Kamioiei bidesaria ezartzea proposatu du Bizkaiak, autobideak erabil ditzaten
3,5 tona baino gehiagoko kamioiek autobideak erabil ditzaten, ibilgailu astun horiei bidesaria ezartzea proposatu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Ordainketa sistema hori apurka-apurka ezarri nahi du Aldundiak, 2022tik hasita. Helburua da kamioiek ahalmen handiko bideen (AP-68a, AP-8a eta Hegoaldeko saihesbidea) alde egitea.
Horretarako, 30 bat kontrol-arku paratuko dituzte honako errepideetan: N-240a (Barazarreko mendatea), BI-625a, N-636a (Kanpazar), A-8a eta Txorierriko igarobidea. Kontrol-arku horiek zirkulazioaren detektagailu eta ibilgailuen identifikatzaileak dituzte kanon bat aplikatu ahal izateko trafikoa gelditu beharrik gabe.
Imanol Padrales Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko foru diputatuak iragarri du Aldundiaren asmoa Batzar Nagusietako azpiegitura batzordean. Padralesen hitzetan, "Europa osoan oso ezarrita dagoen sistema bat da, eraginkorra dela frogatu dena eta gaur egun N-240 eta BI-625 errepideetan eta Txorrierriko igarobidean gertatzen diren desoreken ondorio negatiboak murrizten lagunduko duena; era berean, CO2ren isuriak murrizten lagunduko du eta bide sarearen segurtasuna hobetzen"
Agerraldian nabarmendu duenez, "oreka egokia aurkitu behar dugu errepide-sarearen erabilera eraginkorraren, haren berrantolaketaren eta Bizkaiko merkantzia-garraioaren sektorearen lehiakortasunaren artean, sektore hori ez baita zigortu behar".
Foru diputatuak zehaztu du eredu jasangarriago horretarantz jotzeko beharrezkoa dela "Europaren baimena" lortzea eta Batzar Nagusietan foru araua izapidetzea. Aurreratu duenez, arauak "ahalik eta segurtasun juridiko handiena" izan beharko du, eta ildo horretan, nabarmendu du "bereziki arduratsua" izango dela "edozein arrazoirengatik zuzeneko edo zeharkako edozein diskriminazio saihesteko, tarteak identifikatzerakoan, kontrol-arkuak jartzerakoan eta kanonaren zenbatekoak ezartzerakoan".
Hobekuntzak
Aldundiaren kalkuluen arabera, gaur egun eskualdeko errepideetan lanean ari diren 4.000 kamioi handi gaitasun handiko sarean sartuko lirateke (urtean milioi bat baino gehiago). Aldaketa horrek, adibidez, Txorierriko korridorean errei berri bat eraikiko balitz bezainbeste eragingo luke. Arratiako haranean, gaur egun dabiltzan bi kamioitik bat kenduko litzateke, edo Kanpazar mendatea bezalako inguru natural batetik hiru ibilgailu astunetik bat.
Era berean, eskualdeko errepide horietan istripuak batez beste % 10 murriztea aurreikusten da, zehazki, N-240 errepidean % 58 eta BI-625 errepidean % 34 gutxiago.
Gainera, urtean 7.140 tona CO2 gutxiago isuriko dira, hau da, salgaien garraioak eragindako isurketak % 12,8 baino gehiago murriztuko dira.
Beste eragin bat denbora, kostuak eta ibilbide gutxiago aurreztea izango da. Hain zuzen ere, ibilitako kilometroak % 12,8 murriztuko direla aurreikusten da, korridore handietara egindako aldaketei esker: ia 13 milioi kilometro gutxiago, eta horrek esan nahi du urtean 1,9 milioi ordu gidatu behar direla urtean salgaien garraioaren sektorerako.
Garraioaren sektorea, aurka
Asotrava Euskal Garraiolari Autonomoen Elkartea neurriaren aurka agertu da, sektoreak bizi duen krisia areagotu egingo duela uste baitu.
Ohar batean, Amaia Martinez Asotravako idazkari teknikoak erantzun du neurri hori ez dela sektorearekin eztabaidatu, ezta adostu ere, eta "diru-bilketatzat" jo du, "kontu publikoen defizita estaltzeko".
Martinezen ustez, kamioiei kanon bat ezartzea "ez da fiskalki progresiboa; izan ere, kaltetuak, garraiolariak ere langileria garelako eta zerga berri hau sektore honi zuzenduta dagoelako".
