Abidadura Handiko Trena
2024/07/08 - 13:29
Ramiro Gonzalezek Ministerioari eskatu dio Euskal "Y"ari buruzko txostena urtea amaitu aurretik buka dezala
Arabako ahaldun nagusia Radio Euskadiko "Boulevard" saioan izan da. Gipuzkoako Aldundiarekin aurrez aurre jartzea sahiestu du.
2024/07/02 - 15:45
Arabako ahaldun nagusiak uste du teknikariek Euskal Y-aren lotunea Gasteiztik egitea berretsiko dutela
Lotura hori Ezkiotik egitea defendatu du Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak, eta bide horren alde jarraituko dutela lanean Espainiako Gobernuarekin. Jaurlaritzako bozeramaileak, berriz, esan du "diputazio guztiak errespetzen" dituela eta ziur dagoela akordio batera iritsiko direla.
2024/06/21 - 14:30
Eider Mendoza: "AHTren Ezkio-Itsasoko konexioa ezinbestekoa da Gipuzkoarentzat"
Ezkio-Itsasoko irtenbidea 25 minutu laburragoa dela azaldu du Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak. Bere hitzetan, "ezin da ontzat eman ibilbideen denborak luzatuko dituen irtenbide bat".
2024/06/17 - 14:12
Gazteentzako % 90erainoko deskontuak tren eta autobus txarteletan uda honetan
18 eta 30 urte bitarteko gazteek gaurtik eska dezakete tren eta autobusetan beherapenak izateko kodea Garraio eta Mugikortasun Ministerioaren webgunean. Deskontuek uztailaren 1etik irailaren 30era bitarteko bidaia-txarteletarako balioko dute.
2024/06/14 - 14:23
Gasteizen AHTa lurperatzeko lanek aurrera egin dute bost urtez blokeatuta egon ostean
11.000 alegazio jaso ditu bost urtean egitasmoak, eta horiek guztiak aztertu ostean iritsi da onespena. Hain zuzen ere, obra horiek Salburua inguruan izan dezaketen ingurumen-inpaktuarekin lotuta aurkeztu dituzte alegazio gehienak.
2024/06/14 - 14:19
Maider Etxebarria: ''AHTaren informazio azterlana onartzea aurrerapauso nabarmena da''
AHTa Gasteizera heltzeko eta bertatik ateratzeko proiektuaren azterketa informatiboa onartzeak dakarren "aurrerapen esanguratsua" azpimarratu du alkateak, eta Oscar Puente ministroari gogorarazi dio "onartutako protokolo bat" dagoela geltokia lurperatzeko lanak ordaintzeko.
2024/06/01 - 14:41
Irun eta Donostia arteko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 3tik 25era AHTaren lanengatik
Etenaldia Hernaniraino iritsiko da kasu batzuetan. Espainiako Garraio Ministerioa Aldundiarekin eta kaltetutako udalekin jarriko da harremanetan informazio guztia emateko.
2024/05/28 - 14:51
Gasteizen trena lurperatzeko lanak sinatuta daudela dio Aldundiak: ''Sinatutakoa bete egin behar da eta kito''
Horrela erantzun dio Ramiro Gonzalezek Oscar Puente Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko ministroari. Izan ere, lurperatzeak "behar diren kasuetan bakarrik" egitearen alde egin zuen atzo, eta hiriek trenbideak lurperatu nahi badituzte kostuaren % 70 bere gain hartu beharko dutela aurreratu zuen.
2024/05/20 - 17:25
EH Bilduk Irun eta Brinkola arteko Renfe aldiriko tren zerbitzua normaltzeko eskatu dio Garraio Ministerioari
EH Bilduko alkate eta zinegotziek Renfeko aldirietako zerbitzuaren erabiltzaileen kexak helaraziko dizkiote Espainiako Garraio Ministerioari. AHTren obrak eta matxurak direla eta, atzerapenak gero eta handiagoak dira.
