Adinekoentzako egoitzak
2023/06/26 - 13:33
Sindikatuek bi greba egun deitu dituzte, ekainaren 29an eta 30ean, Arabako egoitza pribatuetan
ELAk eta LABek patronalak hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatu izana salatu dute, eta Arabako Foru Aldundiaren ekintzarik eza kritikatu dute.
2023/06/22 - 17:47
Adinekoen egoitzetako ratioei buruzko Podemos eta EH Bilduren proposamena atzera bota du Legebiltzarrak
Bi alderdi hauek erabiltzaile bakoitzari egunero 120 minutuko zaintza ematea eta 24 orduko erizaintza zerbitzua eskatzen zuen zuzenketa bat aurkeztu dute. Horren ordez, "zaintza egokia emateko ratioak ziurtatzea" eskatzen duen EAJ eta PSE-EEren zuzenketa bat onartu da.
2023/06/13 - 11:02
Aldaketak egingo dituzte EAEko erresidentzietan, logela handiagoak eta arreta pertsonalizatuagoa eskaintzeko
Dekretu berriak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 450 egoitzari eragingo die, eta sei urte izango dituzte erreforma horiek egiteko. Erresidentziak hiru urtean behin ebalutuko dituzte modu integralean.
2023/05/23 - 15:13
Bizkaiko erresidentzietako langileek hitzarmena berritzea lortu dute, 68 greba egunen ondotik
Besteak beste, hilean 340 euroko soldata igoera adostu dute, 2023 eta 2025 bitartean; 1.460 eurotik 1.800era (% 23,22ko igoera), hain zuzen ere.
2023/05/20 - 16:55
Bizkaiko erresidentzietako beharginak langile publiko gisa aitortzeko eskatu du LABek
'Zaintza-lanak lan publikoak dira' lelopean, dozenaka pertsonak Bilboko erdiguneko kale nagusiak zeharkatu dituzte. Sindikatuak, "sektoreko langileen erantzuna, mobilizatzeko gaitasuna eta indarra" nabarmendu ditu.
2023/05/20 - 16:19
Zaintza sistema publikoa aldarrikatu du LABek Bilbon
LABek Bizkaiko zahar-etxeetako langileak langile publiko gisa aitortzea eskatu du larunbat honetan Bilbon, sindikatuak deitutako sei greba eta baraualdi egunei amaiera emateko protesta batean.
2023/05/19 - 17:55
Bizkaiko erresidentzietako langileek beren lan-baldintzak hobetzeko eskatu dute, giza-kate batekin
Beharginek, soldata igoera, "lehen egunetik" ordezkapenak egitea eta enpleguaren egonkortasuna eskatzen dute, besteak beste.
2023/05/16 - 13:15
ELAk eta LABek bi greba egun deitu dituzte Arabako erresidentzi pribatuetan
Lan baldintzak hobetzea lortu ez dutela salatuko dute berriro ere, alegia, 1.000 euro inguruko soldatak eta "ratio onartezinak" dituztela, eta urtean 1.792 orduko lanaldia dutela.
2023/05/15 - 14:59
Mitxel Lakuntza: ''Emakumeak prekarizatu eta esplotatzen dituen negozio bat izateari utzi behar dio zaintzak''
Bizkaiko adinekoen egoitzetako langileen 59. greba jardunaldian, langileek euren aldarrikapenak Bilboko kaleetara eraman dituzte berriro, oraingoan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia lagun.
2023/05/10 - 09:47
ELAk beste greba bat abiatu du Bizkaiko adinekoen egoitzetan, maiatzaren 25era arte
Bestalde, LABek lanuzteak deitu ditu maiatzaren 15etik 20ra (biak barne), eta CCOOk maiatzaren 22tik 24ra (biak barne) eta ekainaren 12tik 16ra (biak barne).
