Hileta-elizkizunak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dolu-eguna Afganistanen azken atentatuan hildako 100dik gorakoen omenez

Lehergaiez betetako anbulantzia bat lehertu zuen atzo suizida batek, Barne Ministerioaren egoitza zaharraren kanpoaldean. 200 lagun zauritu baino gehiago daude.
Biktimak luperatzeko eguna gaur, Kabulen. Argazkia: EFE
Biktimak luperatzeko eguna gaur, Kabulen. Argazkia: EFE

Dolu-eguna dute igande honetan Afganistanen, atzoko atentatuaren ondorioz izandako 100dik gorako hildakoengatik. Talibanek bere gain hartu dute lehergaiez betetako anbulantzia baten bidez Kabulen egindako erasoa. Atentatuak 103 hildako utzi ditu, Gobernuaren azken zenbaketaren arabera, eta 200dik gorakoak zaurituak.

Biharamunean ikusgai izan dira atentatuaren kalte materialak: beirarik gabeko dendak, harresiak eta ibilgailuak hondatuta, eta kalea oro har txikituta.

Wais Ahmad Barmak Barne ministroak prentsaurrekoan azaldu duenez, 235 lagun zauritu ziren, eta arazoak izaten ari dira hainbat hildako identifikatzeko, haien gorpuak guztiz birrinduta geratu baitira.

Lehergaiez betetako anbulantzia bat lehertu zuen atzo suizida batek, Barne Ministerioaren egoitza zaharraren kanpoaldean. Ministroak azaldu duenez, grabatutako bideoak berrikusi dituzte eta atentatua jazo baino 20 minutu arinago, bi anbulantzia ikus daitezke bideoetan, kontrol-gunera hurbiltzen.

Lehenengo anbulantzia minutu bat miatzen egon ziren, baina bigarrena ez zuten arakatu, Jamhoriat ospitalera gaixoak zeramatzan ustean. Bigarren horretan lehergaiak zeuden, eta hori izan zen suizidak eztanda egin zuena.

Afganistango Gobernuak dolu egun nazionala ezarri du, eta herrialde guztietako banderak haga erdian jarri dituzte "biktimen familiei elkartasuna adierazteko eta hildakoak omentzeko".

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X