A8 Autobidea
2021/10/19 - 23:23
AP-8 autobidea ordubetez itxi behar izan dute Zornotzan, hiru ibilgailuk talka egin ostean
Ezbeharra 20:30 inguruan gertatu da Zornotza parean eta Irungo noranzkoan. Bi pertsona zauritu dira eta ospitalera eraman dituzte.
2021/10/18 - 10:56
Arrontegiko zubian izandako istripu batek ilara luzeak sortu ditu A-8an
Hiru ibilgailuk talka egin dute Barakaldoko noranzkoan. Ez da inor zauritu, baina bi errei itxi behar izan dituztenez, pilaketak sortu dira autobidean, Santurtziraino iristen direnak.
2021/10/08 - 20:47
Auto-ilara luzeak izan dira A-8an, Kantabriarako noranzkoan, Muskizen izandako istripu baten ondorioz
Orain arte bi pertsona zauritu dira irteera operazioan, Barakaldon eta Muskizen izandako bi istriputan.
2021/10/08 - 17:59
Jaurlaritzak 455.000 joan-etorri aurreikusi ditu zubi honetan, iaz baino % 21,4 gehiago
Desplazamenduen erdiak A-8an, Kantabriarako noranzkoan, espero ditu Trafiko Zuzendaritzak. Bestalde, Iparralderantz 110.000tik gora eta Armiñongo lotunean 125.000tik gora izango direla uste du.
2021/09/13 - 16:58
Bilboko Hegoaldeko Saihesbideak Bolintxu gurutzatuko du bi arkurekin, ingurumen-inpaktua murrizteko
Supersurraren bigarren fase hau, A8 eta AP-68 lotuko dituena, 2023ko udaberrian martxan egongo dela aurreikusten dute.
2021/09/06 - 14:25
Udako trafiko operazioan sei pertsona hil dira, iaz baino lau gutxiago
Istripu gutxiago (2020an baino % 7,7 gutxiago) gertatu dira eta pilaketak ere murriztu dira, batez ere nazioarteko trafikoa gutxitu delako.
2021/07/31 - 15:45
Elgoibar, Zarautz, Irun, Gasteiz eta Armiñoneko auto pilaketek irteera operazioa zaildu dute
Goizeko lehenengo orduetan, Biriatuko ordainlekuan zazpi kilometroko ilarak egon dira, Ertzaintzak jakitera eman duenez.
2021/07/30 - 17:54
EAEko barne-trafikoa handitzea eta nazioartekoa % 14 inguru murriztea espero du Jaurlaritzak
Asteburu honetan espero dira uda osoko "joan-etorri gehienak", eta hori dela eta, Ertzaintzak segurtasun neurriak indartuko ditu arazo gehien sortu ohi diren tokietan.
2021/07/01 - 21:07
Indarrean sartu dira V-16 larrialdi-argiak, triangeluak ordezkatzen dituztenak
Dena dela, 2026ko urtarrilaren 1era arte ez da derrigorrezkoa izango. Argi-seinalea ibilgailuaren goreneko aldean jarri beharko da, ahalik eta gehien ikus dadin.
2021/06/27 - 15:22
Bi zaldi auto artean lasterka A-8an, Abanto-Zierbena parean
A ze ezustekoa bizi izan zuten hainbat gidarik ostiralean A-8 autobidean, zaldi batzuk errepidera sartu eta auto artean lasterka hasi zirenean. Txema Alvarez Tejadok bidali du bideo harrigarri hau eitb.eus-era.
2021/06/15 - 13:46
Pradales: "Ez da ona kamioiek ibilbide luzeagoa egitea bidesaria ez ordaintzeko"
Bizkaiko foru diputatuaren esanetan, kamioiei bidesaria jartzearen helburua ez da diru gehiago biltzea. Aldundiaren aurreikuspenen arabera, istripuak eta kutsadura % 10 bueltan murriztuko dira.
2021/06/14 - 16:17
Kamioiei bidesaria ezartzea proposatu du Bizkaiak, autobideak erabil ditzaten
Ordainketa sistema apurka-apurka ezarri nahi du, 2022ko udazkenetik hasita. 3,5 tona baino gehiagoko kamioiei eragingo die honako errepideetan: N-240a, BI-625a, N-636a, A-8a eta Txorierri.
2021/06/04 - 17:50
Hainbat ibilgailuren arteko istripuak pilaketak eragin ditu AP-8 autobidean, Basaurin
Istripua Malmasingo tunelean gertatu da, Kantabriarako noranzkoan, eta auto ilara luzeak sortu dira.
2021/05/19 - 10:22
Bi ibilgailuren arteko istripuak auto-ilarak eragin ditu A-8an, Bilbo parean
Pertsona bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute zaurituta. Ezbeharra goizeko lehen orduan gertatu da, Donostiarako noranzkoan.
2021/05/06 - 22:26
Erabiltzaileak eta garraiolariak, bidesariak jartzearen aurka
Espainiako Gobernuak bidesaria jarri nahi die autobia eta autobideei 2024an. Erabiltzaileak eta garraiolariak haserre agertu dira neurriarekin.
2021/05/05 - 22:04
Espainiako Gobernuak 2024erako autobide guztietan bidesaria jartzea aurreikusi du
Sanchezen Gobernuaren premisak hauek dira: "Kutsatzen duenak ordaintzen du" eta "erabiltzen duenak ordaintzen du".
2021/04/15 - 11:32
Pertsona bat zauritu da A8an, Trapagaran parean, istripu bategatik
Kamioi batek eta auto batek talka egin dute Kantabriarako noranzkoan, eta ilara luzeak sortu dira lau erreietatik hiru itxi behar izan dituztelako.
2021/03/26 - 13:39
Ibilgailu batek su hartu du matxura baten ondorioz A-8an, Barakaldon
Matxuratutako ibilgailuak 4 kilometroko auto-ilarak sortu ditu A-8an, Barakaldo (Bizkaia) parean, Kantabriarako noranzkoan. Nelson J. Vilchezek utzitako irudiak.
2021/03/15 - 11:43
Zabaldu dute AP-8 autobidea, Eibarren, kamioi baten istripuagatik itxita egon ostean
Ezbeharraren ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira Bilbora bidean. Istripuak N-634 erepidean ere izan du eragina.
2021/03/15 - 10:26
Auto-ilarak AP-8an, Eibarren, kamioi bat irauli ostean
Ezbeharra 07:10ean jazo da, eta errei bat itxi behar izan dute. Zorionez, istripuan ez da inor zauritu.