Adinekoak
2021/01/27 - 13:47
Bizkaiko adinekoen egoitzetako erabiltzaileak otsailerako egongo dira immunizatuta
Sergio Murillo Gizarte Ekintzako diputatuak azaldu duenez, zentroen % 96ko egoiliarrek jaso dute lehen dosia. Agerraldia izan duten egoitzetan txertaketa atzeratu behar izan dute.
2021/01/26 - 15:36
Azken astean 23 lagun zendu dira egoitzetan
Aste beltza oso Bizkaiko egoitzetan, 18 lagun hil dira. Beste hildako bat izan da Araban eta lau egoiliar hil dira Gipuzkoan azken astean.
2021/01/25 - 22:49
Muskizko Marcelo Gangoiti egoitzan izandako covid agerraldiak sei hildako utzi ditu
Gizarte Ekintzako foru diputatuak nabarmendu duenez, zaila da egoitzetan birusa sartzea eta zabaltzea saihestea, "egunero pertsona asko sartzen diren guneak baitira".
2021/01/24 - 15:39
"Itxaropentsu" dago Bernardina, covid-19aren aurkako txertoaren bi dosiak hartu ondoren
Txertaketa zikloa amaituta, bigarren dositik astebetera, Bernardina Escuderok ez du sumatu albo-ondoriorik. Egoitzan segurtasun neurri zorrotzekin jarraituko dute, baina orain "lasaiago" dago.
2021/01/23 - 18:44
19 pertsona kutsatu dira covid-19arekin Markina-Xemeingo San Roke adinekoen egoitzan
12 erabiltzaile eta 7 langile dira positibo eman dutenak. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiaren zahar egoitzetako sei erabiltzaile hil dira azken orduetan, covid-19arekin.
2021/01/20 - 16:10
Txertoaren bigarren dosia jartzen jarraitzen dute egoitzetan
Gaur bete dira 21 egun Euskadiko adinekoen hainbat egoitzatan lehen txertaketa handia egiten hasi zirenetik eta gaur jaso dute bigarren dosia.
2021/01/19 - 15:44
Kezka Bizkaiko egoitzetan: 12 egoiliar hil dira azken astean
Kutsatzeak ere gero eta gehiago dira Bizkaian eta 353 positibo daude uneotan. Bigarren olatuko asterik beltzena izan da Bizkaiko egoitzetan.
2021/01/16 - 20:41
Arroiabeko egoitza pribatuari isuna jartzea eskatu dute adinekoak lotzea egotzita
San Frantzisko Xabier egoitzari 660.000 euroko isuna jartzea eskatu dute: 600.000 euro adinekoak arrazoirik gabe lotzeagatik eta 60.000 euro covid-19aren aurkako protokoloak ez betetzeagatik.
2021/01/14 - 15:22
350 egoiliar daude kutsatuta Bizkaiko zahar-etxeetan
Koronabirus agerraldiak izan dituzten egoitzetan jarraipen berezia egiten ari da Bizkaiko Foru Aldundia.
2021/01/12 - 21:43
Muskizko egoitzan izandako agerraldiaren jatorria ikertzen ari dira
Egoiliarren % 90 kutsatu dira koronabirusarekin Marcelo Gangoiti egoitzan. Bizkaiko Foru Aldundiak onartu duenez, "zerbaitek huts egin du", baina ardura langileena izan daitekeela iradoki du.
2021/01/12 - 15:45
93 egoiliarrek eta 22 langilek eman dute positibo Muskizko adinekoen egoitzan
Astebetean bi kasu positibo izatetik, 108 kasu izatera pasa dira Muskizko Marcelo Gangoiti egoitzan. 22 langile ere kutsatu dira.
2021/01/11 - 22:29
115 pertsona kutsatu dira Muskizko Marcelo Gangoiti zahar-egoitzan
Bestalde, Getxoko Beato Domingo Iturraten 22 pertsona daude gaixorik, covid-19ak jota.
2021/01/05 - 15:17
Azken astean 17 pertsona hil dira adinekoen egoitzetan
Azken astean, Gipuzkoan covid-19arekin adinekoen egoitzetan hil diren 12 lagunetatik 9 Aretxabaletako Debagoiena egoitzan hil dira.
2021/01/04 - 21:50
13 egoiliar hil dira covidagatik Aretxabaletako GSR Debagoiena erresidentzian
Debagoieneko adinekoen egoitzan egoera kezkagarria da: 53 positibo zenbatu dituzte azken egunetan eta 13 egoiliar hil dira covidagatik.
2021/01/04 - 11:34
82 urteko gizon bat, Oxford eta AstraZenecaren txertoa jasotzen lehena
Brian Pinker izan da covid-19aren aurkako txertoa jaso duen lehen pazientea. 82 urte ditu eta dialisi-tratamendua jasotzen ari da giltzurruneko gaixotasun baten ondorioz.
2021/01/04 - 11:14
82 urteko gizon bat izan da Oxford/AstraZenecaren txertoa jasotzen lehena
82 urteko Brian Pinker arrisku taldean dago, dialisia behar duelako, eta gaur goizean jarri diote txertoa Oxfordeko Unibertsitate Ospitalean.
2020/12/29 - 15:37
Azken astean bost persona hil dira EAEko egoitzetan
Gipuzkoan gertutik ari dira jarraitzen Aretxabeletako goraldia. Bizkaian, aldiz, Arrigorriagako erresidentziako egoerak kezkatzen du gehien.
2020/12/29 - 11:07
BetiON telelaguntza-zerbitzuaren erabiltzaileen % 96 pozik dago
Beatriz Artolazabal Berdintasun sailburuak jakitera eman duenez, zerbitzuaren hedapena legealdi honetako funtsezko helburua izango da, eta aurrekontua 1.200.000 eurorekin handituko da horretarako.
2020/12/27 - 14:37
Consuelo, Begoña, Bernardina eta Francisco, txertoa jasotzen aurrenak Euskal Herrian
Gasteiz, Elorrio eta Hondarribiko adinekoen egoitzetako hiru emakume lehenengoak izan dira EAEn. Francisco Guerrero iruindarra aurreneko nafarra izan da.
2020/12/27 - 13:57
Consuelo Landa, covid-19aren aurkako txertoa jaso duen lehen arabarra
Consuelo Landak 91 urte ditu eta Gasteizko Ajuria egoitzan jarri diote txertoa.