Gazteentzako % 90erainoko deskontuak tren eta autobus txarteletan uda honetan
Bueltan da, bigarren urtez jarraian, "Verano Joven 2024" edo "uda gaztea" programa. Aurten ere, 18 eta 30 urte bitarteko gazteek % 90erainoko beherapenak izango dituzte udan tren eta autobusean bidaiatu ahal izateko. Gaurtik, ekainak 17tik, kodea eska daiteke Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko Ministerioaren webgunean erregistratuta.
Deskontuak aplikatuko dira 2024ko uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean bidaia-data duten txartelen salneurrietan, eta uztailaren 1ean ekingo zaio txartelen salmentari. Nolanahi ere, ezingo da atzeraeraginezko deskonturik egin.
Kodeak, uda sasoi osorako eta programan sartutako garraiobide guztietarako baliko du eta NAN edo AIZ zenbakia eta karaktere multzo bat izango ditu, eta erabiltzaileek emandako mugikorrera edo posta elektronikora bidaliko da.
Deskontu motak
Beherapenak treneko eta autobuseko txarteletan aplikatuko dira, eta zerbitzu motaren, ibilbidearen eta enpresaren araberakoa izango da. Adibidez, deskontuak % 90etik gorakoak izango dira ohiko distantzia ertaineko trenetan eta Espainiako Estatuaren eskumenekoak diren autobus bidaietan. Beherapenak % 50etik gorakoak izango dira, berriz, Avant eta abiadura handiko trenetan edo Interrail Global Malguetan ere.
Deskontu horiek ez dituzte bestelako gastuak ordainduko, alegia, ez du balioko tasa, ekipaje edo zerbitzu osagarrientzako, eta bidaia ezeztatuz gero, erabiltzaileek dagozkien gastuak bere gain hartu beharko ditu.
Zer egin behar da?
Beherapen horiez gozatu nahi duen orok Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko Ministerioaren webgunean erregistratu beharko du, NAN, AIZ edo pasaportearekin. Baldintzak betetzen badira, onuradunak kode pertsonal bat jasoko du mugikorrean edo posta elektronikoan, berak aukeratutako bidean, hain zuzen ere, eta programan parte hartu duten tren eta autobus txartel guztietan izango ditu beherapenak udan zehar.
Erreserba gutxienez 24 ordu lehenago egin behar da, baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.
Isunak
Txartel edo beherapen horiek behar bezala erabiltzen ez duenak isuna jaso dezake, 200 eurorainokoa, edo neurriaren onuradun izaten jarraitzeko gaitasuna bertan behera gera daiteke. 750 eurorainoko isunak jarri ahal izango dira trenbideko garraioaren kasuan, eta 200 eurorainokoak autobusaren kasuan, kodearen onuraduna bidaiariarekin bat ez badator; ministerioak, berriz, kodea kendu ahal izango die sei erabilera oker baino gehiago pilatzen dituzten erabiltzaileei.
Uda Gaztea Programaren helburua gazteen artean uda sasoian garraiobide seguruagoa, fidagarriagoa, erosoagoa, ekonomikoagoa eta iraunkorragoa sustatzea da. Horrez gain, gazteen ikaskuntza eta independentzia sustatzea du jomuga, baita harreman pertsonalak eta europar sentimendua indartzen laguntzea ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.