634 errepide nazionala
2019/05/23 - 13:12
Bizkaiko metaleko grebalariek N-634 errepidea itxi dute, Iurretan
Goizaldean, ezezagunek pneumatikoak jarri dituzte errepidean, eta su eman diete. Sua itzali eta pneumatikoak erretiratu ostean, bidea zabaldu dute.
2019/04/12 - 20:17
EAEko errepideetako toki eta ordurik gorabeheratsuenak
Segur aski, zirkulazio-fluxurik handienak A-8 errepidean, Kantabriako mugan, AP-8 autobidean Biriatuko ordainlekuan eta AP-1 eta A-1 errepideen arteko elkargunean, Armiñonen, izango dira.
2019/03/26 - 19:15
Deskargako autobide berria, zabalik
Beasain eta Bergara arteko korridoreak 23 kilometro dauzka. A-636 izango da errepide berriaren izendapena. Datorren urtetik aurrera kamioiek ordainsaria ordaindu beharko dute.
2019/02/25 - 13:49
Pertsona bat zauritu da N-634 errepidean Abadiño parean, kamioia bidetik aterata
Ibilgailuaren gidaria helikopteroz eraman behar izan dute ospitalera. Istripua Abadiñoko Matiena auzoan izan da, 10:00ak aldera.
2019/01/29 - 07:29
N-634 errepidea ireki dute Getaria eta Zarautz artean, luizi batengatik itxi ostean
Luiziaren ondorioz, kostako errepidea itxi dute bi noranzkoetan bost bat orduz.
2018/12/30 - 14:34
Kamioilariak kezkatuta, Biriatun ia egunero sortzen diren auto-ilarengatik
2015etik, bi egunetik behin kamioi-pilaketak egon dira Biriatun eta, bataz beste, hiru ordutik gorako geldialdiak.
2018/12/29 - 14:47
Deskarga autobideko lanak azken txanpan sartu dira
Dagoeneko proiektuaren % 90 amaituta dago. Martxo amaieran inaguratzea aurreikusten du Gipuzkoako Aldundiak.
2018/12/28 - 08:44
Orduko 90 kilometrora jaitsiko dute abiadura muga bigarren mailako errepideetan
Kamioiek, furgonetek, autobusek (bidaiarientzako segurtasun uhalik ez badute) eta gainerako ibilgailuek ezingo dute orduko 80 kilometroko abiadura gainditu.
2018/10/16 - 01:37
N-634 errepidea itxi dute Getarian, istripu bat dela eta
Hiru autok talka egin dute, eta, horren ondorioz, bi pertsona zauritu dira. Errepidea ia hiru orduz egon da itxita.
2018/07/28 - 16:26
Ilara luzeak zerbitzu-guneetan eta gasolindegietan ere
Patxadaz hartu behar izan dituzte gauzak larunbat honetako bidaiariek, jendearen joan-etorriak direla eta, errepideak gainezka baitaude.
2018/07/28 - 16:20
Irteera-operazioa: euskal errepide nagusiak autoz korapilatuta beste behin
Larunbata eta igandea bitartean 160.000 ibilgailu baino gehiago espero dira Biriatuko mugan.
2018/07/28 - 10:23
Normaltasuna nagusi euskal errepideetan, auto-ilarak izan ostean
Biriatun 11 kilometroko ilarak izan dira, eta ia Donibane Lohizunera heldu dira. Bost kilometrokoak ere egon dira A-1 autobian, Armiñonen.
2018/07/27 - 21:28
Irteera-operazioak auto-ilarak sortu ditu Euskal Herriko errepideetan
19:00ak aldera auto-ilarak ziren A-8 autobidean, Bizkaian, Gallartatik, Kantabriako noranzkoan. Era berean, A-1 autobian ilarak dira, Armiñonen (Araba).
2018/06/08 - 13:36
Kostaldeko errepidea, ostiralean itxita Zarautz eta Getaria artean
N-634 erabat itxita egongo da bi noranzkoetan, bi udalerrien artean, 08:30etik 14:30era ezponda bateko lurra eta harriak kentzeko.
2018/04/26 - 12:20
Errei bat zabaldu dute N-634 errepidean, Getaria eta Zarautz artean
Bidea atzo itxi behar izan zuten, luizi baten ondorioz.
2018/04/25 - 13:16
N-634 errepidea itxi dute Getaria eta Zarautz artean luizi batengatik
Luizia 21. kilometroan gertatu da, 03:30 aldera; eta, horren ondorioz, errepidea itxi dute bi noranzkoetan.
2018/04/12 - 14:57
Txandakako zirkulazioa Zarautz eta Getaria artean, luizi baten ondorioz
Luizia izan da Zarautz eta Getaria batzen dituen N-634 errepidean. Ondorioz, kostako errepidean zirkulazioa txandakakoa da.
2018/04/03 - 13:50
Aste Santuan ez da hildakorik izan euskal errepideetan
Trafiko Zuzendaritzak amaitutzat eman du Aste Santurako abian jarritako operazio berezia. Ohiko tokietan auto-pilaketa txikiagoak izan dira eta espero baino desplazamendu gutxiago zenbatu dira.
2018/03/20 - 09:10
Elurrak ez du eragozpenik eragin errepide sare nagusian
Arretaz gidatzeko eskatu dute AP-68an Altuben, Barazarren eta Etzegaraten. Halaber, bigarren mailako hamar errepide daude ibilgailu orori itxita.
2018/02/20 - 16:14
Getaria eta Zarautz arteko kostako errepidea itxi dute luizi baten ondorioz
Horrez gain, N-634 errepidea itxi dute Eibarren, AP-8ko sarbidean, lur-jausi bat egon baita. A-3310a ere itxi dute Erriberagoitian, Baia ibaiak gainezka egin du eta.