AHTa hiriburuetan nola sartuko den behin betiko erabakitzeko, bilera
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetako ordezkari nagusiak Madrilen izango dira gaur, Iñigo de la Serna Sustapen ministroarekin bilera egiteko. Abiadura Handiko Trena (AHT) izango dute hizpide, Bilbon, Donostian eta Gasteizen nola sartuko den behin betiko erabakiko baitute.
Adifeko eta Euskal Trenbide Sareko (ETS) adituek asteak daramatzate txosten teknikoak egiten. Bilbokoa eta Donostiakoa erabakita dago; Gasteizkoan, berriz, hainbat aukera daude mahai gainean. Horrez gain, Arabako hiriburuaren iparraldea Arratzua-Ubarrundiarekin nola lotu aztertu behar dute; izan ere, bertatik egingo dute Bergarako lotunearekin konexioa, hau da, 'Euskal Y'aren hiru adarrak batzen diren gunearekin.
Batzarra 17:00etan da hastekoa, Sustapen Ministerioaren egoitzan, eta Tapia sailburua eta Juan Maria Aburto, Eneko Goia eta Gorka Urtaran (Bilboko, Donostiako eta Gasteizko alkateak, hurrenez hurren) ere dira joatekoak.
Aldeek Madrilen duela hilabete izandako bileran, hiru euskal hiriburuen sarbidea nolakoa izango zen zehaztu zuten.
Gasteizkoa, erabakitzeke
AHTaren Bilboko sarbidea lurperatu egingo dute Abandoko geltokian, eta Donostian Tabakalerarekin bat egingo du. Bi proiektu horiek zehaztuta daude jada. Gasteizkoa, ordea, erabakitzeke dago, eta hainbat aukera aztertzen ari dira.
Aukeretako bat egungo trenbidea Arkauti mendebaldean lurperatzea da, beste bat Arkauti paretik joango litzatekeen biaduktu bat eraikitzea litzateke, eta hirugarren proposamenaren arabera, sarbidea zero kotan egitea da, Arkauti ekialdean.
Nolanahi ere, gauza bat argi dago: lurpean joango da, eta geltokia Gasteizko erdigunean egongo da.
Arabako hiriburuaren sarbidea ez ezik, Gasteiz Arratzua-Ubarrundia herriarekin nola lotu ere zehazteke dago. Bertatik egingo dute Bergarako lotunearekin konexioa, hau da, 'Euskal Y'aren hiru adarrak batzen diren gunearekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentsiodunek gutxieneko pentsioak LGSra arte osatzea eskatuko dute berriz ere datorren ostegunean Gasteizen
Mobilizazio horrekin, Eusko Jaurlaritzari eta Legebiltzarrari gogorarazi nahi diete "ezin dela denbora gehiagoz luzatu gutxieneko pentsioen osagarria LGSraino iristeko konpromisoa, are gehiago bizitzaren kostua nabarmen garestitzen ari denean", defendatu dute pentsiodunek.
Euskal langileria kalera atera da Maiatzaren Lehenean
ELA eta LAB deialdi bereizietan atera dira kalera, ESK eta LSB-USO bezala; CCOO eta UGT, aldiz, elkarrekin mobilizatu dira.
Gutxieneko soldata propioa ezartzeko aldarriarekin "jarrera argia" eskatu dio ELAren idazkari nagusiak lehendakariari
1.500 euroko gutxieneko soldata propioa ezartzeko “patronala interpelatzen eta presionatzen” jarraitzeko prest agertu da Mitxel Lakuntza. Eskubide sozialen alde egiteaz gain, euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidea ere aldarrikatu du ELA sindikatuaren idazkari nagusiak.
Berdelaren kostera txarraren eragina arintzea lortu da, eta antxoaren bilakaera "hobea" izan da Euskadin
Arrantza-sektoreko ordezkariak kezkatuta agertu dira berdelaren egoerarekin, eta berreskuratze-neurrien beharra aztertzeko eskatu dute. Ildo horretatik, antxoari ezarritako kudeaketa-ereduaren eragin positiboa nabarmendu dute.
Maiatzaren 1eko mobilizazioetan, LGS propioa, pentsio eta soldata "duinak" eta etxebizitza eskubidea aldarrikatu dituzte
ELA eta LAB bakoitza bere aldetik atera dira kalera, ESK eta LSB-USO bezala; CCOO eta UGT, aldiz, elkarrekin mobilizatu dira. Alderdi politikoek ordezkariak bidali dituzte deialdi horietako askotara.
Lan eskubideak arriskuan daudela ohartarazi du Anduezak, eta Euskadiko LEPetako euskara eskakizunak kritikatu ditu
PSE-EEko buruaren esanetan, langileak mehatxupean daude eskuin eta ultraeskuinaren eta nazioarteko gerren ondorioz, baita EAJk eta EH Bilduk enplegu publikoan dituzten politiken ondorioz ere.
Tubos Reunidoseko langile talde batek Amurrioko greba mugagabeari buruzko erreferenduma egitea eskatu du
Enpresa batzordeak deituta, martxoaren 15etik daude greba mugagabean Amurrioko lantegian. ELAk, LABek eta ESK-k babestu zuten lanuztea, eta CCOO eta UGT kontra agertu ziren. Azken horiek hasieratik eskatu dute grebari buruzko erabakia erreferendumean hartzea.
Behargin bat hil da Zamudion, lan-istripuz
Langileak 61 urte zituen. Ezbeharra ostegun goizean gertatu da, Ugaldeguren industrialdean, eta biktima bertan hil da, osasun-zerbitzuek esku hartu duten arren. ELAk lan-istripua salaktzeko elkarretaratzea deitu du maiatzaren 5erako.
AAk 2,3 milioi lanpostu suntsitu ditzake datorren hamarkadan Espainian
Bereziki enplegatu administrarien eta erdi-mailako zein goi-mailako teknikarien taldeei eragingo lieke. Hala ere, AAri lotutako 1,61 milioi lanpostu berri inguru sortuko lirateke eta, horrek, suntsitutako lanpostuen zati handi bat konpentsatuko luke.
Nafarroako Volkswagenek 500-1.000 langile artean beharko ditu 2027an, ekoizpen-aurreikuspenak berretsiz gero
Ekoizpen bolumen "oso handiak" espero ditu konpainiak datorren urterako eta, datuak behin-behinekoak diren arren, laster ekingo dio enpresak barneko eta kanpoko langileak hautatzeko, prestatzeko eta gaitzeko prozesuari, espezialitate profesionalen beharrak betetzeko, hala nola elektromekanikariak, txapistak eta hornitzaileak.