Aldaketak egingo dituzte EAEko erresidentzietan, logela handiagoak eta arreta pertsonalizatuagoa eskaintzeko
Eusko Jaurlaritzak adinekoentzako egoitzen dekretua berritu nahi du, hainbat aldaketa eginez, egoiliarrei eta horien senideei arreta pertsonalizatuagoa eskaintzeko. Besteak beste, erresidentzietan instalazioak hobetzeko egin beharko liratekeen aldaketak jasotzen dira aurrerago onartu beharko den dekretuaren zirriborroan. Aurrerantzean, batik bat banakako komunak izango dituzten logela handiagoak izatea espero dute.
Ildo horretatik, dekretuak zuzeneko arretako langileen ratioak % 15 handitzea jasotzen du, eta pertsonal faltari aurre egiteko, laguntzaileek erizainen zereginak egiteko aukera biltzen du. Horrez gain, eraikin berriei egoiliarren muga jarriko zaie, ezingo dituzte 150 plaza baino gehiago izan, eta zaintza-moduluak antolatuko dituzte, horietako bakoitzean gehienez 25 egoiliarrentzako lekua eskaintzeko. Helburu nagusia da familia-ingurunea sortzea, eta zentroek modulu bakoitzari esleitutako langileak izan beharko dituzte, egoiliarrekiko konfiantza sustatzeko.
Nolanahi ere, oraindik eraiki gabe dauden adinekoentzako zentroak eta gaur egun zabalik daudenak bereizten dira dekretu horren zirriborroan, dagoeneko martxan dauden erresidentziek plazen muga hori errespetatu behar izan ez dezaten.
Halaber, arreta pertsonalizatuagoa izan dadin, dekretuak ez du baztertzen zahar-etxeetako laguntzaileek erizainen zereginak egitea hala dagokionean, baina sei hilean behin egiaztatu beharko da osasun arloko langileak kontratatzeko ahalegina egin dela, kasuan kasu ezarritako profilen arabera. Jaurlaritzak egoiliarren, senideen, profesionalen eta gainerakoen parte-hartze aktiboa sustatu nahi du, arreta pertsonalizatua bermatzeko asmoz.
Bizitzaren amaiera bermatzeko, Osakidetzako laguntza-zerbitzuekin koordinatzeko mekanismo bat egituratuko da, pertsona batek bere etxean jaso dezakeen arreta bera jaso dezan egoitzetan ere, betiere adinekoen eskubideak eta duintasuna bermatzeko.
Horiek dira adinekoentzako egoitzen dekretu berriak jasotzen dituen aldaketa nagusiak. Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren oniritzia du dagoeneko, eta Gobernu Kontseiluaren onespena beharko du onartu aurretik. Dena dela, oraindik ez dago horretarako datarik aurreikusita. Dekretu berriak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 450 egoitzari eragingo die, eta sei urte izango dituzte erreforma horiek egiteko. Erresidentziak hiru urtean behin ebaluatuko dituzte modu integralean.
Gainera, oraindik onartzeko dagoen dekretu berrian, adinekoen egoitzak intentsitate handiko zentro gisa hartuko dituzte, eta, hori dela eta, zaintzaileen eta osasun langileen arreta 24 orduz bermatuta egon beharko da, baita asteburu eta jaiegunetan ere. Nolanahi ere, osasun arrisku txikiko kontsultak eta aholkuak telematikoki eskaintzeko aukera ere jasotzen du.
Zure interesekoa izan daiteke
Amaia Galindez, portugaletetarra Granadan: "Urduritasuna eta beldurra nagusitu da hemen"
Granadako bizilagunen artean urduritasuna pil-pilean dago lurrikarak direla eta. Horixe kontatu digu Amaia Galindez portugaletetarrak, bertan bidaian dagoenak.
Eusko Jaurlaritzak ez ditu trafiko kontrolak egingo Oiartzunen, Irunek eskatu duen arren
Cristina Laborda Irungo alkateak "salbuespenezko neurriak" eskatu ditu, oporretatik itzuleran auto-ilarak errepikatuko direla aurreikusita. Hala ere, Ertzaintzak uste du kontrolak jartzeak auto-ilara gehiago eragin eta agenteak eta erabiltzaileak arriskuan jarriko lituzkeela.
Portu Zaharreko jaietan gutxienez hiru sexu-eraso salatu direla jakinarazi du Algortako Mugimendu Feministak
Uztailaren amaieran ospatu ziren San Inazio jaietan ere beste eraso bat izan zela gogoratu dute Getxoko feministek ohar batean.
ENBAk plan bat eskatu du baserri guztiak urez hornitu ahal izateko
Xabier Iraola nekazarien sindikatuko bozeramaileak zehaztu duenez, 5.000 baserri inguru daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ur-hornidurako sare publikotik kanpo. Udako lehorteen ondorioz, gero eta gehiago pairatzen dute ur-falta.
4,7ko beste lurrikara batek Granada astindu du, hiru zauritu eta Alhambra itxita utzita
Granadan 4,7ko indarreko beste lurrikara bat izan dute, eta hiru pertsona arin zauritu dira, tartean adin txikiko bat. Granadako Gojar herrian egon da epizentroa, baina Andaluziako beste lurraldeetan ere igarri da. Granadako monumentuak itxi egin behar izan dituzte badaezpada, Alhambra bera ere bai.
Epaileak 24 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Nelson David Morenori, Bilbon 73 urteko gizon bat hiltzeagatik
Epaileak 22 urteko zigorra ezarri dio hilketa astunduagatik, eta beste bi urtekoa iruzur informatikoagatik. Laugarren kondena du, eta ikertzaileek uste dute 2021eko udazkenean hildako zazpi gizon homosexualen heriotzekin zerikusia duela.
Suhiltzaileak Urzainkin piztutako baso-sutea itzaltzeko lanean ari dira
Baso suteetarako Babes Zibileko Plan Bereziaren bigarren egoera operatiboa aktibatu du Nafarroako Gobernuak, ostiralean piztu zen sutea berpiztu ostean.
Llantenoko sutea egonkortuta dute eta zaintza- eta hozte-lanetan ari dira suhiltzaileak
Egoerak onera egin duen arren, puntu beroak daude oraindik eta lanean jarraitzen dute Gasteizko eta Espejoko suhiltzaileek. Aiarako Udalak herritarrei eskatu die ez gerturatzeko sute-eremura, suhiltzaileen lana ez oztopatzeko.
Eguzki eklipsearen ondoren, beste bat dator: ilargiarena, partziala, hilaren 28an
Joan den abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoaren ondoren, zeruak fenomeno astronomiko berri bat eskainiko du: abuztuaren 28ko gauean ilargiaren eklipse partziala ikusiko da, eta ilargiaren diskoaren % 93 estaliko du, gutxi gorabehera. Begi hutsez ikusi ahal izango da, instrumentazio berezirik gabe.
Jacan oporretan dauden euskaldunak boluntarioen taldeetan antolatu dira sua herrira irits ez dadin
Huescako sutea itzaltzen saiatzeko boluntaro taldeak antolatu dira. Horietako asko, euskaldunak dira. Jakan etxebizitza duten gipuzkoar eta nafarrak. Sugarrak kontrolatzeko bidean dira suhiltzaileak, baina beraiek ere bere aletxoa jarri nahi dute. Sasi, zuhaitz eta adar; sua indartu dezakeen erregaia kentzen.