GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

N-634 errepidea ireki dute Getaria eta Zarautz artean, luizi batengatik itxi ostean

Luiziaren ondorioz, kostako errepidea itxi dute bi noranzkoetan bost bat orduz.

N-634 errepidea berriz ireki dute, astearte goizaldean Getaria eta Zarautz artean itxi ostean, luizi batengatik, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez.

Luizia 05:30 aldera gertatu da, eta 10:00ak aldera zabaldu dute berriro errepidea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X