Adinekoak
2020/08/20 - 18:25
Hiru positibo berri Gipuzkoako adinekoen egoitzetako erabiltzaileen artean
Bost dira guztira konplexu horretan diagnostiko positiboa jaso duten pertsonak, eta, beraz, lurraldeko adinekoentzako egoitza-arretako sare osoan dauden kasuak.
2020/08/20 - 15:58
Bi positibok 21era igo dituzte Zuiako egoitzako kutsatzeak
Oraindik Murgiako kontzejuko zentro pribatu horretan egindako 27 lagin daude aztertzeko.
2020/08/20 - 15:39
12 positibo atzeman dituzte Elorriko egoitza batean
Zentroko langile batek positibo eman ostean atzeman dituzte gainerako kutsatzeak. Orain arte, Bizkaiko egoitzetako 93 erabiltzailek eman dute positibo.
2020/08/19 - 19:53
Arabako egoitzetako erabiltzaileen senideek bisitak egunero egitea eskatu dute
Adinekoak kaletik paseatzera ateratzeko baimena ere eskatu dute, itxieraren ondorioak oso larriak eta atzeraezinak izaten ari direlako, senideen aburuz.
2020/08/19 - 11:13
Koronabirus agerraldi bat atzeman dute Bilboko zahar-etxe batean, 10 kasurekin
Ballesol zahar-etxeko bederatzi egoiliarrek eta profesional batek positibo eman dute gaitza atzemateko PCR probetan. Zentro horretan 31 profesional eta 43 egoiliar daude.
2020/08/18 - 17:04
12 positibo atzeman dituzte Murgiako Sortzez Garbiaren egoitzan
Zentro pribatuko kutsatutakoen artean, 11 egoiliar eta langile bat daude.
2020/08/15 - 18:32
COVID-19arekin gaixo zegoen pertsona bat hil da Gipuzkoako adinekoen egoitza batean
Azken orduetan ez da COVID-19aren kasu berririk atzeman Gipuzkoako egoitza-zentroen sare osoan, eta, beraz, bi egoiliarrek jarraitzen dute diagnostiko positiboarekin.
2020/08/14 - 16:22
26 egoiliar eta 3 langile kutsatuta daude Zamudioko Truiuondo egoitzan
Bilboko Zorrozgoti zentroan, bestalde, 19 egoiliar eta 9 langile kutsatu dira. Miserikordian berriz, bi positibo atzeman ostean, egoera kontrolpean dute.
2020/08/14 - 14:19
Nafarroak 300 pertsona trebatuko ditu egoitzetan zaintzaileak izateko
Prestakuntza horiek gehienez 300 lagunentzat izango dira, Nafarroako 9 lan-agentzietan egingo diren 30 ikastarotan.
2020/08/13 - 12:30
Beste positibo bat Gipuzkoako egoitzetan birusa berriro agertu ondoren
Erasandako pertsonak negatibo eman zuen lehenago bizitegi-eremu osoan egindako prebentziozko baheketa batean.
2020/08/12 - 22:26
Dozena bat positibotik gora atzeman dituzte Zamudioko egoitza batean
Truiuondo egoitzan izan da, eta gutxienez 10 egoiliarrek eta 3 langilek eman dute positibo.
2020/08/12 - 19:39
6.000 covid test egingo dira Nafarroako zaharren eta desgaitasuna dutenen egoitzetan
Probak egoiliarrei eta langileei egingo dizkiete, infekzio eta immunitate egoera zein den ezagutzeko.
2020/08/12 - 15:00
Sintomarik ez duen egoiliar batek positibo eman du Bilboko Miserikordian
Joan den asteko ostiralean langileetako bat kutsatu zela jakin ondoren egin zituzten probak.
2020/08/11 - 19:48
Lehenengo positiboa Gipuzkoako zaharren egoitzetan uztailaren 3tik
Kutsatutako pertsona 92 urteko emakume asintomatikoa da, Donostiako Hermano Garate egoitzako egoiliarra.
2020/08/11 - 16:17
Senitartekoek konponbidea eskatu dute Gipuzkoako adinekoen egoitzentzat
Foru Aldundiaren "inposaketa jarrera" salatu dute, egoitzetako "lan arazoa" horrela ez dela konponduko iritzita.
2020/08/11 - 00:39
Bizkaiko pentsiodunek egoitzetako "kaos eta estutasun" egoera salatu dute
Conde Aresti egoitzako 8 positibo Birjinetxera eraman dituzte, han 23 dira guztira positiboa eman duten egoiliarrak.
2020/08/10 - 16:25
Hamaika positibo berri atzeman dituzte Bizkaiko adinekoen egoitzetan
Uztailaren 1ean zenbatu zen erabiltzaile baten azken positiboa Bizkaiko adinekoen egoitzetan. Atzo ordea aldundiak 11 positibo berri jakinarazi zituen.
2020/08/03 - 11:03
Gaur irekiko dituzte berriro Arabako eguneko zentroak
Zahar-etxeetan, ordea, ez da aldaketarik izango, eta abuztuaren 9ra arte ez dituzte indargabetuko koronabirusagatik ezarritako neurri bereziak, "pertsona ahulenen" osasuna bermatze aldera.
2020/07/30 - 20:48
Aldi berean pertsona biren bisita jaso ahal izango dute adinekoek zahar-egoitzetan
Bestalde, debekatuta izango dute zentrotik ateratzea. "Oraingoz, ez dute kalera irteteko baimenik izango; bai, ordea, zentro barruko lorategietan edota leku komunetan ibiltzeko", zehaztu du Murgak.
2020/07/29 - 16:19
Zahar-etxeetan gertatutakoa argitzea eskatu diote Bizkaiko Batzar Nagusiek Aldundiari
Koronabirusak eragindako pandemiak zer-nolako eragina izan duen jaso beharko dute Gizarte Ekintzako teknikariek "hilabete barru" amaituta egon beharko den txosten batean.