Abeltzaintza
2021/10/25 - 13:10
Bittor Oroz: "Salmenta kanalak dibertsifikatu beharra daukagula erakutsi digu pandemiak"
Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeak adierazi duenez, pandemia garaian ez da sektore arazo bat izan, kanal arazo bat baizik. Bere ustez, salmenta kanalak dibertsifikatzea ezinbestekoa izango da sektorearentzat.
2021/10/11 - 17:16
Nafarroako Pirinioetako abere ustiategi bateko arduraduna ikerketapean, 36 animalia hiltzen uzteagatik
Ingurumena Babesteko Brigadako foruzain bat eta albaitari bat abere ustiategira bertaratu ziren, animalien arduradunak Abeltzaintza Zerbitzuaren erroldan baja eman ondotik.
2021/08/25 - 17:27
Abeltzainek esnearen prezioa igotzea eskatzen dute
Banaketa kateari gutxieneko salneurria igotzea eskatzen diote Esneko sektorean lan egiten duten abeltzainek, kostuak asko igo direlako.
2021/06/13 - 18:17
Artzaintza ekologikoa eta enplegu soziala uztartzen dituen ekimena, abian
Aspacerekin batera martxan jarritako ekimen honetan, aniztasun funtzionala duten langileekin esneki ekologikoak egiten dituen haziendan izan da ETB.
2021/06/06 - 20:07
Abaltzisketako alkatearen aldeko elkarretaratzea egin dute Larraitzen
Jon Zubizarretaren behietako bat tiroz hiltzea "Aralarko mendiko abeltzainen kontrako erasoa" izan dela salatu dute baserritarrek eta Enirio-Aralar Mankomunitateari kalteordaina eskatu diote.
2021/06/04 - 14:23
Abaltzisketako alkateak bere behietako bat tiroz hil dutela salatu du
Jon Zubizarretak Aralarko pisten eraikuntzari emandako babesarekin lotu du gertakaria, aspalditik abeltzainak eta ekologistak aurrez aurre jarri dituen gaia.
2021/05/26 - 17:28
Artzainak pozik, txaboletara iristeko hobekuntza nabarmena direlako bide berriak
Lehen 60 kilometro eta ordu t´erdiko bidea zuten; orain aldiz, Aralarreko bide berriei esker, 12 kilometro baino ez dituzte egin behar eta ordu erdi ematen dute txabolara iristeko. Artzainak pozik.
2021/05/15 - 17:09
Lanaland, ardi latxaren artilea erabilgarri bihurtzeko proiektu sorta
Balizatzeko zintak diseinatzeko, 3D inprimagailuentzako haria egiteko, "muturreko" baldintzetan lan egiteko jantziak betetzeko eta ongarri bezala erabiltzeko balia daiteke.
2021/04/15 - 17:16
Aitor Garmendia euskal argazkilariaren lana saritu dute World Press Photon
Ingurumen ataleko hirugarren saria eraman du “Inside the Spanish Pork Industry: The Pig Factory of Europe” bere sailak.
2021/03/27 - 16:58
Aralarko abeltzainek harremanak eten dituzte Enirio-Aralar mankomunitatearekin
Larre eta txabolen ordenantzak kalte egiten diela salatu dute gaur abeltzain batzuk Larraitzen. Aurreko legegintzalditik indarrean dagoen ordenantza urratu nahi dutela diote Mankomunitatetik.
2021/03/23 - 09:30
ENBAk eta EHNEk otsoaren populazioa kontrolatzeko mozioa aurkeztu dute Gipuzkoan
Nekazarien sindikatuek lurralde historikoko udaletxe guztietan aurkeztu dute Mendiko abeltzaintzaren eta otsoaren populazioaren kontrolaren aldeko mozioa.
2021/03/22 - 14:50
Greenpeacek 1.000 litro ur kutsatu itzuli dizkio Caparrosoko etxalde erraldoiari
Gobernuz kanpoko erakundeak "agerian utzi nahi zituen enpresaren jardunbide txarrak eta nitratoen inguruko lege bat eskatu zuen, uraren kutsaduraren arazo larriarekin amaitzeko".
2021/03/11 - 12:06
Aitor Garmendia argazkilaria, World Press Photo sarietarako izendatuta
Euskal argazkilariak Espainiako txerri haztegietan egindako argazki sorta nazioarteko sariaren Ingurumen ataleko saria irabazteko aukeratuen artean dago.
2021/02/28 - 15:49
Caparroson esnea ekoizten duen Valle de Odieta etxaldearen aurka jarri da Greenpeace
Ekologisten arabera, enpresak 20 arau hautsi ditu. Simaurra eta mindak etxaldetik kanpo botatzen dituzte eta Aragoi ibaiaren inguruan dagoen faunari kalte larria egin diezaiokeela diote.
2021/02/22 - 09:58
San Nikolas Ikastolak naturan oinarritutako proiektu pedagogiko bat jarri du martxan
Lehen Hezkuntzako ikasleek ingurumena errespetatzen ikasten dute Getxoko Yauri baserrian, baita ekologiaz eta jasangarritasunaz gogoeta egiten ere.
2021/01/03 - 14:28
Hegazti-gripearen agerraldiak 61 dira dagoeneko Frantziako Estatuan
48 foku Landetan antzeman dituzte, eta beste batzuk Pirinio Atlantikoetan. Animaliak modu prebentiboan hiltzeko baimena beste 13 udalerritara zabaltzea erabaki du Nekazaritza Ministerioak.
2020/12/30 - 16:28
Aritz Ganboa: ''Gailurrean gaude, menditik jaitsi behar eta mezua zabaldu''
Landa eremu bizia aldarrikatzen duen "Bideak" dokumentala ikusgai zenbait areto eta kultura gunetan.
2020/12/20 - 16:01
San Tomas egun ezohikoaren bezpera bizi dute baserrietan, azokarik izango ez delako
Kristina Saralegik txerria eramaten du Donostiara. Beñat Bilbaok kapoiak, David Torrek frutak eta Gorka Irabazalek barazkiak eramaten dituzte Bilbora. ETBk denak elkarrizketatu ditu.
2020/12/10 - 13:12
Gipuzkoak 'Etxekoak' kanpaina abiatu du tokiko produktuen kontsumoa sustatzeko
Kanpainaren helburua baserritarrak eta euren produktuak "gertukoak eta konfiantzazkoak" direla erakustea da, eta, horrela, herritarrak Gabonetan tokiko produktuen alde egitera animatzea.
2020/11/22 - 20:06
Frantziak etxalde bateko 1.000 bisoi hil ditu
Eure-et-Loireko departamentuan antzeman dute arazoa. Frantzian lau etxaldek hazten dituzte bisoiak, horietako batek ez du gaixotasunik, eta gainerako biak aztertu behar dituzte.