Afganistan
2018/08/19 - 18:53
Afganistango Gobernuak su-etena iragarri du bihartik aurrera, talibanekin
Presidenteak esan du baldintza bat dagoela, talibanek ere gauza bera egitea. Hala bada, hiru hilabete iraungo ditu su-etenak, arkumearen festatik Mahomaren urtebetetze egunera arte.
2018/08/15 - 19:20
Gutxienez 48 hildako Kabulen, ikastetxe batean egindako atentatu suizidan
Gainera, gutxienez 67 zauritu daude. Erasoa Afganistango hiriburuko alde xiita batean egin dute, akademia batean; bertan, Unibertsitatera joan nahi duten gazteek ikasten dute.
2018/05/30 - 13:41
Polizia bat eta hamar matxino hil dira tiroketa batean Kabulen
Leherketa bat gertatu da Afganistango Barne Ministerioaren egoitzan eta ondoren tiroketak izan dira erasotzaileen eta segurtasun indarren artean.
2018/05/06 - 15:35
Gutxienez 17 hildako eta 33 zauritu, Afganistango meskita batean izandako leherketan
Urrirako aurreikusita dauden hauteskunde legegiletarako antolaketarako erabiltzen dute eraikina; bertan, besteak beste, boto-emaileen erregitroa ari ziren jasotzen.
2018/04/30 - 14:17
Gutxienez 29 pertsona hil eta 40 zauritu dituzte bi eraso suizidatan Kabulen
Estatu Islamikoak bere gain hartu du atentatu bikoitza. Bidalitako oharraren arabera, Afganistango inteligentzia egoitza bat zuen helburu, hain zuzen ere.
2018/04/30 - 12:02
Gutxienez 21 hildako, gehienak kazetariak, Kabulen izandako bi leherketatan
Lehenengo leherketa izan eta 20 minutura gertatu da bigarrena. Hildako eta zauritu gehienak lehen leherketara gerturatu diren kazetariak eta emergentzia zerbitzuetako kideak dira.
2018/04/22 - 11:58
52 hildako eta 112 zauritu Afganistanen izan den atentatu suizida batean
Estatu Islamikoak aldarrikatu du Amaq albiste-agentziaren bidez Kabul mendebaldeko boto-emaile zentro batean izandako erasoa.
2018/03/21 - 11:40
Gutxienez 29 lagun hil eta 52 zauritu dira Kabulen izandako atentatu suizida batean
Gizonezko bat oinez hurbildu da dozenaka herritar urte berri pertsiarra (Nowruz) ospatzen ari zen lekura, eta soinean zeraman lehergailua eztandarazi du.
2018/01/29 - 10:48
Gutxienez 15 pertsona hil dira Kabulen, akademia militar baten kontrako eraso batean
Estatu Islamikoak bere gain hartu du Afganistango armadaren kontrako eraso suizida. Agintari afganiarrek, ostera, talibanen Haqqa sareari egotzi diote.
2018/01/28 - 18:47
Dolu-eguna Afganistanen azken atentatuan hildako 100dik gorakoen omenez
Lehergaiez betetako anbulantzia bat lehertu zuen atzo suizida batek, Barne Ministerioaren egoitza zaharraren kanpoaldean. 200 lagun zauritu baino gehiago daude.
2018/01/27 - 20:37
Gutxienez 95 pertsona hil dira eta 158 zauritu, Kabulen izandako atentatu batean
Bonba auto bat eztandarazi dute Sadarat plazan, Barne Ministerioaren egoitza zaharratik gertu. Talibanek euren gain hartu dute erasoa.
2018/01/27 - 14:58
Gutxienez 63 hildako eta 150 zauritu anbulantzia batek eztanda eginda
Erasoa talibanek hartu dute bere gain.
2018/01/24 - 12:23
Bi pertsona hil eta 12 zauritu dira Save The Childrenen kontrako atentatu batean
Suizida batek soinean zeraman lehergailua zartarazi du erakundeak Jalalabaden duen egoitzaren aurrean, eta segidan hainbat erasotzaile sartu dira eraikinean.
2018/01/24 - 11:45
Save the Children erakundearen egoitza baten aurkako erasoa, Afganistanen
Jalalabad hirian izan da, eta lekukoen esanetan, suizida batek bonba auto bat zartarazi du lehenik; gero armatutako gizonak sartu omen dira egoitza barrura.
2018/01/21 - 20:31
Gutxienez 43 hildako, Kabulgo Intercontinental Hotelean izandako erasoan
Talibanek aldarrikatu dute erasoa, baina Barne Ministerioak integristen aldekoa den Haqqani sareari egotzi dio.
2017/12/28 - 11:35
Gutxienez 40 pertsona hil dira Kabulen eskola baten aurkako atentatu suizida batean
Eraikinaren barruan Afganistango albiste-agentzia baten bulegoak ere badaude. Estatu Islamikoak hartu du bere gain atentatua.
2017/12/28 - 11:23
Gutxienez 40 hildako eta 30 zauritu Kabulen, atentatu suizida batengatik
Estatu Islamikoak hartu du erasoa bere gain. Kultura-zentro batek jasan du; bertan, meskita bat, Koranaren eskola bat eta albiste-agentzia bat daude.
2017/10/20 - 23:01
Gutxienez 72 pertsona hil dituzte bi eraso suizidatan, Afganistanen
Bi meskitaren kontrako atentatuak izan dira, agintarien eta lekukoen arabera. Horietako bat Kabul hiriburuan jazo da, eta bestea Doleenan, Ghor probintzian (herrialdearen mendebaldean).
2017/10/20 - 22:14
Gutxienez 72 hildako bi meskitaren aurkako erasotan, Afganistanen
Terrorista batek Kabuleko meskita xiita baten aurka eraso suizida egin du. Beste suizida batek gutxienez 33 pertsona hil ditu Ghor probintziako meskita batean.
2017/08/25 - 19:02
Gutxienez 35 lagun hil dira Kabulen, meskita baten kontrako atentatu batean
Gainera, 35 pertsona baino gehiago zauritu dira Estatu Islamikoak bere gain hartutako eraso horretan.