Hauteskundeak Michelin lantegian: CCOOk irabazi arren, gehiengoak aldatu egin dira langileen ordezkaritzan
Gehiengo berria ELA, LAB, ESK eta CGT sindikatuen esku geratu da, orain arte UGT, CCOO eta CSIF sindikatuek osatutako gehiengoari aurrea hartu dio.
Gasteizko Michelin lantegia, artxiboko irudia. Argazkia: Europa Press.
Aldaketa egon da Gasteizeko Michelin fabrikako langileen ordezkaritzan: hauteskunde sindikalak izan dituzte gaur, eta CCOO sindikatuak irabazi badu ere, orain arte UGT eta CSIFekin batera eusten zion gehiengoari aurrea hartu diote ELAk, LABek, ESKk eta CGTk.
Gasteizko Michelinek lehen aldiz izango duen hitzarmen propioa negoziatu beharko dute, 2023an lantegiarteko batzordetik ateratzea erabaki eta gero.
CCOOk orain arteko 6 ordezkariei eutsi egin die, baina ordezkaritzaren erdia galdu du UGTk: lau ordezkari zituen, eta bi izango ditu aurrerantzean.
Mercedesen, berriz, langileek gauerdira arte bozkatuko dute.