2024/05/08 - 10:40
Irun eta Lezo arteko trenbidea itxita dago, tuneletako batean pitzadurak atzeman ondoren
Arazoa konpondu bitartean, Irunera heltzeko Euskotreneko garraiobidea (topoa) hartu beharko da Errenteriako edota Pasaiako geltokietan. Halaber, topo zerbitzurik ez dagoen orduetarako, Irun eta Lezo-Errenteria bidea egiteko autobusak jarri ditu Renfek.
2024/04/20 - 22:26
Ehunka lagun bildu dira Altsasun, "AHTaren kontra eta betiko trenaren alde"
Abiadura handiko trenak Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan kaltetutako udalerrietako alkate gehienek adierazpen bat sinatu dute AHTaren alternatiba babesteko.
2024/04/15 - 13:49
AHTak Erriberabeitian izango duen ibilbidea eta Miranda Ebrorekin lotura baztertu dute Arabako Batzar Nagusiek
EH Bilduk, PPk eta Elkarrekin Arabak mozio bat babestu dute, "ingurumenean, paisaian eta akustikan eragin neurrigabea" duen proiektuaren aurrean "alternatibak" eskatzeko.
2024/03/08 - 19:12
Talgo erosteko jasotako eskaintza aztertuko dutela esan du Sanchezek, egonkortasuna bermatzea lehentasun duela
Hungariako enpresa batek Talgo oso-osorik 619 milioiren truke bereganatzeko eskaintza publikoa egin du. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak nabarmendu duenez, etorkizuna egonkortzea lehenetsiko da, "proiektu estrategikoak eta lanpostuak defendatzearekin batera".
2024/02/15 - 19:26
Tren kontrolatzaileen greba batek trenbideko trafikoari eragingo dio asteburuan Ipar Euskal Herrian
Ostiraletik igandera, tren gutxiago ibiliko dira hainbat lineatan. Grebalariek soldata igoerak eta langile-taldea handitzea eskatzen dituzte.
2024/02/15 - 18:37
Abando berria irudietan: horrelakoa da lehiaketa publikoko proiektu irabazlea
Proiektu irabazlea ostegun honetan jakinarazi da. Abandoko geltokiaren eremua antolatzeko deitutako Proiektu Lehiaketaren Epaimahaiak, epaia eman ondoren.
2024/02/15 - 14:28
Horrelakoa izango da etorkizuneko Abando auzoa: parke erraldoi bat, geltokiaren ganga historikoan integratuta
"Abando Taupadak" proposamenak irabazi du etorkizuneko Abando auzoko diseinu urbanistikoa erabakitzeko Bilboko Udalak antolatutako proiektu-lehiaketa.
2024/02/12 - 17:20
Euskadik AHTaren Gipuzkoako zatia bukatu du, eta 2027an martxan izatea espero du
Euskadik eutsi egin dio AHTa 2027an martxan izateko aurreikuspenari, Iñaki Arriola Garraioetako sailburuaren arabera, eta Gipuzkoako zatiko ibilbidea amaitu dutela iragarri du.
2024/01/31 - 20:37
AHTaren trazadura lan guztiak 2025eko lehen seihilekorako egongo dira bukatuta
Iñaki Arriola Jaurlaritzako Garraio sailburuaren arabera, Gipuzkoako adarraren lanak legealdia amaitu baino lehen egongo dira amaituta.
2024/01/20 - 15:01
AHTaren aurrekontua zaintza sistema indartzera bideratzeko aldarrikatu du martxa batek Iruñean
Abiadura Handiko Trenaren aurkako protesta izan da, AHT Gelditu plataformak deituta, "Zaintza kolektibo eta lurra zaintzeko eskubidearen alde. Elefante txuririk ez!" lelopean.
2023/12/13 - 12:27
Puentek ziurtatu du Espainiako Gobernua ezin dela "azkarrago joan" AHTa Euskadira iristeko prozesuan
"Lan horiei arreta eta lehentasun handiena ematen ari gara. Gobernuaren esku dauden hemeretzi zatietatik hamahirutan plataformak eginda daude —gainegitura falta dute—, eta 6 gauzatze bidean daude", zehaztu du.