Abeltzaintza
2022/01/27 - 21:03
1.000 ahate hil dituzte Zuberoako etxalde batean, hegazti gripeagatik
Lohizune-Oiergi herriko Beti Aitzina etxaldean izan da. Julen Perez bazkidearen ustez, ahate etxalde handien bidez zabaldu da gripea, euren etxera iritsi arte.
2022/01/24 - 15:44
Euskadin kontsumitzen diren behi zaharraren txuleta ia denak Europa erdialdetik datoz
Asteburu honetan ekin diote sagardotegiek euren denboraldiari. Euskal sagardotegietan eskaintzen diren txuleten % 70 Europa erdialdetik ekarritakoak dira.
2022/01/21 - 18:01
Nekazariek eta abeltzainek salatu dute % 30 igo den kostuak "ito" behar dituela
Bilboko Arriaga plazan 100 pertsona inguruk elkarretaratzea egin dute. Han, elikadura sektorea eta erakundeak kritikatu dituzte, aurrenekoak "kostuen azpitik ekoiztera behartzen gaituelako", eta bigarrenak "babes faltagatik".
2022/01/19 - 16:43
Euskadik eta Nafarroak esne ekoizpenerako etxaldeak "modernizatu eta jasangarri egingo" dituzte
Ekimenak haragi ekoizpenerako etxalde erraldoien polemikarekin zerikusirik ez duela esan du Tapiak. Kantabriak eta Kataluniak ekimenarekin bat egin dute.
2022/01/19 - 15:55
Abeltzaintzaren iraunkortasuna hobetzeko partzuergoa aurkeztu dute gaur
Esnearen ekoizpen prozesua eta familia baserrien jasangarritasuna hobetzeko elkarlana indartu dute Kantabria, Katalunia, Euskadi eta Nafarroako 25 erakundek. Esnearen balio kateko eragile guztiak bildu dituzte lehen aldiz.
2022/01/13 - 12:09
EHNEk eztabaida ustiategien titulartasunean eta iraunkortasunean jartzeko eskatu du
Nekazarien sindikatuaren esanetan, Alberto Garzon ministroaren hitzen inguruko eztabaida "nahiko interesatua izan da, ñabardurak egiteko tarterik gabe eta epai erraza eta aurkari politikoaren aurkako erasoa bilatuz, kasu honetan lehen sektorea erabiliz".
2022/01/12 - 09:31
Animaliak
Espainian eta Europan, makroabeltegiei buruzko eztabaida suspertu da, Alberto Garzon ministroak egindako adierazpenen ondorioz. Edward Osborne biologoaren tesiekin alderatu du egileak.
2021/12/30 - 13:53
Nekazariek eta abeltzainek euren produktuengatik prezio duina eskatzeko bilkura egin dute
Nekazari eta abeltzainek prezio duinak eskatzeko hasitako mobilizazioekin jarraitzen dute. Gaur Gipuzkoan, Oiartzungo Alcampo mekatal gunera eraman dute euren protesta.
2021/12/21 - 19:51
EHNE, ENBA, UAGA eta UAGNk sektorearen "egoera larriaz" ohartarazi dute
Nekazari eta abeltzain elkarteek eta sindikatuek elkarretaratzeak deitu dituzte merkataritza-guneen aurrean. Abenduaren 28an hasiko dira Nafarroan, eta urtarrilaren 18an bukatuko dira Bizkaian.
2021/12/21 - 15:38
Baserritarrek mobilizazioak egingo dituzte bizi duten egoera larria salatzeko
Ekoizpen prezioaren azpitik saltzen ari direla salatzen dute baserritarrek. Horregatik, sindikatu guztiek deituta, Hego Euskal Herrian kontzentrazo bateratuak egingo dituzte datorren astean hasita.
2021/12/20 - 22:31
Hegazti gripearen agerraldia detektatu dute Akamarreko etxalde batean
Etxaldean zeuden ahate guztiak hil egin dituzte eta ingurua itxi dute, H5N1 birusa zabaltzea ekiditeko.
2021/12/15 - 13:27
Arga ibaiaren uholdeek eragindako kalteak 8 milioitik gorakoak izango dira
Itziar Gomez Nafarroako Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria Azkoienen, Funesen eta Faltzesen izan da uholdeek nekazaritza azpiegituretan utzitako triskantza bertatik bertara ikusten. Urak 12.000 hektareatan egin du kaltea.
2021/11/30 - 23:32
Ekonomikoki itota daudela salatuta, esnearen prezioa negoziatzeko bitartekari bat eskatu dute abeltzainek
EHNE sindikatuak salatu duenez, esnearen ekoizpena garestitzearen eta industriak ordaintzen dituen prezio baxuen ondorioz, abeltzainak "ekonomikoki itota" daude.
2021/11/04 - 17:58
Bi euskal gaztak 'Super Urrea' domina eskuratu dute Munduko Gaztaren jaialdian, Oviedon
Karrantzako TGT gaztandegiko Saroi Unaiak gazta, Eusko Label esnearekin egina, eta Arabako La Leze gaztandegiko Idiazabal gazta izan dira domina horrekin sarituak. 33. World Cheese Awards-en 4.078 gaztak hartu dute parte.
2021/10/25 - 13:10
Bittor Oroz: "Salmenta kanalak dibertsifikatu beharra daukagula erakutsi digu pandemiak"
Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeak adierazi duenez, pandemia garaian ez da sektore arazo bat izan, kanal arazo bat baizik. Bere ustez, salmenta kanalak dibertsifikatzea ezinbestekoa izango da sektorearentzat.
2021/10/11 - 17:16
Nafarroako Pirinioetako abere ustiategi bateko arduraduna ikerketapean, 36 animalia hiltzen uzteagatik
Ingurumena Babesteko Brigadako foruzain bat eta albaitari bat abere ustiategira bertaratu ziren, animalien arduradunak Abeltzaintza Zerbitzuaren erroldan baja eman ondotik.
2021/08/25 - 17:27
Abeltzainek esnearen prezioa igotzea eskatzen dute
Banaketa kateari gutxieneko salneurria igotzea eskatzen diote Esneko sektorean lan egiten duten abeltzainek, kostuak asko igo direlako.
2021/06/13 - 18:17
Artzaintza ekologikoa eta enplegu soziala uztartzen dituen ekimena, abian
Aspacerekin batera martxan jarritako ekimen honetan, aniztasun funtzionala duten langileekin esneki ekologikoak egiten dituen haziendan izan da ETB.
2021/06/06 - 20:07
Abaltzisketako alkatearen aldeko elkarretaratzea egin dute Larraitzen
Jon Zubizarretaren behietako bat tiroz hiltzea "Aralarko mendiko abeltzainen kontrako erasoa" izan dela salatu dute baserritarrek eta Enirio-Aralar Mankomunitateari kalteordaina eskatu diote.
2021/06/04 - 14:23
Abaltzisketako alkateak bere behietako bat tiroz hil dutela salatu du
Jon Zubizarretak Aralarko pisten eraikuntzari emandako babesarekin lotu du gertakaria, aspalditik abeltzainak eta ekologistak aurrez aurre jarri dituen gaia.