Afganistan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hainbat suziri jaurti dituzte Kabulgo aireportuaren kontra

Oraingoz, ez dago zauritu edo hildakoen berririk. AEBko funtzionario batek CNNri jakinarazi dionez, aireportuko defentsa sistemak bost suziriren kontra egin du.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Leherketak Kabulen, tropa estatubatuarren erretiratzearen bezperan

Jaurtigaiak Kabul iparraldeko Khair Khana auzoko auto batetik bota dituzte, Tolo Newsen arabera, baina oraingoz ez dago zauritu edo hildakoen berririk. AEBko funtzionario batek CNNri jakinarazi dionez, aireportuko defentsa sistemak bost suziriren kontra egin du.

Igande honetan suziri batek Afganistango hiriburuko eraikin bat jo ostean gertatu da erasoa, eta AEBko agintariek baieztatu egin dute drone batekin Kabulen erasoa egin dutela, aireportuaren kontrako "berehalako mehatxu bat" indargabetzeko.

Ameriketako Estatu Batuek ebakuazioarekin jarraitzen dute Kabulen, asteartean agortuko baita talibanek emandako epea, baina dagoeneko erasoak egin dituzte Estatu Islamikoa talde jihadistak Afganistanen duen filialaren aurka. Talde horrek bere gain hartu zuen ostegunean Kabulgo aireportuaren kanpoaldean 170 hildako utzi zituen atentatuaren ardura.

Talibanek estatubatuarren erasoa gaitzetsi dute

AEBren igandeko erasoaren harira, talibanek salatu dute Washingtonek Afganistanen subiranotasuna urratu duela. Bilal Karimi talibanen bozeramailetako batek CNNri egindako adierazpenen arabera, "ez da zuzena kanpoko lurretan operazioak egitea", eta AEBk horren berri jakinarazi beharko zietela gaineratu du.

Ildo horretan, talibanen bulego politikoko kide batek, Abdulaq Wasiqek, esan du estatubaturrek ez dutela Afganistanen erasoak egiteko "eskubiderik", eta azpimarratu du Estatu Islamikoaren presentzia "handizkatu" egin dutela herrialde horretan.

"Munduak Estatu Islamikoa garrantzitsu bihurtu du. Estatu Islamikoak ez du Afganistanen iraungo", azpimarratu du Wasiqek, Tolo Newsek jaso duenez.

Horren harira, mota horretako operazioak Dohan matxinatuek eta Washingtonek sinatutako akordioaren "aurkakoak" direla esan du. "Dohan akordio bat sinatu genuen estatubatuarrekin honen inguruan, eta erasoa horren aurka doa. Akordioan oinarrituta, ezin dute Afganistango arazoetan esku hartu erretiratu ondoren", azaldu du.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X