Abidadura Handiko Trena
2020/02/21 - 17:26
Adifek lehiaketara atera du "Euskal Y"aren elektrifikazioaren zati bat
Proiektuko obren garapena bi fasetan egingo da, Gasteiz-Bilbo tartea alde batetik eta Bergara-Astigarraga bestetik.
2020/02/14 - 10:26
Bilboko eta Gasteizko sarbideak Jaurlaritzaren esku uztea hitzeman du Abalos ministroak
Arantxa Tapia sailburua eta Jose Luis Abalos Espainiako Gobernuko ministroa Madrilen bildu dira, 'Euskal Y'aren lanei bultzada emateko helburuarekin.
2020/02/13 - 21:31
Bilboko eta Gasteizko sarbideen lanak Jaurlaritzaren esku uztea hitzeman du Abalosek
Espainiako Gobernuak konpromisoa hartu du lanok Gasteizko Gobernuaren esku uzteko.
2020/02/05 - 13:35
Arantxa Tapia: "Energia berriztagarrien % 15 lortzeko modurik onena eolikoak dira"
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak haize-erroten aldeko apustua egin du, "Nafarroan bezala". 2024ko urtarrilaren 1a aipatu du AHT martxan jartzeko data, "paraleloan lan eginez gero".
2020/01/22 - 14:19
'Euskal Y'a "ahalik eta lasterren" gauzatzeko lanean ari direla dio Abalosek
Espainiako Garraio ministroa 'Basque Rail Way 2020' nazioarteko jardunaldian izan da. "'Euskal Y'ak Espainiako eta Europako gainerako herrialdeetako herritarrengana hurbilduko du Euskadi", esan du.
2020/01/22 - 11:46
Tapiak eta Abalosek bilera egingo dute otsailaren 13an AHTaren lanak bultzatzeko
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak konpromisoa agertu dute tren lasterraren lanak 2023rako bukatzeko.
2020/01/22 - 11:42
Arantxa Tapia eta Jose Luis Abalos otsailaren 13an bilduko dira
Otsailaren 13an Arantxa Tapiarekin bilera egingo duela jakinarazi du Abalosek. Arantxa Tapia sailburuak bi gobernuen artean dagoen konpromisoa azpimarratu du.
2020/01/22 - 11:18
AHTaren aurkako pankartak atera dituzte Kursaalen Basque Railway topaketan
Eneko Goia alkatea hitz egiten ari zela, eszentatokira igo dira hainbat lagun eta AHTren aurkako pankarta bana atera dute. Goiak eszenatokitik alde egin du. Protestak 10 minutu iraun du.
2019/12/05 - 12:32
Donostian AHTaren geltokia egiteko lanak lizitatu ditu Eusko Jaurlaritzak
'Euskal Y'-aren hiru terminaletatik lehena izango da Atotxako geltoki berria. Lanek 97 milioi euroko aurrekontua dute, eta 2023rako amaituko dituzte.
2019/09/18 - 16:53
Espainiako ezegonkortasun politikoak zaildu egiten du AHTaren lanak garaiz amaitzea
Lehendik ere atzerapen handia darama Abiadura Handiko Trenak eta 2015etik Espainiako Gobernuan dagoen ezegonkortasunak are zailago egiten du lanak 2023an amaitzeko helburua.
2019/08/30 - 16:13
'Euskal Y'-aren eta Nafarroaren arteko lotunerako egindako txostena iraungitzear dago
Jaurlaritzak begi onez ikusten du Espainiako Sustapen ministerioak Santander-Bilbo loturarako egindako txostena, baina 'Euskal Y'-an gertatzen ari diren atzerapenak larritzat jo ditu.
2019/08/01 - 15:42
Adifek AHTren hiru lan esleitu ditu EAEn, ia 200 milioi euroan
Bergarako lotunean bi zati egiteko lanak lizitatu ditu; baita, Gasteiz eta Bilbo lotzen dituen ibilbidean larrialdi irteera berriak eraikitzeko lanak zein Elorrio-Elorrio tartekoak ere.
2019/08/01 - 14:35
Estatuan gobernurik ez egoteak euskal industrian eragiten du, Tapiaren esanetan
Sailburuak azpimarratu duenez, enpresek lehiakortasun arazoak dituzte eta azpiegituretan egin beharreko lanak atzeratzen eta geldotzen ari dira.
2019/07/24 - 14:07
Jaurlaritzak amaitutzat eman du AHTaren Gipuzkoako tartea
Antzuolatik Ezkiora doan zatia da, Euskal Trenbide Sareak (ETS) eraikitakoa. Astigarragatik Donostiara sartzeko azken tartea eta geltoki berria baino ez dira falta.
2019/07/05 - 22:57
AHTaren Gasteizko zatia egiteko kostua aurreikusitakoa baino % 20 gehiago izango da
Proiektuak 872 milioi euroko aurrekontua du, aurreikusitakoa baino ia 150 milioi gehiago. Hiriburutik ateratzeko bi aukera eman baditu ere, Ministerioak nahiago du Arkautitik irtetea.
2019/07/05 - 22:35
AHTaren Gasteizko zatiak esandakoa baino 150 milioi euro gehiago balioko du
872 milioi euro kostako da Abiadura Handiko Trenaren Gasteizko zatia egitea, urtarrilean Sustapen Ministroak esandakoa baino 150 milioi euro gehiago.
2019/06/28 - 12:22
AHTa Gasteizera iristeko epea ez dela betetzen ari esan du Eusko Jaurlaritzak
Exekutiboaren hitzetan, Atlantikoko tren korridoreak atzerapen "kezkagarria" du, eta eskualde guztien "garapen sozioekonomikoa oztopatzen ari da".
2019/06/21 - 12:34
AHTaren Bilboko lanak 2020ko ekainerako egongo dira lizitatuta, Tapiaren hitzetan
Abiadura handiko trena lurpetik sartuko da Abandoko geltokira, eta 2023rako egongo da prest.
2019/05/18 - 17:59
AHTa alde batera uzteko eta 'tren soziala' bultzatzeko eskatu dute Gasteizen
40 traktorek ireki dute manifestazioa. 'Abiadura Handiaren aurrean, alternatiba merkeagoak' defendatu dituzte, 'hiriburuez gain, herriak ere lotuko dituzten alternatibak, alegia'.
2019/04/11 - 18:44
AHTa 2024an jarriko dute martxan, Jaurlaritzaren aurreikuspenaren arabera
Jaurlaritzak azaldu duenez, euskal hiriburuak lotzeko trenak ordu erdiro aterako dira, eta bidaia-txartelaren prezioa 8 euro ingurukoa izango da.