Diputazio Iraunkorrak berretsi egin ditu funtzionarioen soldata igoera eta LGS berriaren PFEZaren salbuespena
Espainiako Gobernuaren hiru dekretuak aho batez atera dira aurrera, aldeko 63 botorekin; soldaten sekretuaren amaiera ere onartu da.
2027an funtzionario eta langile publikoetzat % 4,5eko soldata igoera berretsi egin du gaur Kongresuko Diputazio Iraunkorrak, eta, era berean, onetsi egin du lanbidearteko gutxieneko soldata jasotzen duten herritarrek Pertsona Fisikoen Gaineko Zerga (PFEZ) ordaindu gabe jarrai dezaten. Soldaten sekretuaren amaierari ere eman dio bide.
Hiru legeok aho batez onartu dira, aldeko 63 botorekin. Hauteskundeen aurreko azken Diputazio Iraunkorra herritarren botoak erosteko baliatzea leporatu dio PPk Sanchezen Gobernuari. VOXek, berriz, ez du parte hartu osteguneko saioan.
(Informazioa osatzeko lanean ari gara)