Adinekoentzako egoitzak
2021/01/04 - 17:42
Aiton-Etxek dio inoiz ez duela ukatu erabiltzaileen txertoa hartzeko eskubidea
Gaineratu duenez, "jaso nahi duenak, unea iristen denean, bere osasun-zentrora jo ahal izango du".
2021/01/04 - 15:41
Oiartzungo Aiton Etxe zentroko zuzendaritza, azalpenak ematera behartuta
Zentroko zuzendaritzak adierazi duenez, ez diote txertatzeari uko egiten. Osasun arduradunen jarraibideek esango omen dute noiz eta nola egingo den eta azken erabakia norbanakoen esku dagoela diote.
2021/01/04 - 15:30
Gaur berrekin dio Osakidetzak txertoa jartzeari
Osakidetzak ez ditu jasotako dosi guztiak jarri. Ez du kopururik eman, baina arrazoietako bat eman du: Pfizerren hasierako arazo logistikoak ikusita, bigarren dosia bermatu beharra dago.
2021/01/02 - 21:09
Oiartzungo eguneko zentro batek uko egin dio erabiltzaileak txertatzeari
Gipuzkoako Foru Aldundiak ziurtatu du nahi duten erabiltzaileen txertaketa bermatuko duela. Horrelako gauzak gerta ez daitezen, zentro horiek publiko egiteko eskatu du EH Bilduk.
2020/12/30 - 15:23
EAEko 50 zahar etxetan egingo da txertaketa aste honetan
Txertoen erreserba bat gordeko da, bigarren dosia behar dutenen hornidura bermatuta egon dadin.
2020/12/30 - 10:02
EAEk koronabirusaren aurkako txertaketari ekin dio berriro
Igandean txertaketa modu sinbolikoan abiatu bazen ere, txertaketa masiboa goizean abiatu da ofizialki Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
2020/12/29 - 21:24
Zahar-etxeetako 280 bat langileri txertoa jarri zaie arratsaldean Nafarroan
Nafarroako langile soziosanitarioen %90 daude txertoa jartzeko prest. Zahar etxeetako 280 bat langileri txertoa jarri zaie arratsaldean Refena azoka gunean.
2020/12/29 - 15:37
Azken astean bost persona hil dira EAEko egoitzetan
Gipuzkoan gertutik ari dira jarraitzen Aretxabeletako goraldia. Bizkaian, aldiz, Arrigorriagako erresidentziako egoerak kezkatzen du gehien.
2020/12/27 - 16:15
Chivite: "Amaieraren hasiera da, baina hasiera besterik ez da"
Francisco Guerrero Cana iruindarra izan da covid-19aren aurkako txertoa jaso duen lehen pertsona Nafarroan. 70 urte ditu, eta 2012. urtetik Iruñeako El Vergel egoitzako egoiliarra da.
2020/12/27 - 14:37
Consuelo, Begoña, Bernardina eta Francisco, txertoa jasotzen aurrenak Euskal Herrian
Gasteiz, Elorrio eta Hondarribiko adinekoen egoitzetako hiru emakume lehenengoak izan dira EAEn. Francisco Guerrero iruindarra aurreneko nafarra izan da.
2020/12/27 - 13:57
Consuelo Landa, covid-19aren aurkako txertoa jaso duen lehen arabarra
Consuelo Landak 91 urte ditu eta Gasteizko Ajuria egoitzan jarri diote txertoa.
2020/12/27 - 12:13
Covid-19aren aurkako txertoak iritsi dira Gasteizko Ajuria zentrora
Gasteizko Ajuria zentroak covid-19aren aurkako txertoaren lehen dosiak jaso ditu dagoeneko. Minutu gutxi barru hasiko da txertaketa (Ana Alberdiren irudiak)
2020/12/27 - 10:29
Araceli izan da covid-19aren aurkako txertoa jasotzen lehena espainiar Estatuan
96 urteko Araceli Rosario Hidalgori Guadalajarako Los Olmos egoitzan jarri diote txertoa. Minutu batzuk geroago, Monica Tapias erizain laguntzaileari jarri diote txertoa.
2020/12/23 - 10:05
89 erresidentziatan 5.300 pertsonari txertoa jartzeko prestatzen ari da Araba
Zahar-egoitzetako egoiliarrak eta langileak izango dira txertoa jasotzen lehenak. Osakidetzako taldeak arduratuko dira zentroetara joan eta txertoak jartzeaz.
2020/12/21 - 18:32
Bisitak ugarituko dituzte Gabonak zaharren egoitzetan igaroko dituzten egoiliarrentzat
Etxera itzuli daitezke Gabonak familiarekin igarotzera, baina bueltan PCRa egin eta koarentena bete beharrak atzera eragin dio bati baino gehiagori.
2020/12/19 - 09:47
Nola prestatu behar dugu burua Gabon berezien eragin psikologikoa murrizteko?
Psikologoek jai hauetan ere biziko dugun ezohiko egoeraz jabetzea eta aurreikustea gomendatzen dute antsietatea eta tristura saihesteko.
2020/12/15 - 15:34
Adinekoen egoitzetan 15 lagun hil dira azken astean
Bizkaiko egoitzetan dituzte une honetan kasu gehien.181 egoilarrek dute koronabirusa. Azken agerraldia Bilboko Bilbozar egoitzan atzeman da, 21 egoilarrek eta 7 langilek eman dute positibo.
2020/12/14 - 13:37
15 egunetik behin baheketak egingo dizkiete Nafarroako egoitzetako osasun-langileei
Gaur bertan hasiko dira lau egoitza publikoekin eta datorren astean gainerako zentroetara zabalduko da. PCR probak egoitzetan lan egiten duten 5.100 pertsonari egingo zaizkie.
2020/12/12 - 17:03
Kutsatze kopuruak okerrera egin du EAEn eta zerbait hobera Nafarroan
636 covid-19 kasu berri atzeman dira EAEn eta % 7,2ra igo da kutsatze tasa. 98 positibo izan dira Nafarroan, eta positibotasuna % 4,7koa izan da.
2020/12/11 - 21:16
Covid-19aren positibo berriak 597ra igo dira EAEn eta 106ra Nafarroan
Positiboen tasa % 5,6ra jaitsi da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta Nafarroan, berriz, igoera txiki bat izan du % 5,5erarte.