Adinekoentzako egoitzak
2021/02/22 - 21:24
Euskadin 45 200 pertsona daude immunizatuta, txertoaren bi dosiak jasota
Osakidetzako langileei dagokienez, oraingoz, hamar langiletik hiruk jaso dute bigarren dosia eta %32k oraindik ez du lehen dosia ere hartu.
2021/02/19 - 11:27
Murillo: ''Martxoaren 1etik egoitzetan hiru bisita izango dira astero eta bi irteera''
Sergio Murillo Bizkaiko Gizarte Ekintzako diputatuak adierazi duenez, egoitzetan koronabirusa hartzeko arriskua gutxitu denez, "harremanak zabalagoak izango dira" hemendik aurrera.
2021/02/17 - 16:03
Martxoaren lehenetik aurrera paseoak eta bisitak areagotuko dira Bizkaian
BFKko Gizarte Ekintza diputatuak adierazi duenez Martxoaren lehenetik aurrera bisitak eta irteerak 5 eraino areagotuko dira gutxienez astean lurraldeko egoitzetako datuak hobera egiten dutela ikusita
2021/02/17 - 09:17
Bi greba egunetako lehena dute gaur Arabako adinekoen egoitza pribatuetan
Bigarrena, gaur zortzi egingo dute. ELAk langileen baldintzak hobetzea eskatu du.
2021/02/16 - 15:28
Ia erdira gutxitu da kutsatu kopurua azken astean adinekoen egoitzetan
Adinekoen egoitzetako egoerak asko egin du hobera txertaketari esker. Egoiliar eta langile guztiak txertatuta daude eta positiboak % 33 jaitsi dira dagoeneko.
2021/02/12 - 18:42
Martxoak 25 eta 30, beste bi greba egun Gipuzkoako adinekoen egoitzetan
"Gipuzkoako historian sektore gatazka luzeenaren konponbidean aurrera egiteko" bilera bat deitzea eskatu dio ELAk Foru Aldundiari.
2021/02/12 - 15:26
Gipuzkoako eta Arabako egoitza guztietan txertoaren bigarren dosia jaso dute
Bizkaian, Aldundiak datorren aste amaierarako txertaketak amaitzea aurreikusten du. Lehen dosiak jarri aurretik 400dik gora kasu aktibo zeuden egoitzetan, eta azken asteetan beherakada sumatu da.
2021/02/05 - 21:25
Txertaketaren eragina igartzen hasi da adinekoen egoitzetan
Bizkaian 174 egoiliar daude koronabirusarekin, txertaketa hasi zen egunean, ia bikoitza ziren. Araban, kasu gehiago daude egun urtarrilaren 27an baino. Gipuzkoan, ordea, erdira jaitsi dira.
2021/02/05 - 10:58
Markel Olano: ''Egoera egonkortzen hasi da adinekoen egoitzetan''
Markel Olanok "Egun on Euskadi" saioan adierazi duenez, aste pare batean "Gipuzkoako egoiliar eta langileak inmunizatuta izango dira".
2021/02/02 - 21:31
Koronabirus kasu bat bera ere ez dute zenbatu Lekeitioko Uribarren Abaroa egoitzan
Pandemia hasi zenetik kasu bat bera ere ez dute zenbatu. Neurri murriztaile asko hartu behar izan dituzte, prebentzioa izan da, hain zuzen, inor ez kutsatzeko ardatzetako bat.
2021/02/02 - 15:41
1.007 egoiliar hil dira covid-19arekin egoitzetan pandemia hasi zenetik
Egoitzetan otsail amaierarako izango dituzte egoiliar eta langile gehienek bi txertoak hartuta, eta orduan espero dute egoera hobetzen hastea.
2021/01/27 - 21:42
Bizkaiko eta Gipuzkoako erresidentzietako langileen %80k jaso dute txertoa
10etik 2k ez du txertoa jaso. Tartean daude haurdun daudenak eta patologiak edo alergiak dituztenak. Hala ere, %20k txertoari uko egitea ehuneko oso altua da.
2021/01/27 - 13:47
Bizkaiko adinekoen egoitzetako erabiltzaileak otsailerako egongo dira immunizatuta
Sergio Murillo Gizarte Ekintzako diputatuak azaldu duenez, zentroen % 96ko egoiliarrek jaso dute lehen dosia. Agerraldia izan duten egoitzetan txertaketa atzeratu behar izan dute.
2021/01/26 - 18:50
Zaintza arloko langileek zerbitzu publiko eta lan-baldintza duinak eskatu dituzte
ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta, langileek grebara jo dute zaintza arloa duintzea aldarrikatzeko eta sektoreak bizi duen prekarietatea salatzeko.
2021/01/26 - 15:36
Azken astean 23 lagun zendu dira egoitzetan
Aste beltza oso Bizkaiko egoitzetan, 18 lagun hil dira. Beste hildako bat izan da Araban eta lau egoiliar hil dira Gipuzkoan azken astean.
2021/01/25 - 22:49
Muskizko Marcelo Gangoiti egoitzan izandako covid agerraldiak sei hildako utzi ditu
Gizarte Ekintzako foru diputatuak nabarmendu duenez, zaila da egoitzetan birusa sartzea eta zabaltzea saihestea, "egunero pertsona asko sartzen diren guneak baitira".
2021/01/24 - 15:39
"Itxaropentsu" dago Bernardina, covid-19aren aurkako txertoaren bi dosiak hartu ondoren
Txertaketa zikloa amaituta, bigarren dositik astebetera, Bernardina Escuderok ez du sumatu albo-ondoriorik. Egoitzan segurtasun neurri zorrotzekin jarraituko dute, baina orain "lasaiago" dago.
2021/01/23 - 18:44
19 pertsona kutsatu dira covid-19arekin Markina-Xemeingo San Roke adinekoen egoitzan
12 erabiltzaile eta 7 langile dira positibo eman dutenak. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiaren zahar egoitzetako sei erabiltzaile hil dira azken orduetan, covid-19arekin.
2021/01/20 - 16:10
Txertoaren bigarren dosia jartzen jarraitzen dute egoitzetan
Gaur bete dira 21 egun Euskadiko adinekoen hainbat egoitzatan lehen txertaketa handia egiten hasi zirenetik eta gaur jaso dute bigarren dosia.
2021/01/20 - 13:18
Arabako Aldundiak ez du kutsatze asko dauden egoitza pribatuetan esku hartuko
EH Bilduk egindako proposamena atzera bota dute asteazken honetan EAJk, PSE-EEk eta PPk. Elkarrekin Araba, aldiz, alde agertu da.