N-1
2020/08/08 - 11:18
Kamioirik ez abuztuaren 23ra arte N-I errepidean, Andoain eta Beasain artean
Zirkulazioa abuztuaren 8tik 23ra bitartean murriztu dute, Villabona parean, 08:00etatik 20:00etara. 3,5 tonatik gorako kamioi guztiei eragiten die.
2020/06/29 - 15:04
Kamioi bateko gidaria zauritu da Idiazabalen, artaziarena egin ondoren
Ezbeharra 09:45ean gertatu da, N-1 errepidean, Idiazabal parean. Ondorioz, N-1 errepidea moztuta geratu da Gipuzkoako hiriburura bidean.
2020/06/18 - 11:28
N-I errepidea moztuta dago Idizabalen, Irunerako norabidean, kamioi bat irauli ostean
Istripuaren ondorioz, ibilgailua gurutzatuta geratu da, eta zamaren zati bat galtzadara erori da. Gidaria zauritu egin da eta Zumarragako Ospitalera eraman dute.
2020/03/10 - 11:55
Zortzi ibilgailuk talka egin dute Andoainen, eta auto-ilara luzeak sortu dira
Zortzi ibilgailuen talken ondorioz, hainbat lagun arin zauritu dira. Horietako bi, gutxienez, ospitalera eraman dituzte.
2020/03/10 - 10:19
Ilara handiak N-1ean Andoainen, hiru orduz, istripu baten ondorioz
Zazpi kilometrorainoko auto-ilarak izan dira, Lasarte-Oriarako norabidean. Zortzi ibilgailuk egin dute talka, eta bost lagun zauritu dira, bat ere ez larri.
2019/12/08 - 23:02
Lau pertsona borrokan hasi dira eta N-1 errepidea trabatu dute Gasteizen
N-1 errepidean autoa gelditu dute, eta borrokan hasi dira laurak; ondorioz, 6 kilometroko auto-ilarak sortu dira.
2019/11/18 - 07:50
Etenaldiak izango dira N-1 errepidean, Etzegaraten, gaurtik ostegunera arte
Txandaka itxiko dituzte erreiak eta bidea ez dute inoiz itxiko, baina bertatik ibiltzen den ibilgailu kopurua kontuan izanda, ilarak sor daitezke tarteka.
2019/11/08 - 14:45
Elurra egiten duenean zirkulazioa bermatzeko prebentzio neurriak hartu ditu Gipuzkoak
Lehen aldiz, azken bi neguetan egindako mapa termikoaren datuetan oinarrituko da plana, eta aurreikuspen meteorologikoa hobetzea ahalbidetuko du.
2019/10/23 - 11:59
Zirkulazioa normaltasunera itzuli da AP-8an Mendaron eta N1 errepidean Adunan
Goizean, auto-ilara luzeak sortu dira Irungo noranzkoan, Gipuzkoako errepideetan izandako lau auto-istripuren ostean. Bizkaian, bi auto-istripu jazo dira.
2019/10/22 - 15:50
Hainbat kilometrotako ilarak N-I errepidean, Iruran, kamioi batek su hartu ostean
Kamioi batek matxura izan du eta lastoz betetako atoiak su hartu du N-I errepidean, Irura parean. Ondorioz, errepidea itxi egin behar izan dute.
2019/09/16 - 14:51
A-15eko sarbidea ireki dute, Villabonan, bi kamioik talka egin ostean
Lehen orduan izandako istripuaren ondorioz bidea itxi dute Iruñerako noranzkoan. Gidarietako bat harrapatuta gelditu da eta suhiltzaileek erreskatatu dute.
2019/09/03 - 11:01
N-1 errepidea moztuta dago Erriberagoitian, zisterna-kamioi bat irauli ostean
Zisterna-kamioia irauli da AP-68 autobidean, N-1 errepidearekin loturan. Auto gidaria zauritu da eta Miranda de Ebroko Santiago Ospitalera eraman dute.
2019/08/23 - 13:01
Ertzaintzak G7a dela eta ezarritako neurri berriak kritikatu dituzte garraiolariek
Espainiako Garraiolarien Elkarteen Federazio Nazionalak salatu duenez, Ertzaintzaren murrizketa berriak Frantziako Gobernuak ezarritakoak baino "zorrotzagoak" dira.
2019/06/29 - 18:57
Ireki dute N-1 errepidea, Itsasondon, kiskali den kamioia baztertu ostean
Kamioi batek su hartu du, eta errepidea itxi egin behar izan dute tarte batez Irungo noranzkoan.
2019/06/05 - 13:47
Goiz korapilatsua N-1ean, Villabonan eta Tolosan izandako bi istripurengatik
Bi istripuak Donostiarako noranzkoan gertatu dira. Gutxienez, bi pertsona arin zauritu dira. 11:00ak aldera zirkulazioa normaltasunera itzuli da.
2019/05/25 - 16:50
Bidesariek Gipuzkoako garraiolariak 'zigortzen' dituztela salatu du Guitransek
Atzerriko ibilgailuen "lehia desleiala" kritikatu dute Gipuzkoako garraiolariek, eta dieselaren gaineko zergak ez igotzea eta Biriatuko auto-ilarak konpontzea eskatu dute.
2019/05/14 - 09:10
Indarrean sartu da kamioientzako bidesari berria N-1 errepidean, Gipuzkoan
Araudi berria gauerdian sartu da indarrean. Berritasunei dagokienez, Irungo arkua desaktibatu da eta beste bat jarri dute Astigarragan.
2019/05/07 - 17:42
Bidesarien sistema berriak euskal garraiolariak 'zigortzen' dituela salatu du Hiruk
Garraiolarien sindikatuaren ustez, N-I eta A-15 errepideetarako bidesari sistema berriak, Gipuzkoan, bi bideetatik "sarrienik igarotzen direnak" kaltetuko ditu.
2019/04/19 - 11:52
Normaltasuna nagusi errepide sarean Aste Santuko bigarren egunean
Normaltasuna da nagusi Euskal Herriko errepide sareetan, atzoko egoera korapilatsuaren ostean. Biriatu, Muskiz eta Armiñonen 13 kilometrorainoko auto ilarak sortu ziren.
2019/04/18 - 19:35
Ibilgailu kopuru handiak Aste Santuko lehen eguna zaildu du errepideetan
Normaltasuna da nagusi Euskal Herriko errepide-sareetan, goizean egoera korapilatsua izan ostean. Hiru puntutan izan dira arazo nagusiak: Biriatu, Muskiz eta Armiñonen.