LAN GATAZKA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bergarako eta Zarauzko IATetako langileek lau hilabete egin dituzte greban, negoziazioan aurrerapenik gabe

Itasua enpresak kudeatzen ditu Bergarako eta Zarauzko IAT estazioak, eta greban dauden langileek soldata igoera eskatzen dute Gipuzkoako beste zentro batzuetakoekin parekatzeko. 

itv bergara protesta

Protesta, Bergarako IAT estazioan. Artxiboko argazkia: EITB.

Bergarako eta Zarauzko IAT (Ibilgailuen Azterketa Teknikoa) zentroetako langileek lau hilabetetik gora egin dituzte greba mugagabean —uztailaren 13tik—, eta lan gatazka konpontzetik urrun, negoziazioek blokeatuta jarraitzen dute, Itasua enpresarekin. Besteak beste, soldatak Gipuzkoako beste IAT guneetako langileen soldatekin parekatzea eskatzen dute, ELAk behin baino gehiagotan salatu duenez. 

Greba mugagabearen ondorioz, Bergarako eta Zarauzko IAT zentroak itxita daude. Hori dela eta, egunero 500 azterketa tekniko gelditzen dira egin gabe, eta lau hilabeteko epean 60.000 ikuskapen bertan behera gelditu dira. 

Ibilgailuen azterketa teknikoa egiteko bost zentro daude Gipuzkoan, eta horietatik bi itxita daudenez, lanez gainezka daude gainerako hiru zentroetan (Andoain, Beasain eta Irun). 

Halaber, 2027ra arte ez dago hitzordurik Gipuzkoan eta hainbat gidari Nafarroara joaten ari dira ibilgailuen azterketa teknikoa egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X