Bidesariak kamioientzat: eta orain, zer?
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ontzat eman zuen astelehen honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak N-1ean eta A-15ean kamioiei ezarritako bidesaria, Fenadismer Espainiako Garraio Elkarteen Federazioak jarritako helegitea ia erabat baztertuta.
Kanona urtarrilean hasi zen kobratzen Aldundia, justiziak aurrez ezarritako beste biak (2018an eta 2021ean) baliogabetu ostean. Bizkaian ere, aste berean, indarrean sartu ziren kamioientzako bidesariak. Baina, zer eragin du oraingo onespenak? Zeintzuk dira tokian tokiko foru arauaren aplikazioaren ondorio praktikoak?
Horrela daude gauzak:
GIPUZKOA
Zein puntutan ari dira bidesariak kobratzen?
- N-1: Etzegarate, Ordizia, Tolosa, Andoain, Lasarte-Oria
- A-15: Astigarraga, Belabieta
Deskonturik egongo al da?
Epaiak helegitearen puntuetako bat onartu du; foru arauak Europako araudia urratzen zuen, gutxien kutsatzen duten ibilgailu astunentzat deskonturik aurreikusten ez zuelako. Dena dela, Aldundiak abenduan zuzendu zuen puntu hori.
Hala, motor eraginkorrak dituzten kamioiek eta garabiek tarifan % 15-25eko deskontuak izango dituzte, motorraren tipologiaren arabera:
- % 25eko deskontua: ibilgailu astun elektrikoak, hibridoak eta gas bidezkoak, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) sailkapeneko O eta ECO etiketa duten ibilgailuak
- % 20ko deskontua: EURO 6 ibilgailu astunak
- % 15eko deskontua: EURO 5 ibilgailu astunak
- Beherapen horri maiztasunaren araberako deskontua gehituko zaio, % 13rainoko deskontuak iragarri baitituzte ordurako
BIZKAIA
Zein puntutan ari dira bidesariak kobratzen?
- N-240: Usansolo, Bedia, Apario, Igorre iparraldea, Igorre hegoaldea, Arantzazu, Areatza, Zeanuri, Barazar
- BI-625: Arakaldo, Zollo, Bakiola, Ugao-Miraballes, Zaratamo, Lapatza 1, Irubide
Deskonturik egongo al da?
- % 10eko deskontua: I. eta II. motako ibilgailu astunak, AP-8 autobidean eta Bilbo hegoaldeko saihesbidean
Gipuzkoako kasuan bezala, motor eraginkorrak dituzten kamioiek eta garabiek tarifan % 15-25eko deskontuak izango dituzte, motorraren tipologiaren arabera:
- % 25eko deskontua: ibilgailu astun elektrikoak, hibridoak eta gas bidezkoak, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) sailkapeneko O eta ECO etiketa duten ibilgailuak
- % 20ko deskontua: EURO 6 ibilgailu astunak
- % 15eko deskontua: EURO 5 ibilgailu astunak
VIA-T duten ibilgailu guztiei kobratuko al zaie?
Kobratzeko arkuak ezarri zituztenean, zalantza sortu zen autoan VIA-T duten ibilgailu arinen gidarien artean; izan ere, gailuak ohiko soinua egiten du arkupetik igarotzean, sistemak guztiak antzematen dituelako, baina kamioiei bakarrik kobratuko zaie.
ARABA
Oraindik ez dago EAE mailako irizpide bateraturik, baina litekeena da aurki hiru lurraldeetan kamioientzako ordainlekuak izatea. Bizkaiko errepideetako bidesarietako batzuek Arabatik datozen ibilgailuei eragiten diete, gainera.
Hain zuzen ere, Araba izan da bidesariei buruzko eztabaida mahaigaineratzen azkena: 2026rako indarrean izatea da, oraingoz, asmoa.
Zure interesekoa izan daiteke
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.
ELAk zerbitzu publikoak hobetzeko premiazko neurriak eskatu dizkio Pradalesi, eta gutxieneko soldataren aldeko urratsak galdegin ditu
Mikel Lakuntzak politika publikoetan "norabide aldaketa" eskatu dio lehendakariari, zerbitzu publikoen "gainbehera" lehengoratzeko eta patronalari presioa egiteko, Euskadin gutxieneko soldata ezar dadin.