Bizkaiko adinekoen egoitzetako erabiltzaileak otsailerako egongo dira immunizatuta
Bizkaiko Foru Aldundiaren aurreikuspenen arabera, otsail amaierarako adinekoen egoitzetako erabiltzaile gehienak covid-19aren kontra immunizatuta egongo dira. % 96k jaso dute lehen dosia, eta bigarren jaso ostean pasatu beharreko denbora igarota, birusaren aurrean babestuta egongo liratekeela uste baitu Aldundiak.
Hala adierazi du behintzat Sergio Murillo Bizkaiko Gizarte Ekintzako foru diputatuak Batzar Nagusietan egindako agerraldi batean. Amaya Fernandez PPko batzarkideak egindako galdera bati erantzunez txertaketa kanpainaren datuak eman ditu Murillok. PPko buruzagiak txertaketa "astiro" doala deitoratu du: "Euskadi azken furgoian doa, erratz-autoen gisa, azkena" beste erkidegoekin alderatuta. Fernandezen hitzetan, horrek heriotzak ekarriko ditu, batez ere adineko pertsonenak.
Murilloren ustez, ordea, txertaketa "espero genuen abiaduran doa aurrera". Zehaztu du agerraldiren bat izan duten zentroetako egoiliarrak kenduta, gainerakoek Pfizerren txertoaren lehen dosia jaso dutela jada. Salbuespenen artean aipatu ditu Muskizko, Zamudioko eta Artxandako Caser zentroak. Denetan atzeratu egin dute txertaketa.
Hori horrela, erabiltzaileen % 96k jaso dute lehen dosi hori. 230 erabiltzailek uko egin diote txertatzeari, eta beste 96 ezin dira txertatu alergiak edo beste gaixotasun bat dutelako.
Urtarrilaren 17an hasi ziren bigarren dosia ematen, eta ostiralerako Bizkaian dauden 154 egoitzetatik 86tan jasoa izango dute. Hori horrela, litekeena da otsaila amaierarako immunizazioak eragina egitea.
Menpekotasun handia duten pertsonentzako zentroetan erabiltzaileen % 86 txertatu dute lehen dosiarekin. 25 erabiltzailek uko egin diote eta lauri ezingo diete txertoa eman, osasun arrazoiak tarteko.
Adinekoen egoitzetako langileei dagokienez, "gehienek" jaso dute txertoa, eta % 20,6k uko egin diote.
Murilloren esanetan, "otsaila amaierarako artalde immunizazioa lortuko dugu Bizkaiko adinekoen zentroetako erabiltzaileen artean".
Diputatuak zehaztu duenez, zentroetako txertaketa bukatuta, menpekotasuna duten eta etxean bizi diren adinekoak eta euren zaintzaileak txertatuko dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.