LEHIAKETA PUBLIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Horrelakoa izango da etorkizuneko Abando auzoa: parke erraldoi bat, geltokiaren ganga historikoan integratuta

"Abando Taupadak" proposamenak irabazi du etorkizuneko Abando auzoko diseinu urbanistikoa erabakitzeko Bilboko Udalak antolatutako proiektu-lehiaketa.
Iragarkia
20240215172611_abando_
18:00 - 20:00
Abando berria irudietan: horrelakoa da lehiaketa publikoko proiektu irabazlea

"Abando Taupadak" proposamenak irabazi du etorkizuneko Abando auzoko diseinu urbanistikoa erabakitzeko Bilboko Udalak antolatutako proiektu-lehiaketa.

Hain zuen, OVE Arup & Partners SAU/ Arquitectura Agronomia, S. L. P/ G&C Arquitectura y Urbanismok osatutako taldearen proposamena aukeratu du epaimahaiak, aurkeztu diren bost proposamenetatik egokiena delakoan.

Proiektu irabazlea etorkizuneko parke zentralaren jarraitutasuna indartzeko premisatik abiatzen da, eta, geltokiaren barruan, ganga historikoarekin integratzen du espazioa.

Maketa irabazlea Maketa irabazlea

Aldiz, eraikinak eta ekipamenduak espazioa askatzeko eta Abandotik parkera diagonaleko ikusizko lerroak sortzeko antolatzen ditu.

Ildo horretan, zuhaitzek parkea zatitzen dute, eraztunen bidez: kanpoko perimetroan, tamaina handiagoko landareak daude, eta, erdiguneetan, landare gutxiagoko eremu argiagoak. Hala, parkea Hurtado de Amezaga kalearekin lotzen da, geltokiko gangaren barrualdetik. Ardatz nagusiak geltokiari zerbitzua ematen dion kiss and ride motako gune bat ere badu, hau da, ibilgailu pribatuen egonaldia mugatuta daukan eremu bat.

Etorkizuneko Hurtado de Amezaga kalea Etorkizuneko Hurtado de Amezaga kalea

Bestalde, etxebizitzak etxadi urratuetan antolatzen dira, oinezkoen eta ibilgailuen fluxuari erantzuteko. Gainera, bizitegi-blokeak altuera desberdinetakoak dira, eguzki-argitasun handiagoa lortzeko.

Maketa irabazlea Maketa irabazlea

"Abando Taupadak" proiektuak puntuaziorik altuena lortu du antolamendu-proiektua etorkizuneko lurpeko geltokiarekin integratzeko moduari dagokionez, Bilboko Udalak azaldu duenez: ganga historikoa kontserbatzeko formula, oinezkoen eta ibilgailuen sarbideak eta sestra gaineko urbanizazioa, besteak beste. Era berean, oso positibotzat jo du epaimahaiak mugikortasun-zerbitzuen (taxiak, autobusak...) integrazioa eta funtzionaltasuna, bai eta bizikletak aparkatzeko eremu bat izatea ere.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X