Garraio publikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak garraio publikorako laguntzak luzatu ditu 2027 osorako, deskontu berberekin

Espainiako Gobernuaren % 20ko pizgarri hori euskal agintariek onartutakoari gehituko zaio eta beraz, % 40ko beherapena izaten jarraituko dute EAEko garraio publikoko erabiltzaileek. 

LURRALDEBUS
Lurraldebuseko autobusak.

Garraio pubolikorako laguntzak 2027 urte osorako luzatzea onartu du astearte honetan Espainiako Gobernuak eta, beraz, gaur egun indarrean dauden deskontuei eutsiko die, aldaketarik gabe, garraio publikoaren erabilera sustazeko helburuz, bai tokian-tokian, bai erkidegoetan, bai eta Estatuan ere. 

Modu horretan Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean jarraituko du egungo deskontu-egiturak: % 50 gazteentzat eta doakotasuna 16 urtetik beherakoentzat (Espainiako Gobernuak ordainduta). Gainera, % 40ko deskontua izango du biztanleriak, oro har,  Espainiako Gobernuaren (% 20), Eusko Jaurlaritzaren (% 10) eta operadore bakoitzaren ( % 10) artean banatzen delarik finantzaketa. 

Elma Saiz ministro bozeramaileak Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan azaldu duenez, Espainiako Gobernuak 1.13 milioi euro bideratuko ditu deskontu horietara, herritarrek garraio publikoa erabil dezaten eta eskuragarriagoa izan dadin.

Trenen, Estatuko autobusen eta Abonu Bakarraren tarifak

Tren-zerbitzuetan, 20 euroko hileko abonuari eutsiko zaio Aldirietan eta Errodalietan; gazteek 10 euroan eskuratu ahal izango dute eta doan izango da 14 urtera arte. Gainera, Distantzia Ertaineko deskontua % 40an mantenduko da (gazteek %50 gehiago) eta Zerbitzu Publikoaren Betebeharrean (ZPB) jasotako Avant lineek % 50eko deskontua izango dute. Laguntzen kapitulu honetan, aurreikusitako ekarpena 211 milioi eurokoa izango da.

Estatuaren eskumeneko autobus-lineetan, haurrentzako doako abonuari eusten zaio. Helduei dagokionez, 10 bidaiako abonuak % 40ko deskontua izango du, % 50ekoa hilabetekoak eta % 70ekoa gazteenak. Aurreikusitako inbertsioa 100 milioi eurokoa izango da.

Era berean, Abonu Bakarrari eutsiko zaio, hilean 60 euroko prezioarekin, 30 eurokoa gazteentzat. Abonu horrek bidaia tarifa lauarekin bidaiatzeko aukera ematen du Aldirietan eta Errodalietan,  Estatuaren eskumeneko autobusetan, Distantzia Ertainaeko trenetan eta ZPBdun Avant lineatan. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X