Abiadura Handiko trena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adostu dute AHTa Bilbon, Gasteizen eta Donostian nola sartuko den

Bilbon, geltokia osorik lurperatuko dute; Donostian, geltoki intermodala eraikiko dute; eta Gasteizen, trena lurpetik joango da hiri-gunean.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Horrela izango dira AHTren sarrerak euskal hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzako, Espainiako Gobernuko eta Bilboko, Gasteizko eta Donostiako teknikariek adostu dute Abiadura Handiko Trena (AHT) euskal hiriburuetan sartzeko modua.

Bilbon, Abiadura Handiko Trena lurpetik sartuko da. Abandon egongo da geltokia, egungo trenbide gunearen azpialdean.

Donostian, sarbidea eta geltokia egungo trenbidearen gainean eraikiko dute. Geltoki intermodala izango da. Proiektuak egungo tren eta autobus geltokiak eta Tabakaleraren eraikina bilduko ditu, tren eta autobus zerbitzuak bateratuta.

Gasteizen, behin betiko sarbidea eta geltokia nola egin zehazteko lanean ari dira oraindik. Hortaz, baztertu egin dute behin-behineko egitasmo bat abiarazteko aukera. Alabaina, aurreratu dute Abiadura Handiko Trena lur azpitik igaroko dela zati batzuetan, hala nola, hiri-gunean.

Alde guztiak Madrilen bildu dira gaur, Adif trenbideetako azpiegitura administratzailearen ordezkariekin batera, eta AHTren sarbide eta geltoki proiektu ezberdinak aztertu dituzte.

Euskal ordezkaritzak AHTa Bilbon, Gasteizen eta Donostian sartzeko proposamenak aurkeztu ditu. Bi administrazioek aukera ezberdinak aztertu dituzte eta azkenean akordio batera iritsi dira.

Espainiako Gobernuaren Sustapen Ministerioak, Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomikorako eta Azpiegitura Sailak eta Bilboko, Gasteizko eta Donostiako Udalek akordioa berretsi beharko dute orain.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X