Oroz: "Bestelako aukeren bila ari gara lehen sektorerako lehengaiak lortzeko"
Errusiak Ukraina inbaditu eta gero sortutako lehengaien krisiari aurre egin eta lehen sektorearentzako lehengaiak lortzeko helburuz, Eusko Jaurlaritza "iturri alternatiboak" edo "bestelako aukerak" bilatzen ari da.
Bittor Oroz Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak Radio Euskadin eman duen elkarrizketa batean, pentsuen eskasiaz eta prezio igoeraz gain, "ongarriekin arazoak" egongo direla ohartarazi du, "% 20 Errusiak esportatzen baitu".
Orozek azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza laguntza ematen ari zaie beren produktuen prezioan eurek ordaintzen duten energiaren prezio igoera sartu ahal izan ezin duten ekoizleei.
Bittor Orozek beste krisi batetaz ere hitz egin du, "hegazti gripeak" eragindakoaz, hain zuzen ere. Baieztatu duenez, "ez da kasu gehiagorik izan" Euskadin, baina "erne" daudela esan du, sektorean "eragin handia" duen arazoa delako.
Txanponaren beste aldean, arrantza sektorea aipatu du. Egun batzuk barru amaituko da "antxoaren kostera" eta Orozek kanpainaren balantze "oso positiboa" egin du; izan ere, harrapaketen kopuruaz gain, aurreko urteetakoa baino "handiagoa da antxoaren tamaina".
Zure interesekoa izan daiteke
Anthropic Burtsara aterako da gaur eta historiako burtsaratze handiena izango da: 85.670 milioi eurotik gora
LABek bertan behera utzi ditu Nafarroako ikuskizunen sektoreko bi greba egunak, negoziazioari berriro ekin ondoren
Gabonetako erosketen ondorioz, abenduan ohi baino % 23 gehiago gastatuko dute familiek
Itoiztik Erriberara: 354 milioi euro Nafarroako ubidearen proiekturako
Espainiako Gobernuak soldaten sekretuarekin amaitu du
Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen negoziazioa amaitutzat eman du, oposizioarekin akordiorik lortu gabe
Aurtengo iraila azken hamar urteetako onena izan da esportazioei dagokienez, Jaurlaritzaren arabera
Adifen arabera, grebak % 6,04ko eragina izan du Euskadin goizeko txandan, eta % 15,56koa gauekoan