Gipuzkoak N-1ean eta A-15ean kamioei ezarritako bidesariari oniritzia eman dio EAEko Auzitegi Nagusiak
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ontzat eman du Gipuzkoako Foru Aldundiak N-1ean eta A-15ean kamioiei ezarritako bidesaria, Fenadismer Espainiako Garraio Elkarteen Federazioak jarritako helegitea ia erabat baztertuta.
Kanona urtarrilean hasi zen kobratzen Aldundia, justiziak aurrez ezarritako beste biak (2018an eta 2021ean) baliogabetu ostean.
Fenadismer elkarteak berak eman du erabakiaren berri. Ohar batean, helegitearen puntuetako bat onartu diotela nabarmendu du elkarteak; izan ere, Auzitegiak ebatzi du foru arauak Europako araudia urratu zuela gutxien kutsatzen duten ibilgailu astunentzat deskonturik aurreikusi ez zuelako.
Dena dela, Gipuzkoako Foru Aldundiak puntu hori zuzendu zuen abenduan, eta, beraz, Fenadismerrek berak aitortu duenez, "epaiak ez du ondorio praktikorik izango".
Foru arauak aurreikusitakoaren arabera, motor eraginkorrak dituzten kamioiek eta garabiek tarifan % 15-25eko deskontuak izango dituzte, motorraren tipologiaren arabera. Beherapen horri maiztasunaren araberako deskontua gehituko zaio urrian, % 13rainoko deskontuak iragarri baitira.
Fenadismer garraiolarien elkarteak salatu du Gipuzkoako bidesariak "Europako garestienetakoak" direla. "Alemaniarekin alderatuta, % 30-40 altuagoak dira, eta Belgikakoak baino % 50 altuagoak. Bi herrialde horien errenta maila, ordea, hemengoa baino azkoz altuagoa da".
Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako foru diputatua pozik agertu da albistearekin. "Guretzat egun pozgarria da", esan du; izan ere, nabarmendu duenez, "hasieratik" esan dute aitzindariak zirela Europako politiketan, eta "beti" izan dute Europaren babesa, orain arteko foru arau guztietan. Orain, "epaitegiak ere eman digu arrazoia".
"Denborak arrazoia eman digu", ondorioztatu du, eta "eskerrik handiena" eman dio bere talde osoari.
Zure interesekoa izan daiteke
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da, %2,9an dago, aurreko hilean baino hamarren bat apalagoa da.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.
ELAk zerbitzu publikoak hobetzeko premiazko neurriak eskatu dizkio Pradalesi, eta gutxieneko soldataren aldeko urratsak galdegin ditu
Mikel Lakuntzak politika publikoetan "norabide aldaketa" eskatu dio lehendakariari, zerbitzu publikoen "gainbehera" lehengoratzeko eta patronalari presioa egiteko, Euskadin gutxieneko soldata ezar dadin.
LAB: Pradalesen Gobernuak "suspentso atera du" langileen aldeko politiketan
Garbiñe Aranburuk zalantzan jarri du lehendakariarekin egindako bilera-sortaren sinesgarritasuna, eta elkarrizketa soziala instituzionalizatzeko legea bertan behera uzteko eskatu dio Imanol Pradalesi.
EHUren intersindikalak salatu du Unibertsitate Lege berriak unibertsitate publikoari beharrean, pribatuari egiten diola mesede
Sindikatuok "kezka handia" agertu dute Unibertsitate Lege berriarekin, eta salatu unibertsitate pribatuei diru publikoa jasotzeko bidea errazten diela, publikoaren kaltetan. Hain justu, EHUren "arazo larriena azpifinantzaketa" dela nabarmendu dute.
Greba deitu dute Bizkaiko metal merkataritzan urriaren 7rako, lan hitzarmen berri baten alde
ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek soldatak KPIaren arabera eguneratzea eta lanaldia Bizkaiko merkataritzako beste hitzarmen batzuetan ezarritako urteko 1.725 orduetara murriztea.
Gipuzkoako gasolindegietako langileak kalera atera dira lan-hitzarmen berriaren alde
Gipuzkoako gasolindegietako langileek elkarretaratzea egin dute Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzaren aurrean, hitzarmen berriaren negoziazioen blokeoa salatzeko. Ia bi urteko prozesuaren ostean, langileak kexu dira patronalak ez duelako erakusten elkarrizketarako borondaterik. Akordiorik lortu ezean, iragarri dute datozen asteetan mobilizazioak areagotu ditzaketela.