LEHIAKORTASUNARI BURUZKO TXOSTENA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Enpresa txikiek berrikuntza eta lankidetza zientifiko gehiago behar dute lehiakorragoak izateko, Orkestraren arabera

Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren aurtengo txostenak agerian utzi duenez, enpresa berritzaileek gehiago esportatzen dute eta erresilienteagoak direla ziurgabetasunaren aurrean. Hala, berrikuntza enpresa txikietan ere txertatzeko ahalegina eskatu du. 

(Foto de ARCHIVO)

Imagen de Revalheat.



REMITIDA / HANDOUT por TECNALIA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

02/11/2026
Tecnaliak garatutako Revalheat bero-transformadorea.

Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak beharrezkotzat jo du berrikuntza enpresa gehiagotara zabaltzea, batez ere enpresa txikietara, eta agente zientifikoekin lankidetza indartzea. Izan ere, horrek guztiak produktu, prozesu eta negozio aukera berriak ekarri ohi dizkie konpainiei. 

Orkestrak EAEko lehiakortasunari buruzko aurtengo txostena aurkeztu du gaur, eta bost jarduera-eremu proposatu ditu euskal industria bizkortzeko eta lehiakortasuna hobetzeko. Txostenaren arabera, berrikuntza "oso txertatuta" dago enpresa handietan (% 60k dute jardun berritzailea). Enpresa txiki eta ertainen kasuan, konpainien erdiek bakarrik dihardute berrikuntzan. 

Kontua da berrikuntzak eragin positiboa duela enpresen esportazio mailan. Bi datu argigarri: 2025ean, EAEko erdi eta goi teknologiako produktuen —batez ere makineria eta garraioa— esportazioak 17.843 milioi eurokoak izan ziren; hau da, esportazio guztien % 59,8. Berrikuntzak enpresen egonkortasunari ere laguntzen dio, eta azken bi urteotan esportazioak % 9 jaitsi badira ere, punta-puntako produktu horien esportazioek apenas izan dute gorabeherarik. 

Ezagutza zientifiko eta teknologikoa enpresen mundura iristea da txostenaren beste ardatzetako bat. Orkestrak emandako datuen arabera, enpresa txiki eta ertainen % 24,3k bakarrik egiten dute lan beste erakunde batzuekin; aldiz joera orokorra da enpresa handietan (% 73,6), eta horrek eragina du fakturazioan eta berrikuntzan. Txostenaren arabera, lankidetzan aritzen diren euskal enpresa berritzaileen % 86,9k berrikuntzaren bat lortzen du. 

Orkestrak azken oztopo bat ere aipatzen du txostenean: finantzaketa lortzeko duen gaitasuna. Izan ere, finantzazioa lortzeko ahalmena Europakoa baino askoz txikiagoa da gurean, eta horrek "asko mugatzen ditu hazteko aukerak".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X