2023/05/03 - 15:36
Maiatzaren 10etik 25era grebara deitu ditu Bizkaiko erresidentzietako langileak ELAk
Asanblea bukatu dutenean, langileek salatu dute Bizkaiko Foru Aldundiek eta sektoreko patronalek (Gesca, Lares eta ELBE) ez dutela akordio batera iristeko "ezelako asmorik", eta ohartarazi dute "borrokan" jarraituko dutela euren aldarrikapenak betetzen dituen hitzarmen bat lortu arte.
2023/04/24 - 12:47
Kalera irten dira greban dauden Bizkaiko erresidentzietako langileak
Sektoreak 5.000 pertsona biltzen ditu, gehienak emakumeak. Greban dauden langileek egonkortasuna, ordezkapenak lehen egunetik eta soldata-igoera eskatzen dituzte.
2023/04/23 - 19:36
Madres Mercedariaseko langileek Laudioko elizan itxi dira, Orozkoko egoitzaren itxieragatik protestatzeko
Itunpeko egoitzaren 43 langilek adimen urritasuna duten 63 emakume zaintzen dituzte. Itxieragatik protesta egiteko itxialdia egin dute Laudioko elizan, Aiaraldean euren egoera ezagutzera emateko, eta Bizkaiko Aldundiari esku-hartzeko eskatu diote. @ComiteGaude-k grabatutako bideoa.
2023/04/13 - 12:05
Barakaldoko adinekoen zentro bateko langile bat atxilotu dute egoiliar baten etxean lapurreta egitea egotzita
Ertzaintzak ikerketa abiatu du beste lapurreta batzuekin lotura izan dezakeelakoan.
2023/04/05 - 16:17
6 eguneko greba deitu du LABek maiatzean Bizkaiko adinekoen egoitzetan
Sindikatuaren hitzetan, gaur egungo egoerak "tratu txarrak" ematen dizkie bai langile bai egoiliarrei, eta protesta ekintzekin jarraitzeko asmoa berretsi dute.
2023/03/31 - 15:52
ELAk beste 13 greba egun deitu ditu Bizkaiko adinekoen egoitzetan
Sektorean gehiengoa duen sindikatuak deitutako lanuzteak beste sindikatuek (LAB eta CCOO), bakoitzak bere aldetik, deitutako grebei batuko zaizkie.
2023/03/21 - 15:17
Greba deitu dute apirilaren 18, 19 eta 20rako Nafarroako adinekoen egoitzetan
Sindikatuek sektoreko hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatu dute.
2023/03/18 - 12:51
Bizkaiko egoitzetako langileek "propaganda gutxiago" eta "hitzarmena berritzeko" eskatu diote Aldundiari
Sektoreko langileak berriro mobilizatu dira Bilboko kaleetan, euren hitzarmenak pairatzen duen "blokeoa" salatzeko, eta gogorarazi dute dagoeneko 30 egun baino gehiago daramatzatela greban.
2023/03/15 - 14:35
Lanaldi osoko kontratu gehiago aldarrikatu dituzte Bizkaiko erresidentzietako langileek
Grebara batu diren langileek salatu dute batez beste lanaldiaren % 45-70 hartzen dutela indarrean dituzten kontratuek, eta horrek ondorio larriak dakartzala: soldata are txikiagoak, ezegonkortasuna, behargin gutxiago, lan karga handiagoa eta kontziliaziorako aukera gutxiago, besteak beste.
2023/03/14 - 15:30
Ortuellako egoitzan adinekoak gauez inor gabe gelditu izana giza akatsa izan zela dio enpresa batzordeak
Ortuellako Otxartaga egoitzan 88 adinekok gaua begirale gabe igaro izana, nahigabeko hutsegite bat izan zela dio enpresak. Lan-txandekin izandako koordinazio akats baten ondorio. Enpresak berak eman zion gertatutakoaren berri Aldundiari eta horrelakorik ez errepikatzeko neurriak hartu ditu.