% 18,9 hipoteka gutxiago sinatu dira irailean EAEn, eta % 33,3 gehiago Nafarroan
Espainiako Estatuan iazko irailean baino % 2,3 hipoteka gehiago sinatu dira; 46.469, guztira. Hain zuzen ere, 2010eko irailetik izandako kopururik handiena da.
Etxebizitza eraikin bat Donostian. Artxiboko argazkia: EFE
Aurtengo irailean iazko hilabete berean baino % 18,9 hipoteka gutxiago sinatu dira Euskal Autonomia Erkidegoan (2.003 hipoteka), eta % 33,3 gehiago Nafarroan (720 hipoteka), Espainiako Estatistika Institutuak asteazken honetan zabaldutako datuen arabera. Gainera, Nafarroa da hazkunde handiena izan duen autonomia erkidegoa.
Guztira, 2.003 etxebizitza mailegu sinatu dira EAEn: 1.007 Bizkaian, 716 Gipuzkoan eta 280 Araban. Gainera, hipoteken batez besteko zenbatekoa 192.357 eurokoa izan da EAEn.
Halaber, 1.427 hipoteka ezeztatu dira: 768 Bizkaian, 458 Gipuzkoan eta 201 Araban.
Bestalde, 720 etxebizitza mailegu sinatu dira Nafarroan.
Azkenik, Espainiako Estatuan iazko irailean baino % 2,3 hipoteka gehiago sinatu dira; 46.469, guztira. Hain zuzen ere, 2010eko irailetik izandako kopururik handiena da.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidosek Langraizen duen lantegiaren beharginek ez dute azaroko nomina kobratuko
Bruselak espedientea jar liezaioke Espainiari, gastu-muga gainditzeagatik
Espainiako Gobernuak garraio publikorako laguntzak luzatu ditu 2027 osorako, deskontu berberekin
Eusko Jaurlaritzak positibotzat jo du ICCATek adostutako hegaluzearen eta atun mojaren kuoten igoera: "Euskadiri mesede egiten dio"
Salgaien trafikoa % 1,6 handitu da Pasaiako portuan urteko lehen hamar hilabeteetan
Langile bat larri zauritu da Zallako enpresa batean