Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Salgaien trafikoa % 1,6 handitu da Pasaiako portuan urteko lehen hamar hilabeteetan

Pasaiaren kasuan, urteko lehen hamar hilabeteetan 2.838.189 tona mugitu dira, eta 2025eko aldi berean 2.794.612 tona mugitu ziren; hortik dator % 1,6ko balantze positiboa.

(Foto de ARCHIVO)

Puerto de Pasaia.



REMITIDA / HANDOUT por DAVID VICENTE FOTOGRAFO

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

10/6/2026
Pasaiako portua. Argazkia: Europa Press

Pasaiako portuak (Gipuzkoa) 2.838.189 tona mugitu ditu urteko lehen hamar hilabeteetan, hau da, % 1,6 handitu du salgaien trafikoa aurreko ekitaldiko aldi berarekin alderatuta.

Gipuzkoako portuko hazkundea espainiar Estatuko portuetan izandakoa baino zertxobait handiagoa da, % 1ekoa izan baita estatu mailan (468.916.977 tona) urrira arte.

Pasaiaren kasuan, urteko lehen hamar hilabeteetan 2.838.189 tona mugitu dira, eta 2025eko aldi berean 2.794.612 tona mugitu ziren; hortik dator % 1,6ko balantze positiboa.

Bilakaera horretan, salgai iragankorrak % 55,1 handitu dira, erregai likidoen hornidura % 3,1 eta salgai orokorrak % 12,4.

Aitzitik, % 23,2 txikitu da ontziratu gabeko solidoen trafikoa, % 8,9 automobilena eta % 1 hornidurari lotutakoa.

Arrantzak, bestalde, % 16 egin du behera Pasaiako portuan, iazko lehen hamar hilabeteen aldean, Estatuko Portuek gaur zabaldutako datuen arabera. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X