Lehen sektorea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nekazariek eta abeltzainek salatu dute % 30 igo den kostuak "ito" behar dituela

Bilboko Arriaga plazan 100 pertsona inguruk elkarretaratzea egin dute. Han, elikadura sektorea eta erakundeak kritikatu dituzte, aurrenekoak "kostuen azpitik ekoiztera behartzen gaituelako", eta bigarrenak "babes faltagatik".
Protesta de ganaderos y agricultores en la plaza Arriaga de Bilbao. Foto: EFE
Protesta de ganaderos y agricultores en la plaza Arriaga de Bilbao. Foto: EFE

Bizkaiko nekazari, abeltzain eta basozainek elkarretaratzea egin dute ostiral honetan, Bilbon, % 30 igo den kostuak "ito" behar dituela salatzeko. Gainera, produktua elikadura sektoreari saltzerakoan kostu horiek prezioetan islatzerik ez dute kontsumitzaileen kaltetan, gaineratu dutenez.

Bilboko Arriaga plazan 100 pertsona inguruk, zazpi traktorez eta lau behiz inguraturik, elkarretaratzea egin dute, "nekazaritzak, abeltzaintzak eta basozaintzak etorkizuna dute, erantzukizunez jokatu" lelopean.

Han, elikadura sektorea eta erakundeak kritikatu dituzte, aurrenekoak "kostuen azpitik ekoiztera behartzen gaituelako", eta bigarrenak "babes faltagatik".

"Elikadura kateko legea berehala aplikatzea", aldarrikatu dute. "Banaketak giderrak eskuetan edukitzea ezin dugu onartu, ekoizpen kostuak estaltzen ez dituzten prezioetara zigortuz", salatu dute.

Ondorioa "likidezia falta da, ekoizleak diru galerekin lanean ari direlako, eta pobretzen eta suntsitzen dituen banatzaile handi bati kateatuta bizi dira", azpimarratu dutenez.

Azkenik, EAEko erakundeei koherentzia handiagoa eskatu diete nekazaritza eta abeltzaintza familiarra babesteko orduan, "etxalde estrategikoak izan behar dira, eta ez beste batzuk".

 

Concentración en la plaza Arriaga de Bilbao. Foto: EFE Concentración en la plaza Arriaga de Bilbao. Foto: EFE

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aranburuk (LAB) "indarrak batzea" eta "neurri sakonagoak" eskatu ditu, ELAk euskararen inguruan egindako proposamenaren aurrean

Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko koordinatzaile nagusiak txalotu egin du ELAren proposamena, eta adierazi du hobetzera datozen ekimen guztiak "ongietorriak" izango direla. Hala ere, ohartarazi du egungo negoziazio kolektiboak "euskara gehiago" behar duela eta, oldarraldi judizial eta politikoaren aurrean, "neurri sakonagoak" behar direla.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X