Abidadura Handiko Trena
2017/06/27 - 00:52
AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril
Espainiako Sustapen Ministerioak berretsi du euskal ‘Y’ AVErekin lotzeko lanak 2023an amaituko direla.
2017/06/24 - 13:36
AHTren 'errentagarritasuna' defendatu dute EAJk, PSEk eta PPk
EH Bildurentzat, ordea, "zarrastelkeria" da Europak agindutako tunel batzuk egin behar izatea; bestalde, Elkarrekin Podemosek azpiegituraren kontuak ikuskatzea eskatu du.
2017/06/23 - 00:30
Adifek larrialdiko irteerak egin beharko ditu AHTren 11 tuneletan
Dagoeneko eraikita dauden tunelak dira moldatu beharrekoak. Amaituta zeuden Europar Batasunak segurtasun araudia eguneratu zuenean.
2017/06/12 - 20:14
Tramiteak azkartuko dituzte, AHTren obrak Gasteizen 2023an amaitzeko
Sustapen Ministerioak ikerketa bakarra egingo du AHTa hirian nondik sartuko den eta geltokia non egingo duten erabakitzeko.
2017/05/25 - 23:10
Sustapen Ministerioak esan du AHTa 2023an iritsiko dela Iruñera
Iñigo de la Serna ministroak akordio berriaren zirriborroa eman dio Nafarroako Gobernuari; izan ere, aurreko ituna 2010ekoa zen eta aurrekontuak nahiz epeak zaharkituta geratu dira.
2017/05/12 - 17:02
'Euskal Y'a eta Nafarroa lotzeko beharra azpimarratu dute Tapia eta Ayerdik
Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko ordezkariek azpimarratu dutenez, Europarekin lotzeaz gain, Atlantikoko eta Mediterraneoko bi korridoreen arteko lotura ekarriko du.
2017/03/13 - 20:41
Adifeko segurtasun arduradun ohiak epailearen aurrean deklaratuko du
013ko uztailaren 24an jazo zen ezbehar hartan 80 pertsona hil eta 140 zauritu ziren. Hasieran, Francisco Garzon treneko makinista inputatu zuen, bakarrik.
2017/03/06 - 10:09
Euroeskualdeak abiadura handiko loturari buruzko ikerketak agindu ditu
Iñigo Urkullu lehendakariaz gain, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak Bordeleko tren-geltokia bisitatuko du.
2017/03/01 - 13:52
AHTra diru gehiago bideratzeko prest agertu da Eusko Jaurlaritza
Arantxa Tapiak azaldu duenez, obra berriak egiteko Sustapen Ministerioarekin akordioa itxiz gero, inbertsioa handitzeko aukera legoke.
2017/03/01 - 13:40
Honelakoa izango da AHTaren sarbidea Donostian
Atotxako geltoki berria Tabakaleraren ingurunean integratuko da egungo geltokiaren arkitekturarekin bat eginez.
2017/03/01 - 10:00
Horrelakoa izango da AHTren sarbidea Gasteizen
Tren lasterra lurpetik joango da hirigunearen erdialdean, eta geltokia Dato kalean paratuko dute.
2017/02/28 - 20:02
Behin betiko akordioa: Honelakoak izango dira AHTaren geltokiak
Jaurlaritzak, Sustapen Ministerioak eta hiru hiriburuetako alkateek behin betiko akordioa lortu dute AHTaren sarbideei buruz.
2017/02/28 - 10:09
AHTa hiriburuetan nola sartuko den behin betiko erabakitzeko, bilera
Arantxa Tapia sailburua eta Bilboko, Donostiako eta Gasteizko alkateak Sustapen ministroarekin bilduko dira arratsaldean, akordioa ixteko.
2017/02/18 - 15:03
Astigarraga eta Irun arteko erraila 2019ko udan amaituta egon daiteke
Arantxa Tapia eta Iñigo de la Serna Espainiako Gobernuko Sustapen ministroa obrak bisitatzen izan dira, eta zenbait zamaketarik protesta artean hartu dituzte.
2017/02/18 - 13:56
Tapia: 'Behingoz jarri gara Europara begira'
Astigarraga eta Irun lotuko dituen hirugarren tren-erraila egiteko obren hasiera-ekitaldian izan da Arantxa Tapia Garapen Ekonomikorako sailburua.
2017/02/17 - 20:11
Astigarraga eta Irun arteko AHTko obrei hasiera emango diete gaur
Hirugarren erraila beharrezkoa da Abiadura Handiko Trena Donostiatik Baionara nahiz Parisera iritsi dadin.
2017/02/01 - 17:30
ELAk eta LABek AHTaren kontu-ikuskaritza independientea eskatu dute
Bestalde, proiektuan 'euro bat gehiago' ez gastatzea aldarrikatu dute bi sindikatuek.
2017/02/01 - 16:42
PSE-EEko Odon Elorzak AHT defendatu eta Podemos kritikatu du
PSE-EEko Odon Elorzak Abiadura Handiko Trena defendatu eta Podemos kritikatu du aurka egoteagatik EH Bildu bezala. Azpiegitura garrantzitsu honen alde egingo omen du Pedro Sanchezen gobernuak.
2017/01/31 - 19:17
Nafarroan AHTren ibilbidea osatzea adostu dute
Iruñea 'Euskal Y'arekin eta Zaragozarekin lotu nahi ditu Nafarroako Gobernuak, eta Sustapen Ministerioa horretarako prest agertu da.
2017/01/27 - 21:13
Horrelakoa izango da AHTren sarbidea Bilbon
AHTren sarrera lurpean egongo da Bilbon. Geltokia Abandon eraikiko dute.