N-1
2023/10/27 - 13:39
Ikaztegietako tunela itxita egongo da datozen egunetan
N-1 errepidea, Ikaztegieta parean, itxita egongo da Gasteizerako noranzkoan datozen egunetan, tunelaren barrualdea konpontzeko. Zirkulazioa arintzeko, bypass bat egingo dute inguruan.
2023/10/27 - 12:23
N-1 errepidea itxi dute Ikaztegietan, tunelaren sabaiari eusten dion ehuna erori baita
02:00ak aldera, Ikaztegietako tunelaren sabaiari eusten dion ehun asfaltikoa erori egin da, eta, ondorioz, N-1 errepidea itxi behar izan dute, Gasteizera bidean. Gainera, aurreikuspenen arabera, hainbat orduz egongo da itxita. Auto-ilara luzeak sortu dira inguruko errepideetan.
2023/10/26 - 13:30
N-1 errepidea itxita egongo da asteburuan, Lasarte-Orian, lanen eraginez
Donostiatik ateratzeko edo hirira sartzeko, A-15a erabiltzea gomendatu du Aldundiak asteburu osorako.
2023/10/20 - 13:34
Gorabeherak izango dira asteburuan N-1 errepidean, Lasarte-Orian, lanen eraginez
Donostiatik ateratzeko, A-15a erabiltzea gomendatu du Aldundiak asteburu osorako.
2023/07/06 - 12:07
Sei autok talka egin dute N-1ean, Andoainen, eta bi pertsona zauritu dira eta ilara luzeak sortu
Bidea 09:45ean zabaldu dute (errei bat itxita izan da ia bi orduz), eta aurreikuspena da egoera bere onera etortzea.
2023/06/06 - 12:16
Bukatu dira N-1 errepidean kamioi baten matxuragatik goizeko lehen orduan sortutako auto ilarak
Lasarterako noranzkoan gelditu da ibilgailua, aurrera egin ezinik. Horrek trafikoa zaildu du Andoain parean.
2023/05/14 - 15:07
Istripua izandako kamioi batek artaziarena egin du N-1ean, Andoain parean
Ezbeharraren ondorioz, errepidean gurutzatuta geratu da ibilgailua. Zirkulazioan eragozpenak izan dira, garabiarekin kamioia erretiratu duten arte.
2023/05/13 - 13:57
Konpondu dira N-1eko arazoak, Villabonan zuhaitz bat erori ondoren errepidea itxita egon ostean
Donostiako noranzkoan itxi behar izan dute, eta zirkulazioa herrigunetik bideratu dute, baina jada lortu dute bidea garbitzea.
2023/05/10 - 12:05
Bidesariak kamioientzat: eta orain, zer?
EAEko Auzitegi Nagusiak ontzat eman ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak kamioiei ezarritako bidesariak. Urtarrilean sartu ziren indarrean, Bizkaikoekin batera.
2023/05/09 - 23:37
Bost kilometroko auto-ilarak N-1 errepidean, Legorretan, kamioi baten istripuaren ondorioz
Kamioi batek istripua izan du N-I errepidean, Legorretan (Gipuzkoa), eta bost kilometroko auto-ilarak sortzen ari dira Irunerako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
2023/05/08 - 15:19
Gipuzkoak N-1ean eta A-15ean kamioei ezarritako bidesariari oniritzia eman dio EAEko Auzitegi Nagusiak
Urte hasieran ekin zion Aldundiak kanona kobratzeari, eta horren kontrako helegitea aurkeztu zuen Fenadismer Espainiako garraiolarien elkarteak. Aurrekoetan ez bezala (bi aldiz atzera bota du), Auzitegiak kanona ezartzea babestu du.
2023/05/08 - 15:03
Aintzane Oiarbide: ''Denborak arrazoia eman digu''
Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako Foru Diputatua pozik agertu da Auzitegi Nagusiak Gipuzkoak N-1ean eta A-15ean kamioei ezarritako bidesariari oniritzia eman ostean.
2023/03/21 - 10:45
Ilarak sortu dira N-1ean, Andoain parean eta Donostiako noranzkoan, sei autoren arteko istripu baten ondorioz
Zorionez, ez da inor zauritu. Ibilgailuak bide bazterrera erretiratu badituzte ere, bost kilometroko pilaketak sortu dira.
2023/03/06 - 13:11
Legorretako istripuan nahasitako gidaria kartzelatu dute
36 urteko gizonezkoa espetxean sartzeko agindua eman du Donostiako Guardiako Epaitegiak. Gipuzkoako kartzelako osasun moduluan dago, istripuan izandako zauriak osatu gabe dituelako.
2023/02/05 - 09:24
Guitrans: "Kontratatzaileek bidesaria euren gain hartu ezean, garraio enpresek itxi egin beharko dute"
Elkarteak ohartarazi duenez, "laster konponbiderik ez badago", Gipuzkoako garraioa "gelditu egin beharko da errentagarritasun faltagatik".
2023/01/25 - 11:12
Asensio: ''Gu bidesariaren alde gaude. Gehien kutsatzen dutenek ordaindu behar dute, ez soilik gipuzkoarrok''
Aste honetan A-15ean eta N-1ean martxan jarri diren bidesarien harira Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusiak nabarmendu du garraio asko pasatzen diren errepideak direla eta gipuzkoarrok ez ezik, hemendik pasatzen diren guztiek ordaindu behar dutela.
2023/01/25 - 10:47
Bukatu dira auto ilara N-1 errepidean, Andoainen
Irungo noranzkoan gertatu da istripua goizeko lehen orduan.
2023/01/23 - 10:17
Aintzane Oiarbide, bidesarien inguruan: ''Haserreak haserre, guk aurrera jarraitu beharra daukagu''
Bide Azpiegituretako Gipuzkoako foru diputatuak adierazi duenez, bidesariekin aurrera jarraitu beharra daukate "Europako Komisioak indarrean daukan direktiba dela eta baita Batzar Nagusiek horrela erabaki dutelako".
2023/01/23 - 08:08
A-15a eta N-1a erabiltzeagatik kanona ordaintzen hasi dira ibilgailu astunak Gipuzkoan
Ibilgailu astunentzako bidesari berriaren kobrantza indarrean sartuta, deskontu plan berria osorik hedatu dute.
2023/01/21 - 14:13
Astelehenean Gipuzkoan indarrean sartuko diren bidesari berrien "igoera bortitza" salatu du Fenadismerrek
Espainiako Garraio Elkarteen Federazio Nazionalak ziurtatu duenez, arau berriarekin, garraiolari batzuek hilero 1.500 inguru ordaindu beharko dituzte Gipuzkoa zeharkatzeagatik.