratu du memoria ez dela “elkarbizitzarako inolako oztoporik”. Are gehiago, “baldintzarik funtsezkoenetakoa da”, bere hitzetan. “Demokrazia finkatu egiten da bere artxiboak zabaltzen dituenean, bere biktimak aitortzen dituenean eta iragana aitortzeko gaitasuna erakusten duenean, isiltasunik eta inpunitaterik gabe”, esan du Mikel Zabalzaren atxiloketa eta desagerpenetik 41 urte eta Joseba Goikoetxea erailketatik 33 urte betetzen direnean. Horregatik, Sagastizabalek “borondate politikoa” erreklamatu du 1968ko Sekretu Ofizialen Legea erreformatzeko, artxiboak desklasifikatzeko eta oraindik ere “gertatutakoa argitzea” eragozten duten eragozpenak ezabatzeko. “Biktimek eta beren familiek egia ezagutzeko eskubidea dute”, adierazi du,
Ostegun honi begira aurreikusitako ekitaldi politiko nagusiak:
- PSE: Oion (11:00) / Bilbo (18:30)
- EAJ: Bilbo (11:00) / Gasteiz (19:00)
- EH Bildu: Erandio (11:00) / Barakaldo (19:00)
- PP: Donostia (11:00) / Fontecha (17:00)
- Fronte Zabala: Bilbo (18:00)