Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

55 urteko gizon bat larri zauritu da Artikan, lan-istripu batean

Langilea 5 metro inguruko altueratik erori da, eta politraumatismo larriak ditu.

55 urteko gizon bat larri zauritu da gaur arratsaldean Artikan (Berriobeiti) lanean ari zela lan-istripu bat izan ostean. Behargina 5 metro inguruko altueratik erori da.

SOS Nafarroa 112 Larrialdiak Kudeatzeko Zentroak istripuaren berri jaso du asteazken honetan, 14:08an, eta bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia bat (medikalizatua) eta Foruzaingoaren patruilak bertaratu dira.

Foru Gobernuak jakinarazi duenez, langilea Artikako obra partikular batean zegoela gertatu da ezbeharra, eta 5 metro inguruko altueratik erori da.

Anbulantzia medikalizatuak gizona Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman du, Iruñera, eta bertan geratu da, politraumatismo larriekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X