Sare elektrikoa

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko sare elektrikoaren potentzia handitzeko inbertsioa 1.300 milioi eurokoa izango da eta 18.000 lanpostu sortuko ditu

Gaur eratu da Bilbon Euskadiko Sare Elektriko Berrirako Mahaia. Topaketaren helburua zen Euskadiko sare elektrikoaren egungo potentzia % 50 handitzeko jarduerak arintzea. Datozen bost urteetan 6.000 megawatt irabaziko ditu Euskadik.

(I-D) El director de Descarbonización del Gobierno Vasco, Guillermo Allende; el consejero de Industria, Transición Energética y Sostenibilidad, Mikel Jauregi; la viceconsejera de Transición Energética del Gobierno Vasco, Irantzu Allende, y el miembro del Gobierno Vasco, Poli Bilbao, durante la primera reunión de la ‘Mesa para la Nueva Red Eléctrica de Euskadi’, a 25 de noviembre de 2026, en Bilbao, Vizcaya, País Vasco (España). El Gobierno Vasco se ha reunido con Redeia e Iberdrola con el objetivo de acelerar la ampliación eléctrica y blindar la industria en el País Vasco. De esta manera el País Vasco ganará un 50% de capacidad eléctrica y asegurará más de 70.000 puestos de trabajo.



David de Haro / Europa Press

25/11/2026

1.300 milioi euro inbertituko dituzte Euskadiko sare elektrikoaren potentzia % 50 handitzeko —369 milioi garraioan eta 900 milio banaketa sareetan— eta 18.000 lanpostu sortuko dituzte.

Euskadiko Sare Elektriko Berrirako lehen Mahaia estreinakoz bildu da gaur, asteazkenarekin, Bilbon.

Bileraren helburua Euskadiko sare elektrikoaren egungo potentzia % 50 handitzeko jarduerak arintzea zen, datozen bost urteetan 6.000 megawatt irabaziko baititu, joan zen ostiralean Espainiako Ministroen Kontseiluan argindarraren garraio sarearen ahalmena handitzeko plana onartu ondoren.

Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek, Redeiak eta Iberdrolak "bi azelerazio palanka" identifikatu dituzte, Jauregik zehaztu duenez, industriak deskarbonizazio prozesuan "modu premiazkoagoan" behar dituen inbertsioei "lehentasuna" emateko —117 enpresa daude zerrendan—, baina baita etxebizitzetako eskaerari erantzuteko ere.

Eusko Legebiltzarra izapidetzen ari den "autobide erregulatzaileari" esker, administrazio epeak 24 hilabetetik 6ra murriztuko dituzte, eta 18.000 lanpostu sortuko dira; bai instalazio elektrikoetako erdi mailako lanbide heziketako profiletan, eta baita "etorkizuneko sistema" diseinatzeaz arduratuko diren profesionalen goi graduetan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X