A8 Autobidea
2020/07/04 - 18:14
10 kilometrorainoko auto-ilarak Trapagaran eta Muskiz artean, Kantabriako noranzkoan
14:30 aldera amaitu dira arazoak. Bestalde, furgoneta bateko gidaria Gurutzetako Ospitalera eraman dute helikopteroan, bere ibilgailuarekin sakan batetik behera erori ondoren, Karrantza parean.
2020/06/30 - 15:03
AP-8 autobideko Donostiarako erreiak berriro ireki dituzte Zaldibar parean
Otsailaren 6an Zaldibarko zabortegiko luizia izan zenetik Donostiarako bi erreiak itxita egon dira.
2020/06/30 - 10:36
AP-8 autobideko Donostiarako erreiak berriro ireki dituzte Zaldibar parean
Otsailaren 6an Zaldibarko zabortegiko luizia izan zenean AP-8 autobidean eta N-634 errepidean izandako kalteak konpontzen ari dira. Uztailaren 7an irekiko dituzte beste erreiak.
2020/06/22 - 22:31
AP-8ko lau erreiak uztailaren 7an irekiko dituzte Zaldibarren
Zaldibarko zabortegiko luizia otsailaren 6an gertatu zen eta harrezkero AP-8 autobidean eta N-634 errepidean izandako kalteak konpontzen ari dira.
2020/06/19 - 21:21
Kontsultatu zirkulazioaren egoera zuzenean
Asteburu honetan Bizkaia eta Kantabria artean zirkulazio handia espero da, bi lurraldeen arteko mugikortasun baimendu eta gero.
2020/06/12 - 18:48
Zaldibarko zabortegiko dikeak AP-8ko lau erreiak irekitzea ahalbidetuko du uztailean
Autobidearen ondoan pilatutako 6.500 metro kubikoko hondakinak segurtasun-biltegi batera eramango dituzte, herriguneetatik igaro gabe.
2020/05/27 - 19:57
Lanak egingo dituzte Arrontegiko zubi inguruan, zirkulazioa arintzeko
Kukularrako aldaketagunearen eta zubiaren beraren arteko zatian edukiera handitzeko lanak udazkenean hasi eta 2021eko urrian bukatuko dituzte.
2020/04/03 - 00:19
Berriz ireki dute A-8 autobidea Bilbon, kamioi baten sutea itzali ondoren
Ibilgailuaren gidaria kea arnastuta intoxikatu da eta bertara joandako anbulantzia bateko osasun-langileek artatu dute.
2020/03/25 - 00:01
Asfaltatze-lanetan zebilen garraiolari bat hil da AP-8an
Astelehen honetan gertatu da; garraiolariak, 54 urtekoa eta Irungo bizilaguna bera, bihotzekoa pairatu zuen.
2020/03/24 - 16:25
Lau hondeamakina, Joaquin eta Albertoren gorpuen bila
Eguraldi onarekin, bi langileak bilatzeko lanetan "aurrerapen askoz azkarragoak" egin daitezkeela aurreikusi du Eusko Jaurlaritzak.
2020/02/28 - 20:01
Bizkaiak enpresari espedientea zabaldu dio A-8an eta N-634an egindako kalteengatik
Bestalde, Ingurumen Sailak jakitera eman duenez, bi langile desagertuak aurkitzeko bilaketa lanek B/4 zonaldean aurrera jarraitu dute ostiral honetan.
2020/02/28 - 12:04
Zaldibarko Udala akusazio partikular izango da zabortegiaren epaiketan
EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk "aho batez" erabaki dute Udala akusazio partikular izatea.
2020/02/21 - 19:59
Prebentzio neurriak ez daude indarrean Ermuan, zabortegiko sua itzali ostean
Ermuko San Lorentzo auzoan etxebizitzak ez aireztatzeko eta aire librean kirolik ez egiteko gomendioa eman du goizean Osasun Sailak, zabortegitik gertu dagoelako.
2020/02/21 - 14:01
Erkoreka: "Inork ez du zabortegirik nahi ondoan, baina hondakinak denonak dira"
Desagertutako bi langileei dagokienez, inoiz ez dela itxaropena galdu behar esan du Jaurlaritzako bozeramaileak, bilaketaz arduratzen diren taldeak "oso profesional onak direlako".
2020/02/20 - 15:13
Semaforoak jarri dituzte, arrisku kasuan AP-8 autobidea eta Ermuko saihesbidea mozteko
Lau semaforo jarri dituzte, bi AP-8an eta beste bi Ermuko saihesbidean, behar izanez gero, trafikoa mozteko.
2020/02/20 - 14:25
Zaldibarko zabortegian luizi gehiago izateko arriskurik ez dagoela uste dute adituek
Luizia gertatu zenetik gaur arte, "logikoak diren berregokitze txikiak" baino ez dira jazo toki jakin batzuetan.
2020/02/19 - 16:11
Abiaturen 62.000 erabiltzailek ondorengo hilabeteotan aldatu beharko dituzte gailuak
Gailu berriek estaldura handiagoa emango dute; izan ere, frantziar Estatu osoan erabili ahalko dituzte. Gainerako gailuak, 35.000 bat, urte amaierarako aldatuko dira.
2020/02/19 - 13:38
Zaldibarren desagertutako bi langileak egon daitezkeen inguruan bila ari dira
Lanak zabortegira sartzeko errepidetik gertu egiten ari dira, baskula zegoen tokian. Izan ere, luizia izan zen unean langileak bertan zeudela adierazi dute lekukoek.
2020/02/18 - 21:27
Dagoeneko ez dago ke jariorik Zaldibarreko zabortegian
Astearte goizean sutearen fronte handienak itzali ahal izan dituzte.
2020/02/18 - 10:08
Zornotzako herritarrek N-634 errepidea itxiko dute gaur trafiko handia salatzeko
Kritikatu dutenez, AP-8aren bidesaria kendu beharrean, errepide horretan biribilguneak eta gaineko pasabide bat egiteko asmoa dute erakundeek, zirkulazioa arintzeko.