Halaber, ez dute "onargarritzat" jotzen isurketa kutsatzaileen murrizketan oinarrituta justifikatzea, Asotravaren arabera EBko garraio profesionalaren sektorea CO2 isurien % 6 baino gutxiago delako. "Ingurumenaren kutsaduraren fokua argi dago ez dagoela garraioan, nahiz eta jomugan jarri nahi den", ondorioztatu du Martinezek.
Zure interesekoa izan daiteke
CAFi esleitu diote Parisko eskualdean 15 tren-tranbia unitateren hornikuntza, 150 milioren truke
Hiriko kale eta plataformetan zein ohiko trenbidean zirkulatzeko diseinatutako 15 tren-tranbia hibridoak T13 linea handitzeko dira, eta Acheres herriraino luzatuko da linea.
Hipoteken kopuruak % 9,7 egin du gora EAEn, eta % 12,5, Nafarroan
EAEn etxebizitza erosteko 2.225 hipoteka erregistratu ziren ekainean, eta 514 Nafarroan. Nafarroa igoera handiena izan zuen seigarren erkidegoa izan zen, Estatuko batezbestekoaren (% 10,8) gainetik, eta EAE zazpigarren dago.
Greba eguna dute gaur ekitaldi eta ikuskizunetako teknikariek Bizkaian, lan-hitzarmen duina eskatzeko
Mobilizazio nagusia Arriaga plazan izango da; izan ere, elkarretaratzea egingo dute bertan, 17:00etan. Egunean zehar, Bilboko hainbat gunetan piketeak izango dira. "Hitzarmen duina" lortzeko egingo dute lanuztea, "prekarietatearekin amaitzeko".
Volkswagenek asteburuko txanda gehigarria jarriko du abian Nafarroako lantegian
Izen-emateak ireki dituzte berriro, baita lan-poltsa ere, asteartetik aurrera.
Arrigorriagako osasun-zentro berria 2030ean irekitzea aurreikusten du Osakidetzak
Gauzak ondo bidean, lanak 2028ko lehen hiruhilekoan hasiko dira, egungo zentrotik gertu dagoen lursail batean. Asmoa da espazio-gabeziak konpontzea eta zerbitzu berriak eskaintzea. Laguntza gaitasuna handituko du familia medikuntza, ama-haurren zaintza eta fisioterapia arloak biltzen dituzten instalazio modernoekin.
Euskadiko pentsioen batez besteko zenbatekoa % 4,1 hazi da, eta 1.648 eurotik gorakoa da orain
Pentsio-modalitate ohikoenak honako hauek izan dira: erretirokoak (398.600 pentsio eta 1.909,25 euro batez beste), alarguntzakoak (132.270 eta 1.170,41 euro) eta ezintasun iraunkorrekoak (43.031 eta 1.590,25 euro).
Zubietako erraustegiko langileek osasun bermeak eskatu dituzte, bederatzi langile intoxikatu baitira
Langileek garbitzaileen egungo akordioa ordezkatuko duen lan-esparru espezifiko bat eskatzen dute, eta erraustegiko azpiegituren segurtasun-falta salatzen dute
UAGAk Barredo sailburuaren dimisioa eskatu du bazkaren aferaz egindako adierazpenengatik
Nekazarien elkarteak Jaurlaritzaren "immobilismoa" salatu du, eta "sektoretik urrundu izana". Bestalde, ENHE sindikatuak lehorte egoera izendatzea eta "ezohiko laguntzak" eskatu ditu jasandako kaltea konpentsatzeko.
Euriborra % 3tik gora dago 2024ko irailetik lehen aldiz, eta hipotekadunen gaineko presioa handitu du
Adierazleak 2026an izan duen goranzko joera sendotu du, baina adituek gogorarazi dute eguneko datua dela, ez hileko batez bestekoa, hau da, hipoteka gehienak berrikusteko benetan erabiltzen den indizea.
Zubietako erraustegiko langileek salatu dutenez, enpresak "negozioa segurtasunaren aurretik jartzen du"
Abuztuaren 19an sute bat izan zen Ekobalen, eta bederatzi langile intoxikatu ziren beharrezko babes ekipamendurik gabe aritu zirelako sua itzaltzeko lanetan.