Afganistan
2021/08/30 - 09:10
Hainbat suziri jaurti dituzte Kabulgo aireportuaren kontra
Oraingoz, ez dago zauritu edo hildakoen berririk. AEBko funtzionario batek CNNri jakinarazi dionez, aireportuko defentsa sistemak bost suziriren kontra egin du.
2021/08/29 - 21:41
Afganistandik ateratzen utziko dute talibanek abuztuaren 31tik aurrera ere, 98 herrialderen arabera
Besteak beste, AEBk, Espainiak eta Frantziak sinatutako ohar baten arabera, "atzerritar guztiek eta gure herrialdeek emandako bidaia-baimena duten afganiar guztiek modu seguruan joan ahal izango dute irteera puntuetara eta herrialdetik atera".
2021/08/29 - 20:47
AEBk Estatu Islamikoaren aurkako erasoa egin du Kabulen, "berehalako mehatxu bati aurre egiteko"
Kabulgo Khajeh Baghra auzoko eraikin baten aurka jaurtigai bat bota duten egun berean egin dute eraso estatubatuarrek. Gutxienez sei pertsona hil dira, horietako hiru adin txikikoak, lehen informazioen arabera.
2021/08/29 - 14:11
Kabulgo aireportu zibilean ebakuazioetarako gune segurua sortzea proposatu dute Frantziak eta Erresuma Batuak
Emmanuel Macron frantziar presidenteak esan du "oso garrantzitsua" dela NBEk gune segurua babestea, "Nazio Batuek bermatutako urgentzia markoa" sortu eta Afganistango ebakuazioarekin lehenbailehen bukatzeko.
2021/08/29 - 01:00
Bidenek uste du beste atentatu bat egon daitekeela Kabulen, "datozen 24 edo 36 orduetan"
Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak, soldadu estatubatuarrak babesteko "beharrezko neurri guztiak" hartzeko eskatu die Afganistanen dauden goi-kargudun militarrei.
2021/08/28 - 21:12
Giza eskubideak errespetatu gabe ez dela aitortzarik egongo esan diete Johnsonek eta Merkelek talibanei
Horrez gain, "Afganistanen krisi humanitarioa saihesteko, datozen asteetan nazioarteko herrialdeek ahalegin berezia" egin beharko dutela onartu dute bi agintariek.
2021/08/28 - 20:48
ISISeko bi buruzagi hil dituzte estatubatuarrek drone bidez, Kabulgo aireportuko atentatuari erantzunez
Halaber, Kabulgo aireportua babesteko lanean ari diren 5.000 militar estatubatuarrak herrialdetik erretiratzen hasi dira dagoeneko, Estatu Islamikoak bere gain hartutako eraso terroristaren ondoren.
2021/08/28 - 15:38
Ebakuazioak, herrialdez herrialde
Abuztuaren 14tik 117.000 pertsona inguru atera dituzte Afganistandik hegazkin bidez. Nazio Batuen Erakundeak uste du beste 500.000 irtengo direla lurreko mugak ireki bezain pronto.
2021/08/27 - 20:36
Hego Euskal Herrian 149 errefuxiatu afganiar daude
Hain zuzen ere, Euskadin 85 pertsona daude dagoeneko, eta Nafarroan, berriz, 64. Kabulgo aireportutik ebakuatutako pertsona horiek, Espainiako Gobernuak finantzatzen dituen bost elkarte eta gobernuz kanpoko erakundeen artean banatu dituzte.
2021/08/27 - 16:28
Espainiak dagoeneko utzi du Afganistan, 2.206 pertsona atera ostean
Azkeneko bi hegazkinak Kabuldik irten dira eta arratsalen iritsiko dira Torrejon de Ardozera. Afganistanen egindako lana eskertu die Pedro Sanchezek Espainiako armadako kideei.
2021/08/27 - 16:19
Herrialde gehienek amaitutzat eman dituzte ebakuazioak
Estatu Batuak eta Erresuma Batua gelditzen dira Afganistanen, baina britainiarrek esan dute orduetako kontua dela herrialdea uztea. Atentatu gehiagoren beldur dira.
2021/08/27 - 16:09
Talibanek bitarteko gobernu bat prestatu nahi dute etnia guztiekin
Dena dela, oraindik ez dute argitu behin-behineko gobernuak zenbat denbora iraungo duen, eta Al-Yazirak aipatutako iturriek ez dute zehaztu nor izango den agintari nagusia, baina Baradar mularrak aukera ugari ditu.
2021/08/27 - 14:01
Afganistanen "korridore humanitario bat zabalik izatea" eta errefuxiatuei laguntzea eskatu du CEAR Euskadik
Patricia Barcena CEAR Euskadiko zuzendariak azaldu duenez, oraingoz ez dakite ebakuazioak amaitutzat eman ondoren errefuxiatu afganiarrik iritsiko den Euskadira.
2021/08/27 - 13:42
Erlojuaren kontra ari dira ebakuazioak egiten Afganistanen
Kabulgo aireportuan ebakuazioak egiten jarraitzen dute, atzoko atentatu izugarrien ostean. Hainbat herrialdek gaur amaituko dituzte operazioak eta herrialdetik alde egingo dute.
2021/08/27 - 13:28
170 hildako Estatu Islamikoak Kabulen egindako atentatuetan
Halaber, 200 lagun baino gehiago zauritu dira. Biktimen artean afganiar zibilak eta militar estatubatuarrak daude, baita talibanak ere. Lehendabiziko erasoa aireportuaren sarrera batean izan da eta bigarrena inguruan dagoen hotel batean.
2021/08/27 - 12:33
Hainbat herrialdek amaitutzat eman dituzte Afganistango ebakuazioak
Espainiak, Italiak, Erresuma Batuak eta Suediak, besteak beste, ostiral honetan burutu dituzte azken hegaldiak. Frantziak, bestalde, zenbait egunez ebakuazioekin segituko duela iragarri du.
2021/08/27 - 11:29
Joe Biden: ''Ez dugu barkatuko. Harrapatu eta ordaindu egingo duzue''
Kabulgo aireportuan izandako erasoari "indarrez eta zehaztasunez" erantzungo diola iragarri du Biden presidenteak, "aukeratzen dugun tokian, aukeratzen dugun unean".
2021/08/27 - 02:15
Biden, atentatuen egileei: "Zuen atzetik joango gara eta egindakoa ordainduko duzue"
Joe Bidenek Kabulgo aireportuan hildako militar estatubatuarrak izan ditu gogoan eta "heroiak" direla adierazi du. Estatu Islamikoak bere gain hartu du erasoen ardura.
2021/08/26 - 22:55
Bi atentatuk sarraskia eragin dute Kabuleko aireportuaren kanpoaldean
Hainbat herrialde Kabul ebakuatzen ari zirela, bi eztandak hamarka pertsona hil dituzte.
2021/08/26 - 22:43
Atentatuek Kabulgo nazioarteko ebakuazioa astindu dute
Hainbat herrialde Afganistango ebakuazioa bukatzen ari zirela kolpatu dute terroristek Kabulgo aireportua.