Adinekoak
2020/11/16 - 21:35
Karrantzako adinekoen egoitzan 26 kasu atzeman dituzte
Karrantzako adinekoen egoitzako agerraldian 26 pertsona kutsatu dira orain arte, 22 erabiltzailek eta 4 langilek positibo eman dute.
2020/11/10 - 21:36
49 positibo Munitibar eta Barakaldoko zahar-egoitzetan: 37 egoiliar eta 12 langile
Pandemiaren bigarren bolada hasi zenetik 85 egoiliar hil dira Bizkaiko zahar etxeetan. Covid-19 kasuak gora egiten ari dira zahar etxeetan.
2020/11/09 - 12:48
Emakundek adineko emakumeen aurkako indarkeria ikusarazteko kanpaina abiarazi du
Kanpainak 55 eta 79 urte bitarteko zazpi emakumeren testigantzak jasotzen ditu.
2020/11/08 - 21:53
'Cohousing senior' proiektua gauzatzeko buru-belarri ari dira Villatuertan
Zahartzaroa ez dute erresidentzia batean bizi nahi eta 'cohousing' etxebizitza motaren aldeko apustua egin dute bost lagunek. Etxebizitza txikiak, leku komun zabalak eta zerbitzuak eskaintzen ditu.
2020/10/19 - 16:31
Alderdiek euren proposamenei "erantzunik ez ematea" deitoratu dute pentsiodunek
Pentsiodunen Mugimenduak iragarri duenez, urriaren 31n zahar-egoitzetako erabiltzaileen familiekin batera elkarretaratzea egingo dute egoera salatzeko.
2020/10/13 - 21:11
EAEko erresidentzietan beste hiru erabiltzaile hil dira azken orduetan
Bizkaiko Foru Aldundiak dispositibo berezia jarriko du martxan asteazken honetan Abanto-Zierbenan, Meatzaldeko zentro soziosanitarioetako profesionalei prebentziozko behaketa egiteko.
2020/10/09 - 12:12
COVID-19a aitzaki, adineko pertsonei iruzur egiten ari omen dira Portugaleten
Ertzaintzak eta Udaltzaingoak ohartarazi dute, langile publikoak bailiran, ustezko iruzurgileak telefono bidez jarri ohi direla harremanetan adinekoekin koronabirusari buruzko hitzaldiak eskaintzeko.
2020/10/05 - 16:02
Bizkaiko zahar-etxeetako egoiliar bat hil eta 129ra igo da kutsatutakoen kopurua
Leioako Laguntza Zentroa-GUFEn (39 positibo) eta Zuetxe-Bakion (11) dituzte kasu gehien.
2020/10/02 - 11:39
19 positibo atzeman dituzte Mutiloako egoitza batean
Adinekoen egoitzan atzemandako 19 positiboetatik hiruk bakarrik dute sintomaren bat, eta horientzat egokitutako zentro batera eramango dituzte.
2020/09/27 - 20:34
Lau adineko hil dira Bizkaiko egoitzetan COVID-19agatik, eta beste bat Gipuzkoan
Bigarren olatua hasi zenetik, 62 pertsona hil dira Bizkaiko zahar etxeetan eta beste 24 Gipuzkoakoetan.
2020/09/23 - 20:47
Bizkaiko egoitzetako hiru egoiliar hil dira, eta beste bi Araban eta Gipuzkoan
Halaber, Bizkaiko 186 erabiltzailek, aurreko zenbaketan baino 17 gutxiagok, koronabirusa dute gaur egun, eta horietatik 32 ospitaleratuta daude.
2020/09/23 - 02:20
Imsersoren bidaien denboraldia bertan behera geratu da COVID-19aren ondorioz
"Zentzugabekeria litzateke pandemiaren une honetan Gobernuak milioika adineko bidaiatzen jartzea", nabarmendu du Nacho Alvarez Eskubide Sozialetarako Estatu idazkariak.
2020/09/22 - 16:21
Zahar etxeetako bisita eta irteeren araudia malgutuko da
Irteerak eta bisitaldiak nola egin: denborak, nork lagunduta… Aldundi bakoitzaren esku geldituko da.
2020/09/22 - 14:59
Jaurlaritzak adinekoen egoitzetan COVID-19ari aurre egiteko protokolo berria egin du
Horren arabera, erabiltzaileek gertukoenen bisitak jaso ahalko dituzte eta kalera irten ahalko dira, espazio irekiak lehenetsita.
2020/09/22 - 11:25
Lau egoiliar hil dira Bizkaiko adinekoen egoitzetan
Dagoeneko 51 erabiltzaile hil dira pandemiaren bigarren olatua hasi zenetik.
2020/09/21 - 15:00
Sei positibo berri atzeman dituzte Nafarroako egoitzetan
Erabiltzaileez gain, egoitza horietako bateko langile batek ere positibo eman du.
2020/09/20 - 21:36
Hiru adineko hil dira Gipuzkoako egoitzetan azken orduetan
Gainera, 62 positibo baieztatu dituzte adinekoen artean; 13 pertsona ospitalean daude, eta beste 37 Eibarko Ospitaleko solairu sozialean.
2020/09/20 - 12:43
"Itxialdiak larriagotu egin du Alzheimerra duten gaixoen egoera"
Alzheimerraren Munduko Egunaren harira, gaixoen, senitartekoen eta lagunen elkarteek ekitaldi publikoak saihestuko dituzte eta martxa birtuala antolatuko dute.
2020/09/19 - 17:13
Bizkaiko pentsiodunen mugimenduak eta Babestuk adinekoen egoitzen egoera salatu dute
Pandemia hasi zenetik, adinekoen egoitzetan egoiliarren bizimodua erabat aldatu da, euren irteerak eta harremanak murriztuz. Egoera salatzeko, manifestazioa deitu dute larunbat honetan Bilbon.
2020/09/19 - 16:26
Hiru adineko hil dira Bizkaiko egoitzetan, eta 205 kutsatu zenbatu dituzte
Bigarren olatuan 47 adineko hil dira dagoeneko Bizkaiko egoitzetan.