Abokatuak
2017/02/25 - 14:31
Fidantzapean aske utziko dute gaur bertan Arantza Zulueta abokatua
2014tik Zulueta preso da ETAren zuzendaritzaren eta espetxean dauden presoen arteko bitartekari lanak egitea leporatuta.
2017/01/07 - 21:32
Arantza Zulueta abokatua aska dezatela eskatzeko martxa egin dute
Hiru urte daramatza prebentzio-espetxealdian, Cadizen, epaiketaren zain. Isolamenduan dago eta bertan dituen muturreko baldintzak salatzeko atera dira kalera.
2016/10/05 - 16:20
Sanferminetan atxilotutako biren abokatuak uko egin dio defentsari
Carmen Sala abokatua ez dago ados gainerako abokatuek orain arte jarraitutako estrategiarekin; izan ere, bere ustez komunikabideetan epaiketa paraleloa ari da jazotzen.
2016/10/05 - 02:37
Auzipetutako bi gazteren abokatuak uko egin dio horiek defendatzeari
Carmen Sala abokatuak ohar baten bidez jakitera eman duenez, gainerako abokatuekin desadostasun handiak ditu auzipetutako gazteen defentsa prestatzeko.
2016/08/25 - 17:05
Emakume bati eraso zion zinegotzia genero-indarkeriako abokatua da
Mario Rosado Bilbon atxilotu zuten, kalez jantzita zeuden hiru polizia-agentek emakume bati kolpea ematen ikusi ostean.
2016/08/18 - 18:24
Iruñeko bortxaketaren auzia 'argia' dela esan du biktimaren abokatuak
"Kondenatu egingo dituzte, noski; argi eta garbi", adierazi du akusazio partikularrak, espetxean dauden bost gizon andaluziarrei buruz.
2016/07/13 - 16:53
Zoru klausulen diru guztia ez bueltatzearen alde agertu da EBko abokatua
Albiste txarra zoru-klausulen kaltetuentzat. Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko abokatu nagusiak bankuek diru guztia ez bueltatzearen alde egin du, Auzitegi Gorenaren sententziari arrazoi emanez.
2016/07/13 - 12:18
EBko abokatua, bankuek zoru-klausulen gainkostua ez ordaintzearen alde
Banketxeei eta Auzitegi Gorenari arrazoia eman die Europar Batasuneko abokatuak, eta klausulengatik sobera ordaindutako dirutza 2013tik aurrera pagatzearen alde egin du.
2016/06/21 - 20:31
Torresen abokatuak absoluzioa eskatu eta fiskalaren aurka egin du
Astearte honetan irakurri duen bere txosten fiskalean, abokatuak berretsi du Errege Etxea jakinaren gainean zegoela, Diego Torres eta Iñaki Urdangarinen arteko negozioei dagokienez.
2016/05/31 - 15:16
Messiren abokatuak ez du epaiketan izango duen estrategia argitu
Futbolariak eta bere aitak ostegunean deklaratu beharko dute irudi eskubideen kudeaketan ustez egindako 4,1 milioi euroko ustezko iruzurra leporatuta.
2016/05/12 - 20:13
Diego Torresen abokatuak Gallardoni: 'Gizon hau memeloa da'
'Gizon hau memeloa da'. Hauxe izan da Diego Torresen abokatuak, Manuel Gonzalez Peetersek, Alberto Ruiz Gallardoni esan diona, azken hau Noos auzian deklaratzen ari zela. Mikrofonoa piztuta zegoen.
2016/04/20 - 13:47
Manos Limpias Noos auzitik kanporatzeko eskatu du Torresen abokatuak
Gai hori aztertzeko une egokia ez zela erantzun dio Torresen abokatuari epaimahaiko presidenteak, Samantha Romerok.
2016/04/20 - 13:17
Noos auzitik Manos Limpias kanporatzeko eskatu du Torresen abokatuak
Ausbancek eta Manos Limpiasek ustez elkarrekin martxan jarritako estortsio sarea dela eta eskatu du Manuel Gonzalez abokatuak sindikatua Noos auzitik kanporatzea.
2016/03/12 - 19:24
Jon Enparantza abokatua kartzelatik irten da
Bost seme-alaba ditu, eta haiek zaintzeko utzi dute aske. Bi urte baino gehiago eman du kartzelan, 2014ko urtarrilean atxilotua izan ostean.
2016/03/11 - 21:21
Aske utzi dute Jon Enparantza abokatua, seme-alabak zain ditzan
Emaztea larri dago, ospitalean, eta ez dute nork zaindu bost seme-alabak (hiru 10 urtetik beherakoak dira).
2016/02/24 - 12:51
Erregearen abokatuak beste fundazio bat sortu zuen Urdangarinentzat
Diego Torresek berretsi egin du Errege-etxeak Iñaki Urdangarinek Noos Institutuan egiten zuen guztiaren berri bazuela.
2016/02/23 - 12:57
Noosek erregearen abokatuaren oniritzia zuen, Torresen arabera
Noos Institutuan Iñaki Urdangarinen bazkide zenak adierazi duenez, Jose Manuel Romerok eta Ogasunak Noosen jarduerak berrikusten eta onartzen zituzten.
2016/02/23 - 11:36
Erregearen abokatuaren eta Ogasunaren oniritzia zutela dio Torresek
Noos Institutuan Iñaki Urdangarinen bazkide zenak adierazi duenez, Jose Manuel Romerok eta Ogasunak Noosen jarduerak berrikusten eta onartzen zituzten.
2016/01/27 - 20:54
Carrascoren epaiketa atzeratu dute abokatuaren desagerpenagatik
Senide batek abokatua desagertu zela salatu zuen eta bere autoaren barruan aurkitu dute, Leon erdigunean. "Bere borondatez" desagertu dela esan du, baina ez du zergatia argitu.
2016/01/12 - 22:07
Espainiako gobernuak Fiskaltza eta Estatuaren abokatua babestu ditu
"Ogasuna denok garela" lelo publizitarioa baino ez dela esateagatik, Ongasuneko teknikariek kritikatu egin dute estatuaren abokatua, iruzurraren kontrako borrokari meseden egiten ez diolako.