Adinekoak
2021/01/12 - 21:43
Muskizko egoitzan izandako agerraldiaren jatorria ikertzen ari dira
Egoiliarren % 90 kutsatu dira koronabirusarekin Marcelo Gangoiti egoitzan. Bizkaiko Foru Aldundiak onartu duenez, "zerbaitek huts egin du", baina ardura langileena izan daitekeela iradoki du.
2021/01/12 - 15:45
93 egoiliarrek eta 22 langilek eman dute positibo Muskizko adinekoen egoitzan
Astebetean bi kasu positibo izatetik, 108 kasu izatera pasa dira Muskizko Marcelo Gangoiti egoitzan. 22 langile ere kutsatu dira.
2021/01/11 - 22:29
115 pertsona kutsatu dira Muskizko Marcelo Gangoiti zahar-egoitzan
Bestalde, Getxoko Beato Domingo Iturraten 22 pertsona daude gaixorik, covid-19ak jota.
2021/01/05 - 15:17
Azken astean 17 pertsona hil dira adinekoen egoitzetan
Azken astean, Gipuzkoan covid-19arekin adinekoen egoitzetan hil diren 12 lagunetatik 9 Aretxabaletako Debagoiena egoitzan hil dira.
2021/01/04 - 21:50
13 egoiliar hil dira covidagatik Aretxabaletako GSR Debagoiena erresidentzian
Debagoieneko adinekoen egoitzan egoera kezkagarria da: 53 positibo zenbatu dituzte azken egunetan eta 13 egoiliar hil dira covidagatik.
2021/01/04 - 11:34
82 urteko gizon bat, Oxford eta AstraZenecaren txertoa jasotzen lehena
Brian Pinker izan da covid-19aren aurkako txertoa jaso duen lehen pazientea. 82 urte ditu eta dialisi-tratamendua jasotzen ari da giltzurruneko gaixotasun baten ondorioz.
2021/01/04 - 11:14
82 urteko gizon bat izan da Oxford/AstraZenecaren txertoa jasotzen lehena
82 urteko Brian Pinker arrisku taldean dago, dialisia behar duelako, eta gaur goizean jarri diote txertoa Oxfordeko Unibertsitate Ospitalean.
2020/12/29 - 15:37
Azken astean bost persona hil dira EAEko egoitzetan
Gipuzkoan gertutik ari dira jarraitzen Aretxabeletako goraldia. Bizkaian, aldiz, Arrigorriagako erresidentziako egoerak kezkatzen du gehien.
2020/12/29 - 11:07
BetiON telelaguntza-zerbitzuaren erabiltzaileen % 96 pozik dago
Beatriz Artolazabal Berdintasun sailburuak jakitera eman duenez, zerbitzuaren hedapena legealdi honetako funtsezko helburua izango da, eta aurrekontua 1.200.000 eurorekin handituko da horretarako.
2020/12/27 - 14:37
Consuelo, Begoña, Bernardina eta Francisco, txertoa jasotzen aurrenak Euskal Herrian
Gasteiz, Elorrio eta Hondarribiko adinekoen egoitzetako hiru emakume lehenengoak izan dira EAEn. Francisco Guerrero iruindarra aurreneko nafarra izan da.
2020/12/27 - 13:57
Consuelo Landa, covid-19aren aurkako txertoa jaso duen lehen arabarra
Consuelo Landak 91 urte ditu eta Gasteizko Ajuria egoitzan jarri diote txertoa.
2020/12/27 - 10:29
Araceli izan da covid-19aren aurkako txertoa jasotzen lehena espainiar Estatuan
96 urteko Araceli Rosario Hidalgori Guadalajarako Los Olmos egoitzan jarri diote txertoa. Minutu batzuk geroago, Monica Tapias erizain laguntzaileari jarri diote txertoa.
2020/12/15 - 15:34
Adinekoen egoitzetan 15 lagun hil dira azken astean
Bizkaiko egoitzetan dituzte une honetan kasu gehien.181 egoilarrek dute koronabirusa. Azken agerraldia Bilboko Bilbozar egoitzan atzeman da, 21 egoilarrek eta 7 langilek eman dute positibo.
2020/12/10 - 15:16
Nafarroako adinekoentzako egoitza berriek 130 pertsona hartuko dituzte gehienez
Nafarrako Gobernuak gizarte zerbitzuetako zentro berriak irekitzeko baldintzak ezartzen dituen dekretua onartu du. Desgaitasuna duten pertsonentzako zentroen kasuan, kopurua 70era jaitsi da.
2020/12/08 - 17:20
25 pertsona kutsatu ditu covid-19ak Bilboko Txurdinagabarri erresidentzian
Positibo eman duen pertsonetako bat ospitalera eraman behar izan dute, sintomak zituelako. Beste lau Birjinetxe unitatean daude, eta gainerakoak zaharren egoitzan geratu dira, sintomarik gabe.
2020/12/08 - 15:27
Euskadin koronabirusarekin hildako pertsonen %30 egoiliarrak dira
Gipuzkoako egoitzetan egoerak ez du hobera egiten eta azken astean 15 egoiliar hil dira. Abuztuaz geroztik ia 100 dira jada hildakoak.
2020/12/01 - 15:29
366 koronabirus kasu aktibo daude egoitzetan, eta 16 egoiliar hil dira azken astean
Gabonetara begira egoiliarrak etxera joan ahalko diren ala ez erabakitzen ari dira 3 aldundiak Jaurlaritzarekin.
2020/11/26 - 15:09
1.925 kutsatu eta 352 hildako Bizkaiko adinekoen egoitzetan lehen olatuan
Bizkaiko Foru Aldundiak txosten tekniko bat aurkeztu du COVID-19ak adinekoen zentroetan martxotik ekainaren 30era arte izandako eraginari buruz.
2020/11/24 - 15:40
Azken astean 23 egoiliar hil dira Euskadiko erresidentzietan
Ia 200 egoiliar hil dira dagoeneko pandemiaren bigarren olatuan. Azken astean, Gipuzkoan bakarrik, 16 hil dira.
2020/11/20 - 13:11
Agenda Nagusi TV sortu dute, adinekoei zuzendutako telebista kate digitala
Bigarren saioan, nahi gabeko bakardadearen gaia landu dute, eta bildutako ekarpenekin, Jaurlaritzak horren inguruan egin asmo duen plana osatuko dute.