634 errepide nazionala
2021/09/30 - 15:10
Zazpi txirrindulari zauritu dira, bat larri, Eibarren furgoneta batek harrapatuta
Ezbeharra 09:40ean jazo da, N-634 errepidean, Donostiako noranzkoan. Larri zauritu den txirrindularia helikopteroz eraman behar izan dute Donostia Ospitalera.
2021/07/30 - 11:15
Donostiako Klasikoa dela eta, N-634 errepidea itxiko dute Oriorako noranzkoan
Larunbatean, uztailak 31, trafikoa itxiko dute 09:00ak eta 10:45 bitartean.
2021/03/23 - 00:45
Ertzaintzak Aia parean gertatutako istripu larri baten lekukoak eskatu ditu
Ezbeharra igandean gertatu zen, 12:20 aldera. Ford Fiesta auto bat errepidetik atera zen eta kontrako noranzkoan zihoan txirrindulari bat harrapatu zuen.
2021/02/12 - 13:57
N-634 errepidean zirkulazioa berriz ireki dute Etxebarrin, luiziaren ostean
La carretera, que había sido cerrada debido a un desprendimiento, ha sido totalmente abierta en sentido San Sebastián y han abierto un carril en sentido Cantabria.
2021/02/06 - 22:08
Uholdeak izan dira Lekeition eta luiziak Zarautzeko eta Bermeoko errepideetan
N-634 errepidea erabat itxi behar izan dute Zarautzen eta BI-631 Bermeon. Alonsotegin Cadagua ibaia hainbat puntutan bidetik atera da. 51 l/m2 pilatu dira Cerrojan eta 49 l/m2 Matxitxakon.
2021/01/05 - 13:56
Euriak luizia eragin du N-634 errepidean, Deba parean
Gaur goizeko lehen orduan lur-jausi bat izan da N-634 errepidean, Deban. Langileek eroritako lurra eta harriak kendu dituzte dagoneko.
2020/07/13 - 10:31
Hildako bat eta lau zauritu larri bi ibilgailuren arteko istripuan Deban
Istripua 22:00etan gertatu zen, N-634 errepidean. Ertzaintza ikertzen ari den arrazoiengatik, MG auto batek eta Volkswagen Touran ibilgailu batek talka egin zuten.
2020/03/01 - 12:24
AP-8 autobideko bidesaria ''berehala'' kentzea eskatu dute bizikleta martxa batekin
AP-8 Peajerik Ez plataformak bizikleta martxa bat antolatu du Durango eta Zornotza arteko N-634 errepidean, AP-8 autobidean bidesaria kentzea aldarrikatzeko.
2020/02/28 - 20:01
Bizkaiak enpresari espedientea zabaldu dio A-8an eta N-634an egindako kalteengatik
Bestalde, Ingurumen Sailak jakitera eman duenez, bi langile desagertuak aurkitzeko bilaketa lanek B/4 zonaldean aurrera jarraitu dute ostiral honetan.
2020/02/18 - 10:08
Zornotzako herritarrek N-634 errepidea itxiko dute gaur trafiko handia salatzeko
Kritikatu dutenez, AP-8aren bidesaria kendu beharrean, errepide horretan biribilguneak eta gaineko pasabide bat egiteko asmoa dute erakundeek, zirkulazioa arintzeko.
2020/02/13 - 12:54
Pertsona bat zauritu da Berrizen, N-634 errepidean izandako istripu larri batean
Istripua 10:45 aldera gertatu da, kamioi batek eta furgoneta batek elkar jo dutenean. Errepidea itxi dute, bi noranzkoetan, 12:00ak arte.
2020/01/28 - 10:27
Amaitu dira N-634an Zornotzan hainbat autoren arteko istripu batek sortutako ilarak
Bost autok egin dute talka, eta bi lagun zauritu dira; Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte.
2019/12/14 - 10:52
Irekita dago jada N-634 errepidea Zarautz eta Zumaia artean
05:00ak aldera itxi dute errepidea itsasoaren oldarraldiak arazoak eragin zitzakeelako. 07:50 aldera ireki dute Getaria eta Zarautz arteko tartea eta 08:40etan Getaria eta Zumaia artekoa.
2019/12/09 - 10:24
Arazoak N-634 errepidean Zornotzan, lau zauritu eragin dituen istripu batengatik
Ezbeharra 06: 30ean gertatu da, furgoneta batek eta hiru autok Bilborako noranzkoan talka egin dutenean. Istripuaren ondorioz, errepidea erabat itxi behar izan dute.
2019/11/17 - 18:33
Zarautz eta Zumaia arteko bidea zabaldu dute, bi lekutan txandakako pasabidea emanez
Bi noranzkotan zabaldu dute bidea, eta luiziak izan diren lekuetan semaforoen jarri dituzte.
2019/11/17 - 14:16
Getaria eta Zarautz arteko kostako errepidea itxi dute, beste luizi bat dela eta
Atzo goizean ere lur-jausi bat izan N-634 errepidean, eta Zumaia eta Getaria arteko bidea moztuta dago atzotik.
2019/11/16 - 14:45
N-634 errepidea itxita dago Getaria eta Zumaia artean, luizi baten ondorioz
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 09:30 inguruan izan da lur-jausia, eta errepidea bi noranzkotan itxi dute.
2019/11/10 - 16:41
N-634 errepidea itxi dute Getaria eta Zarautz artean bi noranzkoetan luizi batengatik
Igandeko 10:00etan itxi dute, harriak eta lurra erori direlako errepidera.
2019/07/05 - 11:04
Bi kamioik talka egin dute N-634 errepidean, Zornotza parean
Gidarietako bat kamioi barruan harrapatuta geratu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Dirudienez, zauri arinak ditu (@BomberosIurreta-ren irudiak).
2019/07/05 - 10:22
Bi kamioik talka egin dute N-634an, Zornotzan, eta ilarak sortu dira
Kamioilari bat zauritu da. Horrez gain, gasolioa erori da bidera, eta errepidea itxi behar izan dute hori garbitzeko. Zirkulazioa txandaka bideratu dute.