Adinekoentzako egoitzak
2020/12/14 - 13:37
15 egunetik behin baheketak egingo dizkiete Nafarroako egoitzetako osasun-langileei
Gaur bertan hasiko dira lau egoitza publikoekin eta datorren astean gainerako zentroetara zabalduko da. PCR probak egoitzetan lan egiten duten 5.100 pertsonari egingo zaizkie.
2020/12/12 - 17:03
Kutsatze kopuruak okerrera egin du EAEn eta zerbait hobera Nafarroan
636 covid-19 kasu berri atzeman dira EAEn eta % 7,2ra igo da kutsatze tasa. 98 positibo izan dira Nafarroan, eta positibotasuna % 4,7koa izan da.
2020/12/11 - 21:16
Covid-19aren positibo berriak 597ra igo dira EAEn eta 106ra Nafarroan
Positiboen tasa % 5,6ra jaitsi da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta Nafarroan, berriz, igoera txiki bat izan du % 5,5erarte.
2020/12/10 - 20:48
Covid-19aren positibo berriak egonkor mantendu dira EAEn eta Nafarroan
Euskal Autonomia Erkidegoan 446 positibo berri erregistratu zituzten asteazken honetan. Nafarroan, aldiz, 88 kutsatu berri atzeman zituzten.
2020/12/10 - 18:28
Gipuzkoako erresidentzietako langileek udalen inplikazioa eskatu dute
ELAren arabera, alkateek ere badute erantzukizuna lan gatazka horretan, "zaharren egoitzak haien udalerrietan daudelako eta bertan dauden adinekoak auzokide dituztelako".
2020/12/10 - 15:16
Nafarroako adinekoentzako egoitza berriek 130 pertsona hartuko dituzte gehienez
Nafarrako Gobernuak gizarte zerbitzuetako zentro berriak irekitzeko baldintzak ezartzen dituen dekretua onartu du. Desgaitasuna duten pertsonentzako zentroen kasuan, kopurua 70era jaitsi da.
2020/12/10 - 13:34
EAEko egoitzetako adinekoek bi senideren bisitak jaso ahal izango dituzte aldi berean
Irteerei dagokienez, erabiltzaileak euren etxeetara edo senideen etxeetara joan ahal izango dira, baina zentrora itzultzean PCR bat eta berrogeialdia egin beharko dituzte.
2020/12/10 - 13:21
Gipuzkoako erresidentzietako langileak berriro kalera irten dira
245 egun greba egin dituzte, dagoeneko. Goizean, Gipuzkoako 10 herritako udaletxe aurrean kontzentrazioak egin dituzte.
2020/12/10 - 13:13
Udalerrien arteko mugikortasuna librea izango da EAEn, abenduaren 23tik aurrera
Udalerritik irteteko debekua eta tabernak eta jatetxeak irekitzeko erabakia hartu du Jaurlaritzak. Dekretu berria larunbatean sartuko da indarrean eta gaur neurri horien ñabardurak azaldu dituzte.
2020/12/08 - 17:20
25 pertsona kutsatu ditu covid-19ak Bilboko Txurdinagabarri erresidentzian
Positibo eman duen pertsonetako bat ospitalera eraman behar izan dute, sintomak zituelako. Beste lau Birjinetxe unitatean daude, eta gainerakoak zaharren egoitzan geratu dira, sintomarik gabe.
2020/12/08 - 15:27
Euskadin koronabirusarekin hildako pertsonen %30 egoiliarrak dira
Gipuzkoako egoitzetan egoerak ez du hobera egiten eta azken astean 15 egoiliar hil dira. Abuztuaz geroztik ia 100 dira jada hildakoak.
2020/12/07 - 21:05
2.324 pertsona hil dira mendekotasun laguntzen zain EAEn, azarora arte
2020an, itxaron zerrendetan hildako gehien izan dituen espainiar Estatuko seigarren autonomia erkidegoa da EAE.
2020/12/02 - 15:28
Gabonetan, egoitzara bueltan, berrogeialdia betearaztea aztertzen ari dira Aldundiak
Hiru Foru Aldundiek eta Osasun sailak arau bateratuak adostu nahi dituzte adinekoen egoitzetarako.
2020/12/01 - 15:29
366 koronabirus kasu aktibo daude egoitzetan, eta 16 egoiliar hil dira azken astean
Gabonetara begira egoiliarrak etxera joan ahalko diren ala ez erabakitzen ari dira 3 aldundiak Jaurlaritzarekin.
2020/11/30 - 15:26
Irteera seguruak egiteko eremuak prestatzen ari dira Gipuzkoako adineko egoitzetan
Herrietako eremu publikoan dauden parke, plaza edo lorategiak itxi, eta modu horretan, adinekoei, kanpora ateratazeko aukera emango zaie.
2020/11/30 - 13:22
Grebarako deia egin dute abenduaren 10ean eta 11n Gipuzkoako adinekoen egoitzetan
ELA eta LAB sindikatuek salatu dutenez, enpresek eta erakundeek entzungor egiten diete euren aldarrikapenei. Besteak beste, hitzarmena eta langile kopurua egokitzea eskatzen dute.
2020/11/26 - 15:09
1.925 kutsatu eta 352 hildako Bizkaiko adinekoen egoitzetan lehen olatuan
Bizkaiko Foru Aldundiak txosten tekniko bat aurkeztu du COVID-19ak adinekoen zentroetan martxotik ekainaren 30era arte izandako eraginari buruz.
2020/11/26 - 11:20
Nafarroak erresidentzietako bisitak baimendu ditu, astean behin eta txanda hartuta
Goizeko zein arratsaldeko txandan hartuko dituzte bisitariak. Zahar-egoitzen kasuan, pertsona bakarra onartuko dute, 30 minutuz. Desgaitasunen bat dutenek, berriz, 60 minutuko bisitak izango dituzte.
2020/11/24 - 15:40
Azken astean 23 egoiliar hil dira Euskadiko erresidentzietan
Ia 200 egoiliar hil dira dagoeneko pandemiaren bigarren olatuan. Azken astean, Gipuzkoan bakarrik, 16 hil dira.
2020/11/20 - 20:01
Bizkaiko egoitzetan arduragabekeriak, engainuak eta gardentasun falta salatu dituzte
Bizkaiko egoitzetako adinekoen senideek COVID-19 pandemiaren lehen olatuko 19 kasu konkretu aurkeztu dituzte Lurralde Fiskaltzaren aurrean.