Legorretako istripuan nahasitako gidaria kartzelatu dute
Donostiako Guardiako Epaitegiak kartzelara bidali du duela bi aste Legorretan, N-1 errepidean, izandako istripu larrian —hiru pertsona hil ziren— nahasitako gidaria.
Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez, asteazkenean atxilotu zuten 36 urteko gizona Gipuzkoako espetxeko osasun moduluan dago, oraindik ez baita ezbeharrean izandako zauriez osatu.
Hiru pertsona hil ziren istripuan. Ertzaintzak polizia atestatua egin zuen, gidariari hiru heriotzagatik zuhurtziagabekeria astuna leporatuta. Horrez gain, istripuaren lekutik alde egiten saiatzea eta Bide Segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat ere leporatu dizkiote. Ezbeharrean, bi autok aurrez aurre talka egin zuten, horietako bat N-1 errepidean kontrako noranzkoan zihoala.